Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Itxartu elkartearen 25. urteurrena

2002/12/10

Abenduaren 9tik 12ra bitartean zenbait hitzaldi antolatu ditu Algortako Itxartu elkarteak. Gaur bertan, Edu Muruamendiaraz-en hitzaldia izango da.

Gehiago irakurri

Abendua dantzaz betea

2002/12/06

Abendua nahiko oparo dator dantza eskaintzari dagokionean. Aste buru honetan bertan aipagarria da La Fundicion-ek antolatzen duen Dantzaldia egitarauan DACM konpainaik aurkeztuko duen Showroomdummies ikuskizuna Bilbon.

Gehiago irakurri

Kriskitinen dantza saioak Durangon

2002/12/06

Durango Folk eta Kriskitin 15 izenburupean bi dantza ikuskizun eskainiko ditu datozen bi asteburuetan.

Gehiago irakurri

Itsasiren jaialdia 25. urteurrenarekin amaitzeko

2002/11/20

Lehena-Oraina-Geroa izenburupean lehengo eta oraingo dantzariekin jaialdia egingo du Itsasi dantza taldeak azaroaren 23an eta 25. urteurrena ospatzeko egitarua borobildu du horrela. Larunbatean, azaroak 23, gaueko 21.30etan Izarraitz pilotalekuan izango da jaialdia.

Gehiago irakurri 1

Marixe-ren emanaldi berriak

2002/10/31

Kresala dantza taldeak Marixe ikuskizunaren emanaldiak eskainiko ditu datozen asteotan. Azaroaren 9an Beasaingo Usurbe antzokian (17.00) eskainiko da eta abenduaren 28an Egiako Kultur Etxean.

Gehiago irakurri 1

Aup!! Kriskitin-en ikuskizun berria

2002/10/30

Durangoko Kriskitin dantza taldeak Aup!! izeneko ikuskizun berria estreinatu dut urriaren 26an. San Agustin Kultur-gunean egin zen lehen emanaldian lepo bete zen antzokia eta Euskal Herriko hainbat dantza eskaini zituzten durangaldeko dantzariek.

Gehiago irakurri

Euskal Aste arrakastatsua Rosarion

2002/10/30

Argentinako krisi ekonomikoak ez du euskal-argentinarren ilusioa zapuztea lortu eta Rosarioko Euskal Astea arrakastatsua eta hunkigarria gertatu da.

Gehiago irakurri

Gaur hasiko da Rosarioko Euskal Astea

2002/10/25

Gaur hasiko da Rosarion Argentinako milaka euskaldun bilduko dituen euskal astea. Bihar, urriak 26, larunbata, Rosarioko Fundacion Astengo antzokian euskal dantzen erakustaldi handia egingo da Argentinako 20 dantza talde baino gehiagoren eskutik. Hona egitarua:

Gehiago irakurri

Euskal dantza saio handia Argentinan

2002/10/22

Argentinako Euskal Aste Nazionala edo “Semana Nacional Vasca Argentina” ospatuko da Rosarion aste honetan bertan. “Elkartasuna da gero” lemapean Argentinako hainbat tokitan bizi diren euskaldunen milaka ondorengo bilduko dira Rosarion. Tartean hogei dantza talde baino gehiago elkartuko dira Rosarion eta hainbat emanaldi iragarri dituzte hiru egun hauetarako.

Gehiago irakurri

Sarrerak agortuta Zamalzain ikusteko

2002/10/22

Larunbatean Maulen aurkeztuko den "Zamalzain" ikuskizunerako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko Euskaldunon Egunkarian argitaratu denaren arabera. Pier Paul Berzaitzek idatzitako komedia musikala urriak 26, larunbat arratsaldean, aurkeztuko da Mauleko Jai Alai-ean, eta igandean izango du bigarren emanaldia.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Carmen Cortes: Yerma 1996

2013/10/21

Urteak pasa arren (17 hain zuzen ere) zapore gozoa gordetzen dut emanaldi honetaz. Indartsua iruditu zitzaidan, zintzoa, sendoa. Baina bada bitxikeria bat maiz gogoratzen dudana. Elkarrizketa egiteko Victoria Eugenia antzokira iritsi ginenean konpainia eszenatoki gainean enseguan ari zen. Irristagarri zegoela iruditu zitzaien, eta kezkatuta zebiltzan. Halako batean, konpainiako zuzendaria bera, Carmen Cortes, agertu zen palangana bat eskuan zuela. Coca-cola bat urarekin nahastu, trapu bat hartu, eta han hasi zen, belauniko jarrita eszenatoki osoa trapu bustiarekin pasatzen. Nik kamerari keinua egin nion graba zezan, eta une hartan gurekin zen konpainiaren managerra kezkatuta, ez grabatzeko hura mesedez, lotsagarria zela hasi zitzaigun esaten. Nik kontrara pentsatu nuen, konpainia famatu baten zuzendaria, eszenatokia trapauarekin garbitzen makurtuta ikustea propaganda ona zela, baina ez genuen eztabaidatu. Hori bai, bideoan erne bazabiltzate, 5:23an ikusiko duzu Carmen Cortes bera trapuarekin lurra garbitzen (edo zikintzen!).

