Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizkai Folklor Elkartearen webgunea

Dokumentuaren akzioak

Bizkai Folklor Elkartearen webgunea

2002/01/14 19:20

Orain web-gunea prestatu du Bizkai Folklor Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aipagarria da bideotekari dagokion atala, besteak beste Lesaka, Leitza, Luzaide, Atharratze edo Berrizko dantzak ikusteko modua baitago bertan. Internet konexio azkarrik ez baduzu pazientziaz hartu beharko duzu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker DVCAM 1/2" sistemako bideo digitalaren bitartez grabatzen dituzte orain dantzak. Eta ez hori bakarrik, orain 30 urte grabatzen hasi ziren irudiak (super 8 eta U-Matic sistema zaharkituetan) usteltzen eta galtzen ari zirenez, horiek ere DVCAM 1/2" sistemara pasatzeari ekin diote. Euskal Folklorearen Bideoteka sortzea da elkartearen helburua.

Bideoaz gain albiste interesgarri batzuk aurkitu daitezke webgunean eta hurrengo mezuetan bilduko ditut batzuk.

Helbide honetan daukazue: http://www.bizkai-elkartea.net

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.