Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Kataluniar folklore jaialdi batera zihoala atxilotu dute Puigdemont

2021/09/24

Sardinian, L'Alguer-en asteburu honetan ospatuko den Kataluniako folklore jaialdi batera zihoan Carles Puigdemont presidente erbesteratua Italiako poliziak atxilotu duenean . Adifolk, herri-tradizioen  sustapenerako elkarteak antolatutako jaialdian Kataluniar folklore erakustaldi handia egingo...

Gehiago irakurri

Kulturaren Euskal Kontseiluaren batzarra San Joan arratsaldez

2021/06/29

Ekainaren 24an, San Joan egunez izan dugu Kulturaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkura, bideo-bilera oraingoan ere. San Joan egunean aurreskua dantzatzen dugu Eibarren eta bileraren lehen partea jarraitu ondoren, gero utzi egin behar izan dut dantzara joateko. Erakundeetako kultura alorretako eta ...

Gehiago irakurri

Musika Eskoletako dantza irakasleen gaitzea bertan behera uzteko eskaera

2021/06/02

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eskatu nahi diot bertan behera utz dezala euskal dantzako irakasleak Musika Eskoletan gaitzeko prozedura . Euskal dantzan ez dago ikasketa formalik lan horretarako beharrezkoa den neurriko prestakuntza formala eskaintzen duenik, beraz, prestakuntzarik eskaini...

Gehiago irakurri

Elkarrizketa Dantzariak 65 aldizkarian

2021/03/15

Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratzen duen Dantzariak aldizkariaren 65. zenbakian Xabier Etxabe adiskideak egindako elkarrizketa argitaratu da. Hemen elkarrizketa bera: Oier Araolazarekin hizketan, dantza eta genero-identitatea aztertzen dituen doktore-tesia aurkeztu berritan Xabier E...

Gehiago irakurri

Eraikitakoa deseraikiz

2020/12/21

Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan liburuaz elkarrizketa egin didate Kulturkliken. Gaur, astelehena, abenduak 21, 18:30ean, hitzaldia eskainiko dut Arrasaten, Kulturaten.  Genero identitatea euskal dantza tradizionalean, eraikitakoa deseraikiz Oier Araolaza d...

Gehiago irakurri

"Dantzaren industria" oximoron bat da

2020/12/11

Dantzari baino, dantzaren sektore profesionalari bideratu nahi dizkio laguntzak Jaurlaritzak, eta dantzaren sektore profesionala egituratu eta indartu nahian, "dantzaren industria" izendatzen hasita dago azken aldian. Baina dantzaren industriarik existitzen da? Ez al da oximoron bat? Genero arra...

Gehiago irakurri 2

Eta orain zer?

2020/10/23

Ez debekatzerakoan, ez baimentzerakoan, ez aholkuak ematerakoan, ez laguntzak eskaintzerakoan. Dantzaz ez dira akordatzen gure agintariak, ez osasun-arduradunak, ez kulturakoak, ez beste inor. Nafarroan, Iparraldean eta EAEn, Euskal Herri osoan pandemiari aurre egiteko larrialdi neurri zorrotzak ez...

Gehiago irakurri 3

Larrialdia aztergai Kulturaren Euskal Kontseiluan

2020/06/08

Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak deituta, Kulturaren Euskal Kontseiluaren bilera izan dugu maiatzaren 28an. Bertan agertu ziren gaiak laburbildu eta nire interbentzioan aipatu nituenak, dantzaren jardueraren berreskuratzeari eta praktika amateurra aintzat hartzeari buruzkoak jaso ditut sarrera h...

Gehiago irakurri

"Emakumeek dantza egin dute beti. Ez dakiguna da gizonak dantzatuko diren etorkizunean"

2020/05/08

Doktore-tesiaren defentsa dela eta zenbait elkarrizketa egin dizkidate. Horietako bat da honako hau, Maider Iantzi Goienetxek, GARAren Gaur8 gehigarrirako egindakoa eta 2020ko apirilaren 25ean argitaratu dena. Luze eta zabal hitz egin genuen eta lan bikaina egin du Maider Iantzik elkarrizketaren ...

Gehiago irakurri

Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian

2020/04/16

Doktore-tesian jorratu dudan gaiaren inguruan, hain zuzen euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketatu nau Argia astekariko Mikel Garcia kazetariak. Martxoaren 22an argitaratu zen elkarrizketa , Argia aldizkariaren 2682. zenbakian , eta gaia azalean nabarmendu dute. Jarraian irakurri dai...

Gehiago irakurri 3

Orain arteko erantzunak

Hala da bai!

2010/06/03

Bai, benetan "perla" da! Bide batez, zorionak egiten ari zareten lanagatik eta eskerrak denon eskura jarritako perla guzti hauengatik! Orain urte batzuk ibili nintzen Kutxa Fototekan dantza argazkiak biltzen, baina garai horretan oraindik eskaneatzeke zeuden eta digitalizatzeko eskatzen zenuen argazki bakoitza ordaindu behar zenez, tonto tontoan dirutza ederra (niretzat hala zen behintzat) ordainduta ekarri nituen hainbat argazki eder. Baina geratu ziren guztiekin asko akordatzen nintzen eta poz handia da azkenean denon eskura, eta dohain, jartzen hasi direla ikustea. Zorionak eta eskerrikasko!

baztandarrak eta kuarentako erregela

2010/04/28

Besteak beste, egunotako bideoen protagonista dugun Jean Michel Guilcherrek ere eman zuen Baztango mutil-dantzen, jauzien eta Gipuzkoako doinu-zaharren artean dauden doinu kidetasunen berri. "baztandarrak" mutil-dantza eta "Kuarentako erregela"ren artean dauden antzekotasunak zehaztu zituen. Baztandarrak-en 7. sekuentzia kuarentako erregelaren 4. sekuentziaren berbera dela dio, eta hortik aurrera tarte luze batean eusten diotela kidetasun horri.

badu graziarik?

