Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Ainara Agerre: "Enetako neska ala mutiko, Kabana entzun behar da"

Ainara Agerre: "Enetako neska ala mutiko, Kabana entzun behar da"

Kattalin Agerre 2023/12/15 08:15

Pagolako maskaradetan Kabana Handiaren papera beteko du Ainara Agerrek. Eta argi du berak ez lukeela Kabana emakume bat izan behar, baizik eta Kabana: “Enetako neska ala mutiko, Kabana entzun behar da”. Ainara Agerre. Argazkia: Joanes Etxebarria Berrian elkarrizketatu du Joanes...

Gehiago irakurri

Ikerfolk-Argiak jasoko du Gipuzkoako Ondare Saria 2023

Ikerfolk-Argiak jasoko du Gipuzkoako Ondare Saria 2023

Dantzan 2023/12/14 08:50

Kultura ondarea babesteko, ikertzeko eta zabaltzeko egindako lanagatik nabarmendu diren erakunde eta norbanakoak saritzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Sariak eta Juan Antonio Urbeltzek (1940) eta Marian Arregik (1944-2018) gidatutako Ikerfolk-Argia proiektua eta lantaldearen ibilbide eta...

Gehiago irakurri

Mikel Sarriegi: "Desorientazio maila altua daukagu gaur egun Gipuzkoako dantza taldeetan"

Mikel Sarriegi: "Desorientazio maila altua daukagu gaur egun Gipuzkoako dantza taldeetan"

Dantzan 2023/12/13 07:55

Gipuzkoako dantzetan azken hamarkadetan baliatu diren zenbait molde hankaz gora jarri ditu Mikel Sarriegi Etxezarretak (Beasain, 1965) argitaratu berri duen liburuarekin . Gurutze posizioarekin hasi, sentzillo eta lauarinekin segi eta punta-orpoko zein murisketara, Gipuzkoako dantza-maisuek transm...

Gehiago irakurri

Olentzero ere heterodoxo?

Olentzero ere heterodoxo?

Olentzero 2023/12/12 10:55

Olentzerok alde batetik eta bestetik etsaiak ditu. Arrazoi bat edo beste, baina Olentzero zokoratu, baztertu nahi dute. Gaur egun bezala, orain ia 50 urte ere Olentzero eztabaidaren erdian aurkitzen zen, eta horren inguruko gogoeta argitaratu zuen Xabier Lete idazle eta kantariak. Batetik gazte “...

Gehiago irakurri

Sokak lotzen duena

Sokak lotzen duena

Kuarrenta 2023/12/11 07:55

Ezkontza batean bi norbanako eta haien familiak batzeko, nekez irudikatu liteke erritual adierazgarriagorik soka-dantza baino. Gaur egun ezkontzetan indibidualen aurreskua, sokarik gabe eta protagonistak hartzaile pasibo jarrita ezinbesteko argazki bihurtu bada ere, luzaroan sokako aurresku edo sok...

Gehiago irakurri

Asteburu luze honetarako plana: hasi Olentzero panpina prestatzen

Asteburu luze honetarako plana: hasi Olentzero panpina prestatzen

Olentzero 2023/12/07 08:50

Askok asteburu luzea izango duzue aurretik eta negu giro honetan, ze plan hoberik etxeko goxoan Olentzero panpina prestatzerik baino. Katean ekoizten diren Olentzero panpina klonikoen ordez, zuen Olentzero propioa sortzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Hona egin beharreko ariketa: Olentzero panpina ...

Gehiago irakurri

Erraldoi dantzariak eta dantzari erraldoiak

Erraldoi dantzariak eta dantzari erraldoiak

Dantzan 2023/12/05 07:20

E rraldoiak, izaki handi eta beldurgarriak, dantzari eta maitagarri bihurtu dira. Urteetan bilakaera nabarmena izan dute figur a hauek: testuingurua, materiala edota itxura bera. Garai batean erraldoi gehienak itsusiak, zatarrak eta gaizto tankerakoak ziren, baina orain itxura sam...

Gehiago irakurri

Dantzazaleentzako aukera franko Durangoko Azokan

Dantzazaleentzako aukera franko Durangoko Azokan

Dantzan 2023/12/04 08:50

Dantza, inauteri zein erritu kontuak jaso dituzten liburu eta aldizkariak, edota kopla, trikiti eta dantza doinuak... bildu dituzten diskoak. Dantzazaleentzako produktu interesgarriak salgai egoteaz gain dantza emanaldiak eta dantza ardatz duten film emanaldiak ere izango dira aukeran. Fantasia lag...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara: 30 urte San Andresak dantzan jartzen

Plazara Dantzara: 30 urte San Andresak dantzan jartzen

Kezka dantza taldea 2023/11/29 11:55

2023 honetan 30 urte beteko dira Eibarko San Andres jaietan Plazara Dantzara erromeria lehen aldiz egin genuenetik. 1993ko azaroaren 26an, larunbata, izan zen lehen aldia. Jainaga eta Narbaiza izan genituen musikari lehen hartan Elgoibarko udalaren txistulariekin batera. Elgoibarko Haritz eta Debak...

Gehiago irakurri

Herria, gorputza, hizkuntza eta bihotza: Dantzan lotu dira Urepele eta Zestoa

Herria, gorputza, hizkuntza eta bihotza: Dantzan lotu dira Urepele eta Zestoa

Amaiur Aristi Arregi 2023/11/28 07:25

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza”; abestu zuen Xalbadorrek. Guk ere ezin ba bereizi ez herria, ez hizkuntza, ez gorputza eta ez bihotza. Aspalditik, Xalbadorrek eta Uztapidek bihotzez batu zituzten bi herriak, Urepele eta Zestoa. Orduan hasitako sokari heldu eta luzatzen eta korapilatzen ...

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak