Dokumentuaren akzioak
Kondharian Eibarren
1997ko ekainaren 28an Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu zen Kondharian eta ordutik Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan erakutsi da: Victoria Eugenian Donostian, Principal Antzokian Gasteizen, Gayarre antzokian Iruñean, Gare du Midi antzokian Miarritzen, Basaurin, Arrasate, Azkoitian, Andoain-en, Bermeon, Bakion, Santurtzin...
Juan Antonio Urbeltz-ek pentsatu, koreografiatu eta zuzendu du Kondharian. Argia dantza taldeko dantza maisuak arduratu dira dantzarien prestaketaz, eta Añorgako Arkaitz eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeetako dantzariek osatzen dute, Argia bertako dantzariekin batera, ikuskizunean parte hartzen duten dantzarien taldea.
Musika konponketak Marian Arregi-renak dira, eta berak zuzentzen du zuzenean bibolin, kontrabaxu, tronpeta, soinu, txistu, txirula, dultzaina eta atabala jotzen duten musikari taldea. Jantzitegiak eta atrezzoa arreta bereziz prestatu da eta Amaia Bueno arduratu da horretaz.
Euskal fokloreko pertsonaia eta elementuak dira Kondharian. Irulea eta Itzaiaren ezteiak ikuskizunaren protagonistak. Koldo Ameztoy ipuin kontalariak gure herriko eta herri ohituretako mito, sineskera, tradizio eta kontakizunetan gidatzen du ikuslea. Zuberoako maskaradetako bi pertsonaia izango dira taula gainean kateatzen diren dantza eta gertaeren testigu eta protagonista: Itzaina eta Irulea.
Euskal dantzako ikuskizun soil batetaz harantzago, Kondharian gure eta mundu zabaleko tradizio eta mitoetan barrena hondoratzen gaituen bidaia majikoa da. Zuberoa, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Lapurdiko dantza eta ohituretaz harantzago Argentina aldeko zein Mazedonia aldeko folklorearen hondarrak txertatzen dira kontakizunean eta dantza tradizionala eta dantza garaikideak elkarrekin jolasten dute eskenatokian.
Ikuskizuna
Kondharian dantza eta musika tradizionalez osatutako ikuskizuna da eta sineskeria eta ipuin tradizionalen kontaketa batean oinarritzen da. Koldo Amestoy-k kontatzen dituen zazpi ipuin dira eta horien inguruan koreografiak eta egoerak egokitu dira. Ikuskizunak dramaturgia landua garatzen du herri-mitologian eta kultura oso ezagunak diren bi pertsonaiaren inguruan (itzaia eta irulea). Bi pertsonaia horiek ezagunak dira hainbat agerraldi tradizionaletan, batez ere ihauteriei buruzkoetan, eta lan honetan ikuslea bideratu egiten dute hainbat testuingurutan kokatu dituen pentsakera zaharkituaren bidez.
Kondharianen ipuin herrikoiak diren bezala hartu dira, hau da, denboraren joan-etorriak haurren erabilerarako ia material oniriko bihurtzeraino xahutu dituen lanketa mitiko batzuen produktu hondakin gisa. Beste alde batetik, dantza herrikoiak ditugu, beren oinarri mitikoetatik bananduta antzinako errituen hondakin moduan geratu direnak. Kondharian, mitoaren hondakina den ipuin herrikoiaren eta erritu-hondakina den dantza tradizionalaren arteko elkarrizketatik sortu da.
Proposamen berria da, dantza herrikoiaren antzerki-mota bati begira egin dena, bizia ematen dioten adierazpen guztiak (hitza, ipuina, musika, dantza, oreka, malabar-jokoa, jantzien kolorea, mozorroak eta txotxongiloak) hartuta.
Ipuinen araberako soinu-banda bat eratu da zuzeneko eta grabatutako musikarekin eta kontaketa eta koreografien oinarri da. Tresna tradizionalek, hala nola, txistuak, xirulak eta dultzainak sarrera ematen diote edo bat egiten dute oinarritzat jarritako akordeoi eta bibolin-orkesta batekin, kontrabaxuaren, tronpetaren eta perkusioaren laguntza duena. Proposamen koreografikoa oso zabala da, Pirineoetako ihauteriak eta Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko dantzak biltzen baititu, eta baita beste erritmo batzuk ere, hala nola, habanera, perikoia edo Balkanetako horoak..., garapen dramatikoan batasuna bilatzen duelarik.
Hona hemen ipuinok:
Bi idi, bi lapur eta... Zazpi-izarrak
Baserri batean, gau batez bi lapurrek bi idi lapurtu zituzten. Goizean, jaunak bere morroia bidali zuen hauen bila, biharamunean bere neskatoa. Ondotik, baserritarra bera abiatu zen, idi, lapur, morroi eta neskatoa aurkitu nahian. Baina, orduan, zeruari biraoka eta maldizioka hasi zitzaion eta honek gaztigatu zituen elkarrekin zeruan izatera betirako, zazpi-izarretan...
Artzaina eta zazpi ahuntzak
Jaunak behin amets bat egin zuen. Ikusi zuren bere artzaina mendi txoko batean zazpi ahuntzak zaintzen. Laster, bost txori hurbildu zitzaizkion otso beltza zetorrela abisatzera. Beraz, zazpi ahuntzak mendi aldera uxatu zituen, txakurrak lagundurik eta makilkada... Ahuntzak igo eta joan ziren oraino gorago, mendi galurretik... zeruraino. Han goian, ahuntzak eta txakurra bertan geratu ziren: Zazpi-izarrak bilakatuta.
