Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Dantza taldeek harreman sareak trinkotzen dituzte eta jendea zoriontsu da

Dokumentuaren akzioak

Dantza taldeek harreman sareak trinkotzen dituzte eta jendea zoriontsu da

2025/06/05 10:45
Dantza taldeek harreman sareak trinkotzen dituzte eta jendea zoriontsu da

Haurrak kulturan. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Nerabeak dantza talde eta beste edozein kultur dinamiketan hezteak dituen onurak azpimarratu ditu Gotzon Barandiaranek Hik Hasin egin dioten elkarrizketan: sozializazioa, komunikazioa, pertenentzia sentimendua, motibazioa, zoriontasuna...

Kulturgintzaren inguruan sozializatzeak, harremanak eta interakzioak sortzeak, erreferentziak, zaletasunak, kodeak... partekatzeak gozamena eta ongizatea dakartzala argi ikusten du eta dantza taldeen kasua nabarmendu du adibide gisa:

Dantza taldeetan jende asko dago gaur egun eta horrek sareak trinkotzen ditu, jendea elkarrekin dago proiektu baten alde, jendea zoriontsua da, motibatua dago... Talde txikien zein handien kohesiorako tresna garrantzitsua da kultura, eta badakigu hori nerabezaroan zeinen garrantzitsua den”. Kulturaz elikatzea ere gurasoen egitekoa izango da, bada, txiki-txikitatik, nerabeak osasuntsu haziko badira.

Elkarrizketa: Kultura nerabeen bidelagun (Hik Hasi, 2025-06-02)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.