2010/04/12

Estereotipoekin jolasten dute, eta ustez zerbait graziosoa da, baina nik ez diot grazia inon topatzen. Neu ote nago mikaztuta?

Kolpe latza

2010/03/02

Kolpe izugarria da. Euskal dantzei buruz gehien zekien lagunetako bat izateaz gain, lankidetzarako eta laguntzeko prest izaten zen beti Bidador. Dolumiñak eta besakarda handi bat familia, lagun eta dantzari-kide guztiei. oier.

hmtl onartzen du!

2010/01/29

Kontxo, ez zait inoiz okurritu erantzunetan hmtl-a erabiltzea. Uste nuen laukitxo hauetan testu hutsa bakarrik jarri zitekeela. Deskubrimendu ona Aritz!
Ea esaldi hau bigarren parrafoan agertzeko modua egiten dudan...
Eta hemen lotura jarriko dut dantzan.com-eko bideoen atalera.

Huts garrantzitsua

2010/01/29

Orain egun batzuk izan genuen ikerketa honen berri Berriaren bidez, interesgarria iruditu zitzaidan eta txosten osoa aztertzeko denbora hartu dut. Pena handia hartu dut ikerketaren emaitza ikusita. Oro har, egungo errealitatea deskribatu du txostenak, baina azken urteotan festak, dantzak eta generoari dagokionez, Gipuzkoako 5-6 herritan izan diren aldaketak ez dituzte detektatu, eta norabide aldaketa eta joera berri baten berri ez dutela jaso iruditzen zait.

Horrelako lan batean aurrera begirako joerak nondik nora doazen detektatzea funtsezkoa iruditzen zait eta hain justu iruditu zait horretan dagoela hutsune handiena. Azken 5 urteotan Gipuzkoako hainbat herritan dantza tradizionaletan genero ikuspuntutik gertatu diren aldaketak gai horren inguruko gogoeta eta jarrera aldaketa nabarmen baten ondorio dira, eta aldaketa horiek eta horien atzean dauden arrazoiak, ez dituzte antzeman, hain zuzen ere horri buruzkoa zen ikerketa lan batean.

denak igandetan

2010/01/14

Kaixo Amaia, normalean igandetan izaten dira maskaradak salbuespen batekin, Maulen larunbatetan egiten baitira. Baina aurtengo maskaraden egutegia ez dago aurreikusita Maulera bisitarik, eta ondorioz, igandetan egingo dira emanaldi guztiak. Hemen duzu egutegia: http://www.dantzan.com/albisteak/zuberoako-maskaradak-2010-egutegia

maskaradak

2010/01/11

Kaixo Aitor, dantzan.com-en bertan duzu informazio hori guztia. Sartu zaituz orri nagusira (dantzan.com) eta ikusiko duzu horri buruzko informazioa. Urtarrilaren 17ko maskaradak Larrainen izango da.

Euskal Kultura?

2009/12/01

Dantzari buruzko gogoeta lan espezifiko batzuk aipatu ditut lehen, baina hausnarketa orokorrago baterako oso mamitsua da adibidez Antton Luku-k ateratako Euskal Kultura? liburua. Oso oso gomendagarria.

katu guztiak ortotsik

2009/11/29

Tradizioari errespetua baino tradizioaren aberastasunarekin entretenimendua da batzuk daukaguna. Hain da mamitsua eta anitza, nahi adina material dagoela ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko. Adibidez, laster ditugu hemen inauteriak eta aro horretan ikusteko dauden tradizio desberdinak, zaharrak eta berriak, gertukoak eta urrutiagokoak, bisitatu eta disfrutatzeko dauden guztietara iritsi ahal izateko bizitza bat baino gehiago beharko genuke. Gainera, behin hasita droga gogorra bihurtzen da eta ezin geratu. Markina, Mundaka edo Gernika, Abaltzizketa, Antzuola, Donostia, Lizartza edo Amezketa, Zalduondo, Egino edo Ilarduia, Beskoitze, Uztaritze, Garazi edo Barkoxe, Altsasu, Zubieta, Ituren, Arizkun, Goizueta edo Unanu, Silio, Laza, Almiruete edo Bielsa,... Ez daude bi berdin. Aniztasuna, kolorea, desberdintasuna, mozorroak, tradizioa eta sorkuntza, musika eta dantza, eta festa, nahi adina edo ahal adina festa. Bilbo Handiak aukera asko ditu, baina kanpora atera eta beste eredu batzuk bizi eta ezagutzeak daukaguna baloratu eta osatzeko aukera ematen du. Mundu hau disfrutatzeko egina dago, eta tradizioak milaka tresna jartzen ditu gure eskura gozatzeko. Sufritzeko, kateatuak sentitzeko eta elkarri mokoka jarduteko baditugu beste kontu batzuk. Animo Gorka! Bilbo Handia zama izan daiteke, baina ea horri buelta eman eta aukera gisa baliatzerik dugun! Ah, ia ahaztu zait, Jentilbaratz aldizkariaren 9. zenbakian daukazu aipatutakoa, baina 11. zenbaki edo 8.ean, eta beste askotan ere aurkituko dituzu irakurgai mamitsuak. Tradizioaz ari dira gehienak eta hor ikusiko duzu nola tradizioa sorkuntza den eta sorkuntza tradizioa (8.ean Quijera-ren kontra-dantzen artikulua adibidez). Dantzariak aldizkarian ere badira hainbat lan interesgarri, eta Txistulari aldizkarian ere, eta liburu zoragarriak ere hainbat dira. Hala ba, ondo segi!!