Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Saioa Zabala Aristizabal

Orain arteko ekarpenak

San Martin bezpera, Amasa

2022/11/18

Goizean goiz abiatu naiz Amasa aldera bertako oilasko-biltzaileekin bat egiteko asmoz. 6:00etan daude geldituak herriko plazan. Bertara iritsi eta jada bada jende mordoxka bat. Ilun dago oraindik eta giro freskoa dago. Neskek baserritar arropa dute jantzita eta solte dute ilea. Mutilek maho iz k...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 16a, San Roke eguna, Deba

2022/10/20

Askotan hitz egin didate Debako San Rokeez baina ez naiz sekula bertara joan jaietan. Jakin ere badakit ezpata-dantza dantzatzen dela baina ez dakit ezer ere ez dantza horren inguruan. Goizeko 9:30ean hasten dira dantzan Plaza Zaharrean. Garaiz iristeko nahiko goiz gelditu gara. Iritsitakoan apark...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 27a, San Bartolome jaiak, Oikia

2022/10/19

Goizeko zazpietan atera naiz etxetik. Zortzietan puntuan Oikiako plazan daude geldituak dantzariak. Iritsi naizenerako dantzari mordoxka bat bada jada bertan gainontzekoen zain. Aurpegietan nabari zaie bezperan parranda egin dutela.  Zuriz jantzita daude, gerriko eta kapelu gorriekin. Alpargata...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 15a, Ama Birjina eguna, Donostia

2022/10/17

Hamaikak aldera iritsi naiz Donostiara, Bulebarrean nago gelditua. Iritsi naizenerako hantxe nuen Amaiur zain. Konstituzio plaza aldera abiatu gara, han ari baitira aldatzen dantzariak. Hamabiak arte ez dira dantzan hasten, denbora soberan dugu. Konstituzio plazan eszenatoki handi bat dago, Aste N...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 12a, gazteen eguna, Leitza

2022/10/14

Lainotuta dago kotxean sartu eta Leitzara abiatu garenean. Esperantza dut bezperan bezain beste bero pasako ez dugunik. Leitzara iritsitakoan, ordea, eguraldia desberdina dela ohartu gara, sargori dago eta nahiz eta ez duen atzoko berorik egiten izerditan gaude jada. Plana erdi egina genuen lagun ...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 10a, Salontzo eguna, Berastegi

2022/10/12

Arratsaldeko bostak eta laurden aldera iritsi gara Berastegira. Lehegusinarekin etorri naiz, atzo arratsaldean idatzi zidan gaur nirekin etorri nahi zuela esateko. Izugarrizko beroa egiten du eta kotxean aire egokiturik gabe etorri gara, izerdi patsetan gaude. Segituan lortu dugu aparkatzeko tokia...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 11, San tiburtzio, Leitza

2022/10/09

Bero itzela egiten du gaur, hogeita hamar gradutik gora. Eguerdian Leitzako ezpata-dantza ikustera noa. Bakarrik joateko asmoa nuen baina azken momentuan aitak nirekin etorriko dela esan dit. Iritsi eta aparkatzeko lekua bilatzen hasi gara, ez dago askorik eta herriaren sarreran  aparkatu behar i...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 8a, bikoteen eguna, Itziar

2022/09/05

Egun beroa egiten du, arratsaldeko 16:30ak aldera gelditu naiz Itziarrera joateko. Bainujantzia eta toailak hartu ditugu bueltarakoan nonbait bainatzeko denbora izanez gero aprobetxatzeko. Bidean lagun batekin hitz egin dugu telefonoz, Itziarrekoa denez hara goazela aipatzeko. Aparkatzeko arazoak i...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 5a, Elurretako Ama Birjinaren eguna, Lanestosa

2022/08/30

8:15 dira,  bide luzea dugu aurretik Lanestosaraino. Musika entzunaz eta kantari egin dugu bide osoa. Herrira iritsi gara eta aparkatzeko tokia bilatzen hasi gara. Iritsitakoan goiz da oraindik eta eliza non dagoen ikusi ondoren taberna batera joan gara zerbait hartzera. Ken zazpi dute jarria tab...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 3a, San Esteban eguna, Bera

2022/08/30

  Sargori dago eguraldia Berara iritsi garenerako. Jaietarako espreski belardi batean prestatutako aparkalekuan utzi dugu kotxea eta udaletxeko plaza aldera abiatu gara. Plazan ez dago itzalik eta eguzkiak bete-betean jotzen du. Plazako izkina batean alfonbra bat dago lurrean kuxin batekin batera,...

Gehiago irakurri

Saioa Zabala Aristizabal

Saioa Zabala Aristizabal

Antropologiako laugarren mailako ikaslea eta Irungo Kemen dantza taldeko dantzaria naiz. Uda honetan herriz herri nabil tokian tokiko dantzak ikusten.