Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaldizkaria

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldizkaria

2002/02/12 21:44

Dantzaldizkaria-ren lehen zenbaki honetan euskal dantzen glosario moduko bat dator, hainbat dantza eta dantza bakoitzari buruzko azalpenak irakur daitezke. Dantza hauetaz idatzi du: Agintariena, Agurra, Banako, Eaurtako Neska Dantza, Esku Dantza, Fandango & Arin-arina, Zagi Dantza, Lantzeko Ihauteria, Lapurdiko Makil Txikia, Matelota, Trenzado de Monteagudo, Txontxongilo eta Zinta Dantza.

Irakurleen galderen atalean, euskal-dantzetan kriskitinik erabiltzen ote den galderari erantzuten dio, dantza albisteen atalean Juan Antonio Urbeltz-en liburu berriaren berri ematen du, eta zenbaki honetan Eaurtako Neska Dantza-ri buruzko artikulua idatzi du Lisa Corcosteguik. Badirudi EHan oro har Jaurrieta bezala hedatu den dantzak arrakasta handia izan duenla AEBtan eta gehienek "Alargunen dantza" bezala ezagutzen dutela. Dantzaren jatorria azaltzeaz gain Alargunen dantza bezala ezagutzera eraman duten nahasteak argitzen ditu Lisak.

Ikusi Dantzaldizkaria

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.