Oier Araolaza on Nori kopiatu zion Michael Jackson-ek moonwalk famatua?

2013/10/04

Bereziki gustatzen zait mota honetako kontuak "tradizioaren" ikuspegitik begiratzea. Normalki Michael Jackson-en dantzakera hori "modernotzat" joko genuke, tradizioarekin oposizioan. Eta ostera, Michael Jakson-en dantzakera bere testuinguruan jarrita, justu kontrakoa geratzen da nabarmen, Michael Jacksonen dantzakera erabat "tradizionala" dela. Alegia, dantza egiteko tradizio batean "egin" da dantzari, tradizio horretatik edan du eta bere dantzakera tradizio horren bilakaeran urrats bat baino ez da. Beraz, Michael Jackson dantzari tradizionala da! Izan ere, ez dago tradiziotik kanpoko dantzarik nere ustez. Nahastuko ditugu tradizio desberdinak, batetik bestera jauzi egiten saiatuko gara, baina hutsetik inor ez da abiatzen (ezinezkoa da) eta nahi eta nahi ez, gure dantzakera, ezagutu, edan, jorratu, bizi, dastatu, ikusi, entzun, sentitu eta antzeman ditugun tradizio desberdinekin, horiek baliatuz zein horiengandik ihes egiten saiatuz, egiten dugun dantza da.

Oier Araolaza on Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora

2013/09/30

Nik ere ez dut datu gehiago Aritz! Ea norbait animatzen den informazio bilketa egitera!

Oier Araolaza on Cetina: Contradanza 1991

2013/09/16

Niretzat ere, Zuberoako Pastoralak eta beste zenbait ekitaldi bezala, Cetinako Contradanza anakronismo zoragarria da. Ez dator bat gaur egun modan eta nagusi diren estetika, erritmo, doinu, dantzakera eta antzezkizunekin, baina berezko indarra dauka, erakargarria gertatzen da, emozionantea.

Oier Araolaza on Dantza Auñamendi Eusko Entziklopedian - Sarrera

2013/07/12

Konturatuta dantzari buruzko zenbait sarrera interesgarri egiten ari zirela Auñamendi Eusko Entziklopediarako, eskatu nion Emilio Xabier Dueñasi ea zerrenda bat egin zezakeen, gida bezala, dagoen informazio zabal horren berri izateko. Nik pentsatzen nuen dozena pare bat edo izango zirela,... Halako batean bidali zidan zerrenda Emilio Xabierrek: 700 sarrera! Izututa geratu nintzen. Askotan erabiltzen dut Euskomedia dokumentatzeko, bereziki dantzari buruz dokumentatzeko, eta banekien dokumentazio asko zegoela, baina ezta burutik pasa ere horrenbeste egon zitekeenik. Eta gainera, zerrendan jasotakoa ez da dagoen guztia. Emilio Xabierrek zerrenda osatzeko erabilitako irizpideen inguruan idatzitako testuan ikusi dezakezue zenbait gai (norbanakoak, e. a.) kanpoan geratu direla, bestela inoiz bukatu ezineko lana izan zitekeen.

Iruditzen zait zerrenda hau oso baliabide erabilgarria dela dantzazaleontzat. Orrialde horretan sartu eta bilatzen duguna aurkitzeko Ctrl-F (nabigatzaileek gauden orrialdean hitz bat aurkitzeko eskaintzen duten tresna) erabiliz, erraz aurkituko dugu dagokion sarrerarako lotura.

Mila esker Emilio Xabierri lan bikain honengatik, eta zer esanik ez Eusko Ikaskuntzari entziklopedia bikain hau egin eta eginarazteagatik (hainbat eta hainbat autorek parte hartzen dute bertan) eta denon eskura jartzeagatik.

