Itsasiren jaialdia 25. urteurrenarekin amaitzeko
Urteurrena ospatzen jardun duen urte honetan taldearen ibilbidea jasotzen duten liburu eta bideoa aurkeztu ditu Itsasi Kultur Elkarteak.
Urte hasieran taldearen egutegia atera zuten eta Udaberrian taldearen arropa eta argazkiekin erakusketa egin dute.
Luar Na Lubre taldearen kontzertua antolatu dute eta Amerikako Estatu Batuetako Utah-n nazioarteko folklore jaialdi batetan parte hartu dute.
Irailaren 21ean Dantzari Eguna ospatu zuten Azpeitian Euskal Herriko probintzia bakoitzeko talde banak parte hartu zuen bertan, baita diasporako talde batek ere. Eusko Jaurlaritzak Gaztemundu programaren bidez gonbidatutako munduko Euskal Etxeetako 40 dantzari eta dantzamaisu izan baitziren bertan.
Oier Araolaza