Dokumentuaren akzioak
XIII. Herrien Arteko Folklore Jaialdia, Barakaldon
XIII. aldiz eginen dute aurten Barakaldon Herrien Arteko Folklore Jaialdia. Bertan, herri ezberdinetako musika eta dantza taldeak bildu izan dituzte azken 13 urte hauetan. 2009. honetarako Gironako eta Landetako taldeak gonbidatu dituzte Ibarra-kaldu elkarteko antolatzaileek.
Jaialdia abenduaren 4tik 6ra luzatuko da (ostiraletik igandera).
1997. urtean, Gijongo dantza talde batek gonbidatu zituen Barakaldoko dantzariak bertan dantza zezaten, eta horren truk, geroago asturiarrak Barakaldora joan ziren dantzara. Orduantxe sortu zitzaien folklore jaialdi bat antolatzeko aukera eta, hartara, "Herrien Arteko Folklore Jaialdia" izeneko asmoa jaio eta gorpuztuz joan zen. Esan bezala, 2009. honetan XIII. edizioa du.
Dokumentuaren akzioak