Dokumentuaren akzioak
Euskal Aste arrakastatsua Rosarion
Ekitaldi guztiak aurreikusi bezala gauzatu dira. Larunbatean Fundacion Astengo antzokian egin zen euskal dantzen erakustaldirako erabat bete zen 1150 lagunentzat tokia duen antzokia. Argentinako hainbat txokotatik etorritako 200 dantzariek bi ordu-terdi iraun zituen dantza saioa eskaini zuten.
Igandean, Rosarioko Etorkinen Etorbidean elkartu ziren dantza talde guztiak eta azken dantza saioa elkarrekin eginez borobildu zuten Rosarioko 2002ko Euskal Astea.
Dokumentuaren akzioak