Musika Bira Kulunka Getxon

2002/01/29

Gorka Saenz-ek zuzendu, Jose Angel LLorente-k antolatu eta Iñaki Gutierrez-en ardurapean, 45 minutako Dantza eta musika saioa da 'Musika Bira Kulunka', antzineko pausuak eta melodiak, melodia berriekin lotuz.

Txistulari.com-en esaten denez "espektakulo honekin musika eta dantza tradizionalen ezaugarriak aldatu nahi izan dira: bai arropak, musika trataerak eta soinu tresnen paperak".