Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oskorriren proiektu berria: Gipuzkoako Dantza Galduak

Dokumentuaren akzioak

Oskorriren proiektu berria: Gipuzkoako Dantza Galduak

Oskorriren proiektu berria: Gipuzkoako Dantza Galduak

http://www.flickr.com/people/oskorri/

Frantziako Erreboluzio Handiarekin modaz pasata eta galdutako dantza hauek guretzako beti izan dute misterio berezia, eta gainera musikalki oso erakargarriak suertatzen zitzaizkigun zuten kolore primitibo eta txundigarri diferentearengatik.

Gure asmoa bada, musika hauek prestatu eta berpiztu eta, Iztuetaren informazioak kontutan hartuta, ahal dela berriz dantzok plazara ekarri, modu moderno eta gozagarri batez, gaur egungo dantzazale guztiek goza ahal ditzaten.

Horretarako, egun dantza klase horrek oraindik bizirik dirauen inguruko dantzariengana jo genuen, Baztango dantzariengana hain zuzen eta, Mari Cruz Goñi, Amadeo Arretxea eta abarren laguntzaz, dantza hauek berriro moldatzen gabiltza.

Aurrerantzean, nahi duten lekuetan, Oskorriren kontzertuetan Baztango dantzari batzuk edukiko ditugu eszenatokian, haietako batek mikrofono inalanbriko batez urratsak kantatuko dituela, publiko artean nahi dutenek ere dantzan egin dezaten. Jakina, gure gogoa nonahi plaza bete dantzari ikustea litzateke, eta horretarako zuen laguntza behar dugu.

Gure plana Internet bitarteko Klub moduko bat sortzea da eta, zuen e-mailak izanik, prestatzen joango garen dantzen musikak eta bideoak helarazi, ikas ditzazuen eta, zuen herrian edo albokoren batetan jotzen dugunean, anima zaitezten dantzari etortzen gurekin eta Baztango dantzariekin.

Material osoa prest daukagunean, datorren urtean edo, CD-DVD-liburu bat argitaratu nahi genuke, dantzak entzun, ikusi eta ikasteko informazioak bilduko lituzkeena. ETBrako programa bat prestatu ere, leku enblematikoetan (Haizearen orrazian, Guggenheimeko zelaian, Gasteizko Foru Plazan, Iruñeko Baluarten, Baionako Herriko Etxean, …) filmazioak, ahalik eta dantzari gehienekin eginez, ukitu hiritar eta moderno bat eman nahirik gure dantza zahar berritu hauei.

Lehenbiziko emanaldia Gasteizen eginen dugu, maiatzaren 23an igandearekin, han lau dantza estreinatuko ditugula, eta lau dantza hauen musikak eta bideoak zuei bidaltzeko e-mail banku bat sortu behar dugu, beraz, zuen eta zuek ezagutzen dituzuen beste talde eta dantzazaleen e-mailak beharko dizkiguzue bidali, aurrerantzean ere harremanetan jarraitzeko eta, beste dantza batzuk prestatu eta estreinatu ahala, material eta konbokatoria berriak bidali ahal izateko.

Dagoeneko badauzkagu beste egun batzuk lotuta, Zugarramurdiko “Sorginaren Egunean”, Bilboko Aste Nagusian eta abar… eta apur-apurka beste dantza batzuk estreinatzen joango gara egun horietan, proiektu osoa osatu arte.

Dokumentuaren akzioak

user
2010/04/29 01:04

Natxo de Feliperen email bat dago, baina ez dugu argitaratu webgunean email pertsonalak ahal dela saiatzen garelako ez argitaratzen. Bidaliko dizut zure postara helbidea. Beste inork nahiko balu eska dezake dantzari@dantzan.com helbidean eta bidaliko diogu.

2010/04/28 13:39

Besteak beste, egunotako bideoen protagonista dugun Jean Michel Guilcherrek ere eman zuen Baztango mutil-dantzen, jauzien eta Gipuzkoako doinu-zaharren artean dauden doinu kidetasunen berri. "baztandarrak" mutil-dantza eta "Kuarentako erregela"ren artean dauden antzekotasunak zehaztu zituen. Baztandarrak-en 7. sekuentzia kuarentako erregelaren 4. sekuentziaren berbera dela dio, eta hortik aurrera tarte luze batean eusten diotela kidetasun horri.

Xabier Goitia
2010/05/03 01:36

Kaixo:

"Gipuzkoako Dantza Galduak" proiektu dala eta, gure taldearen (Bakioko "itxas-Alde")e-mail helbidea bidaltzen dautsuegu, Natxo de Felipek sortzen dagon e-mail bankuan parte hartzeko.

Eskerrik Asko

Xabier Goitia Itxas-alde dantza taldea

2010/04/29 00:49

Gogotsu hartu dut gonbitea, eta parte hartu nahi nuke. Baina... non eman behar da e-mail helbidea klub horretarako?

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.