Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Dantzaldizkaria

2002/02/12

Dantzariak.net-ekin batera beste ekimen interesgarri bat bultzatu du Lisa Corcosteguik: Dantzaldizkaria. Euskal-amerikar dantzarientzat euskal dantzari buruzko ziber-aldizkari bat da. Otsaileko zenbakiarekin hasi da aldizkaria eta hilean behin berrituko da.

Gehiago irakurri

Dantzariak.net eta Dantzariak.com

2002/02/12

Lisa Corcosteguik euskal-amerikar dantzariak, ikertzaileak eta euskal dantzari buruz Interneten dagoen gune txukunetakoa den Cyber Dantza egileak, Renoko Unibertsitatearen auspoan ere bai sortutako Zenbat Gara dantza taldearen webgunea berritu dute orain.

Gehiago irakurri

Musika Bira Kulunka Getxon

2002/01/29

Txistulari.com-en irakurri daitekeenez joan den asteburuan ikuskizun berri bat aurkeztu da Getxon. 'Musika Bira Kulunka' izena omen du ikuskizunak, eta urtarrilaren 25ean, Getxoko Musika Eskolan aurkeztu zen Xaramel txistu taldea eta Kulunka Dantza Taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Urbeltzek liburu berria aurkeztu du

2002/01/17

Juan Antonio Urbeltzek liburu berria aurkeztu du: "Danza Vasca. Aproximación a los símbolos" Liburua Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu du, eta "Euskal Herria emblematica" bildumako bosgarren liburua da. Bilduma horrek aurretik argitaratu zen Etor enziklopediaren formato antzekoa du: liburu handiak, pasta gogorrekoak, kalitate handiko papera, argazki asko, taimana handikoak eta koloretakoak...

Gehiago irakurri

Jauzien eta mutil-dantzen eguna

2002/01/14

Dantza-jauzi eta Mutil-dantzak Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditu Bizkai Folklor Elkarteak ekimen honen bidez. Aipatzekoa da, Migel Angel Sagasetaren Luzaideko dantzak liburuaren berragitalpen zuzendua eta osatua egingo dela eta hau albiste oso pozgarria da, liburu hori Luzaideko dantzetarako dagoen erreferentzia bikainena izateaz gain, aspaldian agortua baitago. Hona ekimen zabal honetaz Bizkai Folklor elkarteak prestatzen diharduena:

Gehiago irakurri

Bilbon Dantzan

2002/01/14

Bizkai Folklor Elkartearen Euskal erromeria, ohiko dantzarako gunea hilaren lehen larunbatetan izango da Bilboko Arenalean edo Areatzan.

Gehiago irakurri

Bizkai Folklor Elkartearen webgunea

2002/01/14

Gehienek ezagutuko duzue Sabin Egiguren-ek zuzentzen duen Bizkai Folklor Elkartea. Urtero zenbait ikastaro interesgarri antolatzen ditu Bilbon, eta jakina da 70eko hamarkadatik euskal folklorea ikertu eta zinean (super 8) lehenik eta bideoz gero grabatzen egiten diharduen lan izugarria.

Gehiago irakurri

Dantza lehiaketa antolatu du EDBk

2002/01/08

Euskal dantza berpizteko asmoz dantza sorkuntza sustatuko duen lehiaketa jarri du martxan Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak.

Gehiago irakurri

Bi maskarada aurten Zuberoan

2001/12/28

Aurten bi Maskarada ibilko dira herriz herri Zuberoan: Eskiula eta Gamere-Zihiga. Urtarrilaren 13an, bakoitzak bere herrian egingo du lehen agerraldia.

Gehiago irakurri 4

Kondharian Eibarren

2001/11/28

Juan Antonio Urbeltz-ek sortutako "Kondharian" ikuskizuna Eibarko Astelehena pilotalekuan aurkeztuko da datorren abenduaren 15ean,gaueko 22.30etan. Dantza tradizionaletik abiatuta dantza, ipuinak, mitoak, musika eta argi eta jantziteria berezia biltzen dira Kondharian-en.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

zirrara

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere inauteriak ez dira ume-jolasa. Eta umeek ere azkar ikasten dute beldurgarri bezain erakargarri gertatzen zaizkien jai horiekin gozatzen.

Ikusle bakoitzarengan inauteriak duen eragina ezin jakin nik. Giroa bizi-bizia antzematen da egoera horietan, eta urteroko errituala izan arren, pertsonaia eta egoera horiek adrenalina topera jartzen dutela antzematen da. Hortik aurrera onena bakoitzak bere esperientzia bizitzea da. Ondo bizi zuek ere!

datorren urtean ere

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago falta datorren urteko jaietarako.

