Dokumentuaren akzioak
San Fermin Aldapakoaren dantzak 2011
Heldu den irailaren 25ean ospatuko dugu Iruñean San Fermin Aldapakoaren eguna (San Fermin hil zutenekoa gogoratzen da), eta egun horrekin plazaratuko dugu hirugarren urtez ezpata-dantza.
Protokoloa ohikoa izanen da:
- 11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera
- 12:15 - Aldapako San Ferminen elizatik: Aldapako San Ferminen prozesioa
- 13:15 - Udal plazan: San Fermin aldapakoaren ezpata-dantza
Baina berritasun batzuk ekarriko ditu aurtengoak.
San fermin Aldapakoaren Irradaka
Hasteko, dantza berri bat gaineratu diogu protokoloari. Euskal Herrian asko dira, ezpata-dantzaren edo trokeo-dantzen ondotik soka-dantza dantzatzen duten tradizioak. Guk ere soka-dantza edo irradaka gaineratu nahi izan diogu gureari, eta hartara, aurten estreinatuko dugu protokolo guztiari amaiera emateko. Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantza taldeko dantza-maisuen aholku eta laguntza eskertu nahi dugu, beste behin ere.
Behin udal plazatik gure egoitzara itzulita eta buruzagiaren eta zerbitzariaren bilantzikoaren ostean, soka montatu eta San Fermin Aldapakoaren eliza aurrekaldera abiatuko gara soka-dantza hau egitera. Irradakak soka dantzatu eta abestuak izaten dira eta gureari Julio Soto bertsolariak jarri dizkio hitzak, "Iya guriak egin du" melodiari:
1) Altxa burua dantzari
Eragiozu hankari
Zuri entzule horri
Gure pozen jatorri
Gozatu, ongi etorri
2) Elkarri esku emanda
Ilusioz eramanda
Hankak hona, harantza
Bihotzak ahorantza
Has dadila soka dantza
3) Sokari korapiloa
Eta lotura piloa
Dantzatzera, kantura
Kaleetan kultura
Hori da gure lotura
4) Gaitzetatik, minetatik
berriz libratzeagatik
Esker handi askoa
behar bezalakoa
San Fermin aldapakoa
5) Beharrezko zaitugunez
Zoriontsu nahi dugunez
Segi babes ematen
Herria eramaten
Gure zaindari izaten
6) Kalea bizi nahi dugu
Kaleak bizi gaitu gu
Kolore zuri gorriz
Notei pausoa jarriz
Hurrengo urtean berriz
7) Eskerrik asko ikusle
bidearen erakusle
kantari ta orroka
segi luzatzen soka
jarri mundua saltoka
Urratsei dagokienean oso dantza sinplea da eta beraz, nahi duen guztia dago bertan parte hartzera gonbidatuta.
Bestetik, Sabin Bikandi tanborintero bizkaitar eta laguna helduko zaigu aurtengoan txistuarekin gure kriskitinak dantzan jartzera, taldeko gainontzeko txistulariekin batera. Hola, azken urteotan, behar izan dugun bakoitzean eskaini digun laguntza eskertu nahi diogu.
Aurten ezpata-dantzarien taldea osatuko dutenak, hauek dira:
- Buruzagia: Aritz Ibañez
- Zerbitzaria: Iñaki Tristán
- Kapitainak: Amaia Irigoien, Eder Gartzia, Iñigo Gartzia, Julen Fagoaga
- Ezpata-dantzariak: Mikel Irure, Ioseba Morales, Hasier Moreno, Gaizka Garde, Akier Perkaz, Edurne Irigoien, Leire Leza, Maitane Algarra, Itziar Perez, Rakel Gartzia, Aitor Arana, Martxelo Sotes, Edurne Arana, Ainara Ranera, Xabier Adrian, Joseba Lorenzo, Maialen Ziaurriz, Aitor Razkin, Oihane Perkaz, Izaskun Arriaran, Myriam Monente, Bea Martinez, Amaia Visus, Itziar Zaldua, Iñaki Dominguez, Javier Urtasun, Miguel Angel Goikoetxea, Kote Goñi.
- Banderazaina: Angel Leza
- Txistulariak: Sabin Bikandi, Ainara Ibañez, Eiande Aranburu, Enneko Gamboa, Iñaki Sagardoi, Veronica Ferreira, Beñat Lopez
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05