Oier Araolaza on Teknikaren gailurra eta dantzariaren linea

2013/07/09

Ondo kontuan hartzeko gauzak esaten ditu Roger Salas-ek artikulu honetan. Esango nuke, zenbaitetan euskal dantzan ere dantza klasikoaren "eredu" hori imitatu nahian ibiltzen garela, eta Salas-ek esaten duenean "Balletaren teknika lasterketa ero batean sartu da, eta kirol lehiakorretara modu arriskutsuan ari da hurbiltzen" nik ezinbestez "gure" ingurura begiratzen dut, eta horren zantzuak ikusten ditut gure dantzetan ere bai. Eta ezin ba saihestu Beoteko Bitxoriz akordatzea. Utziko al genioke gaur egun Bitxoriri Artzayaren kontrako desafioa jokatzen? Sumatzen dut ezetz...

Oier Araolaza on Emakumeak Tolosako bordon-dantzarien artean lehen aldiz

2013/06/25

Zorionak Tolosako bordon-dantzariei emandako urratsagatik! Konturatu gara goizean, San Joan zortzikoa dantzatzera atera zirela neskak. Arratsaldean berriz, bordon-dantza egiten soilik mutilak ageri dira irudietan. Zergatik?

Han eta hemen, gure festa eta dantzetan urrats txikiak ematen ari dira berdintasunaren bidean. Baina komunikabideak oro har (Tolosaldeko hitza salbu), eta agintari eta politikariak beste alde batera begira jarraitzen dute. Argi dago gatazka gustatzen zaigula eta gauzak gatazkarik eragin gabe bideratzen joatea ez zaigula interesgarria iruditzen.

Oier Araolaza on Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an

2013/06/21

Grabazio historiko bat da Emilio Xabier Dueñas-ek hemen eskaini diguna. Altxor bat. Kabalkadetako errepertorioaren inguruan ekarpen ederra egiteaz gain, zehazki dantza-jauziei buruz ezagutzen den dokumentu ederrenetako bat da. 1989an Burgaintzi taldearen ekimenez Aiziritzen Kabalkaden inguruan antolatu zen emanaldiaren bazkalosteko ekitaldian, adineko hainbat dantzari plazara atera, eta dantza-jauziak dantzatzeko estilo anitz, eder eta desberdinak erakutsi zituzten jendaurrean. Egun berean, Claude Iruretagoienak ere grabatu zituen bideoz dantzak eta Aiko taldeak Urraska CD-DVDan argitaratu ziren irudi horiek eta beste zenbait.

Gazteek bere emanaldia egin ondoren, adineko dantzariak atera ziren plazara eta bideoan ikus daitezke, 51. minututik aurrera muxikoak, marianak eta ostalerrak dantzatzen. Harrigarria da dagoen estilo aniztasuna, eta dantzarako erakusten duten grazia.

Horren aurretik bada pasarte bat, bitxikeria bat nahi bada, baina hunkigarri gertatzen dena. Burgaintzikoa dantzariak Gau Ainerak dantzatzen ari direla, bapatean urratsak kantatzen dituena tronpatu egiten da. 43:50 inguruan gertatzen da hori, eta hortik aurrera dantzariek kontrako norabidean dantzatzen ageri dira. Ez dirudi beraietako inor konturatzen denik, baina bapatean, 45:10ean, jendartean zegoen gizon bat agertzen da dantzarien artean. Alderantziz ari zirela ohartuta, taldera sartu, eta dantzari gazteei norabide egokia zein den adierazten saiatzen da. Alperrik. Gazteek ez diote kasurik egiten, eta hortik dantza bukatu artean, gizona beste guztien kontrako norabidean dantzan ariko da...

Oier Araolaza on Dantza biretarako diru-laguntza deialdia

2013/05/27

Ez dago esan beharrik dantza tradizionaleko birak deialdi honetatik kanpo daudela. Izaera amateurra dutenak, 15 partaide baino gehiago dituztenak, herriko festa eta berbenak, eta kaleko eta "antzeko" (Zeintzuk ote dira antzeko horiek??) emanaldiak ez dute diru-laguntzarik izango. Noski, dantza tradizionala da deialditik kanpo utzi nahi dutena. Etxepareko arduradunekin honi buruz eztabaidatu nuen iaz, eta esan zidaten bazela deialdi orokor bat, euskal dantza taldeek parte har zezaketena. Aurten galdetu dut deialdi horri buruz, baina hara, suerte txarra, deialdi hori desagertu egin da.

Oier Araolaza on Zergatik dantzatzen dut?

2013/05/24

Bideoa ederra da, baina niri inbidia Ontario Arts Council-ek ematen dit, 50 urtez Ontarioko dantza jarduerak babesten dituen erakundearen lanak. Eta erantzunen artean honekin geratzen naiz: "Zergatik arnasten duzu zuk?".