Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Ez zen kapritxoa izan; 25 urte axeri-dantzan
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak Axeri Dantzan 25 urte" mahai-ingurua Jone...

Ezpata-dantza eta Muriska Ipuskoaren 1000 urteurrenean
1000 urte dira ezagutzen den Ipuscua izenaren lehen aipamenetik eta 1025etik gaurdaino dirauen Gipuzkoaren komunitatea ospatzeko Diputazioak antolatutako ekitaldien artean saio hirukoitza egingo du Argiak ekainaren 28an. Eguerdian hainbat dantzari gipuzkoarrek osatutako tropelarekin Donostiako Part...

Kronika: "Harrien mintzaira"
Kintsugi programaren barnean, Dantzaz-ek bi kontzeptu mamitsu elkartu eta sorkuntza baten abiapuntutzat eskaini dizkie hainbat koreografori: memoria historikoa, batetik, eta Kintsugi-a, bestetik. Azken horrek apurtutako materialak berregitearen arte japoniarrari egiten dio erreferentzia. Batak ze...

Adriana Pous: "Ura eta mugimendua gara"
Adriana Pous (Montevideo, Uruguay, 1965) Dantzaz konpainiako zuzendari artistikoa da. Dantzari moduan Hego Amerikan zein Europan ibilbide luzea egin ondoren, zuzendari zein pedagogo moduan dihardu. Dantza ogibidea izateaz gain, aukeratutako bizimodutzat dauka, eta “zer da dantza?” galdetu dioda...

Euskal dantzako irakaslea naiz, eta bai, hori benetako lana da
Aste honetan, bi ume hurbildu zaizkit galdera berarekin: "Idoia, zuk zertan egiten duzu lan?" Lehen begiratuan, galdera normala da, umeek maiz egiten dituztenetakoa; baina bigarrenez entzutean, barrenak mugitu dizkit. Ez ote dute ikusten zer egiten dudan? Ez ote naiz, beraientzat, “bene...

Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970 hamarkadatik: 'Dantzara atera nintzenean Maurizio ez zen gelditzera ausartu'
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970ko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apaindua ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio Elizalde txistuan eta...

Weiditz, XVI. mendeko euskaldunak nola janzten ginen erakutsi zigun marrazkilaria
Ezagutzen dugun euskal dantzari buruzko ilustrazio zaharrenetarikoa Chistoph Weiditz (Estrasburgo, Frantzia, 1498 – Friburgo, Alemania, 1559) artistarena da, "Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian" goiburua ipini ziona, hain zuzen ere. Neska gazte bat irudikatzen da, besoak goian ditue...

Bernat Etxepare, erretore idazle eta dantzaria?
Bernat Etxepare (Sarasketa, Nafarroa Beherea, 1480 inguru) Eiheralarreko erretore eta Garaziko bikario izan zen. Ezagutzen dugun euskarazko lehen liburua idatzi zuen, Linguae Vasconum Primitiae , 1545ean. Maiz eztabaidatu izan da idazle, poeta, bertsolari edo kantugile izan ote zen. Eragiketa hor...

Mungiarentzako dantza proposamena: Santos soka-dantza
Santos izena eman diogun soka-dantza plazaratu dugu Mungiako Udal Musika eta Dantza Eskolako kideek. Badira urte batzuk gure lan lerroak herrira bideratuta daudela, uste baitugu gure eskolak agente aktibo eta parte-hartzailea izan behar duela herrian, eta horrela herri patrimonioari eta kultura lo...

Dantza taldeek harreman sareak trinkotzen dituzte eta jendea zoriontsu da
Nerabeak dantza talde eta beste edozein kultur dinamiketan hezteak dituen onurak azpimarratu ditu Gotzon Barandiaranek Hik Hasin egin dioten elkarrizketan : sozializazioa, komunikazioa, pertenentzia sentimendua, motibazioa, zoriontasuna... Kulturgintzaren inguruan sozializatzeak, harremanak eta...
Dokumentuaren akzioak