Ur handiak dira horiek niretzat

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira niretzat. Egia da hasiera batean harrigarria gertatzen dela planteamendua, baina teoria bat esaldi bakarrean laburbiltzeak dakarren sinplifikazioa gainditu eta bere konplexutasun osora hurbildu ahala eskema nahiko modu lojikoan antzeman daiteke. Durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla esatea da gehiegizko sinplifikazio horren ondorioa. Oinarrian Urbeltzen proposamenak dio inauteriei lotutako hainbat tradizio (mozorrotzeak, puska biltzeak, kuestazioetan dabiltzan dantza taldeak, txintxarri eta ezkilak dantzarazten dituzten pertsonaiak, e.a.) alde batetik, eta udako jaietan agertzen diren beste zenbait tradizio (ezpata-dantzak, trokeo-dantzak, e.a.) nekazaritzaren arerio nagusiaren aurkako erritual babesle bezala hartu behar direla, eta etsai nagusi horiek intsektuak direnez, intsektuak uxatzeko errito konjuratorioak izango liratekeela tradizio horiek. Nekazariek intsektuen "mozorroak" jantzi eta haien jokabide batzuk baliatzen dituzte konjuro hori egiteko. Horixe litzateke muinaren sinplifikazioa, eta Durangaldeko ezpata-dantzariena testuinguru zabal batean ulertu beharreko adibide bat.

Teoria bere osotasunean baliagarria den? Ur handiak dira horiek niretzat. Azken baten Frazer-ek proposatutako teoriari buelta ematera dator Urbeltz. Frazerren teoriak eraman zituen Europako folkloristak ia-tradizio guztietan lurraren emankortasuna bilatzera. Horren ondorioak oraindik toki askotan irakurri eta entzun daitezke. Adibidez, Otsagiko dantzariek lurra kolpatzen dutenean makilekin, beti izango da norbait azalduko dizuna lurra esnatzen, iratzartzen ari direla, loratu eta uzta ona eman dezan. Azalpen hori Frazer-en teorietatik ateratako ondorioen aplikazio praktiko (eta sinplekeria) da. Erabiliaren erabiliaz topiko bihurtu dena. Adibideak zalantza handiak sor ditzake, eta hori bakarrak entzunda muturra okertuko luke batek baino gehiagok. Baina Frazerren teoria hori baino gauza askoz konplexuagoa da. Eta Frazer-en lanak kritikatzeko gai sentitzen ez naizen moduan, Urbeltzenak ere nire gaitasunetik kanpo daude.

Hala ere Urbeltzen liburu hauek irakurrita badago ideia bat nahiko argi geratzen zaidana. Europako bazter desberdinetan, hizkuntza, historia eta bizimodu desberdinak izanda ere, hainbat tradizioetan nabarmenak diren antzekotasunak harrigarriak gertatzen dira. Eta horien guztien atzean zer dagoen ez dakit, baina zerbait, eta itxura guztien arabera, zerbait komuna, badagoela begibistakoa gertatzen zait. Eta horretaz konturatzeko balio du gutxienez Urbeltzen lanak.

Arño Bordazaharre Etxahun beraz!

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

bai, konturatu naiz

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Martin Hegobürü

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

konformatu beharko

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.

Arratsaldean mutxikoak

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak ohi bezala goiz eta arratsaldez izango dira. Ondo pasa!

Oihartzuna medioetan

2006/07/14

Pirmin Trekuren heriotzak oihartzun zabala izan du komunikabideetan. Atzo bertan Sustatuk jaso zuen albistea eta gaur hainbat egunkaritan argitaratu dira artikuluak:

Pirmin Treku hil da Sustatu, 2006-07-13 http://www.sustatu.com/1152801630

Gerrak dantzan ibilitako artista Atzo goizaldean hil zen Pirmin Aldabaldetreku, ballet klasikoko dantzari zarauztarra Berria, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/gerrak-dantzan-ibilitako-artista

Fallece el bailarín Pirmin Treku en su casa de Zarautz, a los 76 años Después de haber vivido en londres y en Oporto , el artista volvió a su localidad natal en 2004 Noticias de Gipuzkoa, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-el-bailarin-pirmin-treku

Fallece de un infarto el bailarín Pirmin Treku Diario Vasco, 2006/07/14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-de-infarto-pirmin-treku

Emanaldia bertan behera

Emanaldi hau bertan behera geratu da dantzarietako baten lesioaren ondorioz.