Txorien errege ttikia...
Txoriek beraien erregea hautatzea erabaki zuten behin. Zeru altuenera igo zelako, arranoa erregetzat onartu zuten. Eta errepittitta, txepetxa, arranoaren bizkar gainetik airatu zelako, erregeorde. Geroztik, neguan, herriko gazteak txepetxa bat harrapatu beharrez dabiltza. Txori hau eskuratuko duen lehen mutila urteko gazteen errege izanen da: soinulari eta dantzarien agintaria.
Irulea eta Itzaiaren ezteiak
Itzainak ongi artatu zuen behi hura. Beraz, hau eskertzeko abere honek eraman zuen mutila zeruko Enperadorearen zazpigarren alaba Irulearekin ezkontzeko. Han aurkitu zuen neska, eta aitaren baimenarekin, zazpi egun eta zazpi gauez biak zoriontsu bizi izan ziren. Baina gau hortan, Irulea urrundu zitzaion zilarrezko erreka bat bien tartean sortzen zuela. Geroztik, urtero, udaren pesta egunean, zazpi kurriloek, Iruleari ibaiaren gainetik zubia egiten diote bere itzain maiteari bisita egin diezaion.
Hiru ehiztariak eta Hartz Handia
Uda bukatzera zoan. Hiru ehiztari ikusi ziren lasterka hartz haundi baten atzetik mendi bati gora. Betbetan guztiak zeru aldera airatu ziren. Orduan, ehiztariak gelditu ziren, arkuak altxatu eta geziak bota zizkioten. Hartz Handi zeru erdian geratu zen, geziek egindako zaurietatik odola isurtzen hasi zitzaiola, lurreko zuhaitzen hostoak margotuz. Lehen udazken hartaz geroz hor daude elkarrekin. Harz Handiren lau oinak eta hiru ehiztariak... Zazpi-izarrak.
Maria eta Hartzandi
Itsaso bestaldean ere badakite mendi aldean bizi dela Hartzandi ar indartsua. Maria neska gazteak, ume bat nahi zuela eta, bera ikustera joan zitzaion. Hartzak harrera ona egin zion eta neskarekin goiko lakuko uretan zazpi aldiz murgildu ziren. Azkenean Mariak umea izan zuen. Beste zazpi aldiz egin zuten gauza bera eta zazpi ume eder jaio zitzaizkien. Baina egun batean, Mariak mendira igan nahi ez zuelako Hartzandik berarekin eraman eta aintzirako uretan ezkutatu zuen, betiko...
Hartz hezitzaileak
Matuia ijito neska gazte honi ez zitzaion oraindik mutilik hurbildu, baina behin haurdun gelditu zen. Lazdura handi batek ikaratu zion gorputz guzia. Bere burua uretara botatzea erabaki zuen. Neska, zubi gainera igan zelarik, ibai erditik gizon bat agertu zitzaion, esanez, ez beldurtzeko, animali bat erdutiko zuela eta... Matuiak hartzkume ttiki bati eman zion bizia. Orudan, bere leinuko ijitoek hartza hezitzea onartu zuten eta hartz gidari bilakatu ziren.
Partehartzaileak
Juan Antonio Urbeltz
Zuzendaritza artistikoa, koreografia, jantziteria eta atrezzoen diseinua
Marian Arregi
Musika zuzendaritza eta konponketak
Koldo Amestoy
Kontalaria
Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea
Dantza maixuak
Mikel Urbeltz
Arrabitarako moldaketak
Amaia Bueno (ATONDU proiektua, Ikerfolk)
Jantzigintzaren zuzendaritza
MUSIKARIAK
Marian Arregi, akordeoia; Mikel Urbeltz, arrabita; Arantzazu Mujika, arrabita; Imanol Anza, xirula; Jokin Kanpion, txistua; Imanol Urkizu, panderoa; Tomas Diaz Peñalba, dultziña; Diego Rueda Alzugarai, dultziña; Javier Beorlegi, danborra; Ruben Elejalde, tronpenta; Mª Puy Asurmendi, klarinetea; Sergio Rojo, kontrabajoa.
DANTZARIAK
Argia euskal dantzari taldea
Harkaitz Añorgako Dantzariak
Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea
Zanpanzarrak (Ituren)
Kritikak esan du:
.. un bellisimo espectáculo que está a la altura de cualquier espectáculo internacional, siendo además capaz de ofrecer un sabio mestizaje entre danza tradicional y moderna o de fecundar la autóctona con ritmos de la Pampa argentina o del jardin oriental y chino.
Edorta Kortadi, Deia, 1998-12-24
Ballet fino, con gran virtuosismo gestual, finura estilistica, excelente conjuncion grupal y variada diversidad escenica fue la propuesta de Urbeltz y de todos los grupos de dantzaris en su estreno de "Kondharian".
Otxandio, Egin, 1997-07-01
Los espectaculos de Argia son una gozada para la vista y para el resto de los sentidos.
Edorta Kortadi, Deia, 1998-12-24
...un espectáculo maduro y sobrio, con menos medios y recursos barrocos que en propuestas anteriores, pero más moderno, abierto y atrevido, más refinado y culto.
Edorta Kortadi, Deia, 1998-12-24
Dokumentuaren akzioak