Orain arteko ekarpenak
Nafarroako dantzen erradiografia
2001/10/19
Joxemiel Bidador dantzari eta ikertzaileak Nafarroako folklore dantzen ikusmira bat eskainiko du Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatu duen Euskal Entografiaren XXII. Astean.
Kemen dantza taldea Japonian
2001/10/16
Irungo Kemen dantza taldeak Japoniako jaialdi batean parte hartuko du urriaren 17tik 22ra bitartean.
Bizkaiko Dantzak interneten
2001/10/16
Bizkaiko dantzen inguruko informazio osatua jarri dute interneten. Dantzeei buruzko idatzizko informazioaz gain, argazkiak, bideoak, animazioak, doinuak eta partiturak aurki daitezke bertan. Bizkaiko Foru Aldundia eta Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldearen ekimena da eta http://www.dantzak.com helbidean kokatu da.
Alkartasunak 25 urte
2001/10/11
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 25 urte ospatzen ditu aurten eta urte osoan hainbat ekitaldi burutu dituzte. Urteurreneko ospakizun handiena asteburu honetan, urriaren 12-14 bitartean egingo dute.
Ortzadarren Jardunaldiak
2001/10/11
Folklore eta Kultura Tradizionalari buruzko XVII. Jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Ortzadar elkarteak. Urriaren 22tik 27ra bitartean egingo dira jardunaldiak eta aurtengo gaia: "musika tradizionalak" da. Hona antolatzaileek aurreratu duten informazioa:
Ballet Biarritz Azkoitian
2001/10/04
Ballet Biarritz-ek "Ballet Mecanique" ikuskizuna aurkeztuko du Azkoitiko Baztartxo antzokian datorre urriaren 6an.
Goizaldi IV. Bikote Dantza Txapelketa
2001/09/13
Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek irabazi dute Goizaldik antolatzen duen bikote dantza txapelketa.
Basauriko 29. Dantza Agerketa
2001/09/11
Irailaren 15ean eta 16an egingo da Basaurin Euskal Herriko 29. Dantza Agerketa. Tokian-tokiko dantzak erakusten dira Basauriko Dantza Agerketan, hau da "autoktonoak" bezala izendatzen direnek parte hartzen dute, beren herriko dantza bereziari eusten diotenak.
Donostiako dantza solte txapelketa
2001/09/04
Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek osatutako bikoteak irabazi du Donostiako Euskal Jaietan ospatzen den Dantza Solte Txapelketa.
Maitaldia Miarritzen
2001/09/03
Mota guztietako dantza ikus ahal izango da Miarritzen, irailaren 7tik 22ra. Nazioarteko 21 konpainiaren eskutik dantza klasikoa zein garaikide erakutsiz 43 ikuskizun aurkeztuko dira.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Antzuola: trokeo-dantzak 1997
2011/03/02
Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.
Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza
2011/02/08
Esango nuke ereduak ez direla osotasunean hartu eta erabiltzen, baizik eta interesatzen zaizkigun zatiak bakarrik "bildu" eta "erabiltzen" direla. Bakoitzak "hautatu" egiten du garai eta [...]
Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza
2011/02/08
Julen, hizkuntza jarri duzu adibide eta niri gustatzen zait hizkuntza erabiltzea adibide moduan, baina beste modu batera planteatuta. Hizkuntzak tradizioak dira bai, eta etengabe bizi [...]
Anonimoak - Zubieta - Ituren: joaldunak eta mozorroak 2011
2011/02/03
Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta [...]
Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza
2011/02/03
Ulertzen ditugu Mikelue eta Izar esandakoak, eta zinez eskertzen ditugu ekarpenak. Aipatzen dituzuen kontu horiek ezagutzen ditugu, eta horregatik jaso dugu bideo hau, horren berri [...]
Anonimoak - Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena
2010/11/29
Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden [...]
Anonimoak - Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak
2010/11/28
Ba ikusi gabe nituen Leitzako argazki eder hauek, baina zu bezala, dantza ekitaldi askotara joana nintzen argazki kamerarekin, eta horrelakoetan "toki" ona hartzeko izaten diren [...]
Anonimoak - Dantza Hirian, Ortzadarren jardunaldiak bideoan
2010/10/30
Eskerrikasko jardunaldiak antolatzeagatik eta bertan izan ez ginenontzat, bideo hauek ikusteko aukera emateagatik! Benetan interesgarriak eta jakingarriak bertan kontatutako guztiak. Eutsi goiari!
Anonimoak - Otsagabia 1970 Modorro ikasten
2010/10/08
Irakasle lanetan diharduena nor den badaki inork? Eta ze dokumental edo programarako, eta nork grabatu zuen?
Anonimoak - Zarautz: Euskal Jaiak 2010
2010/09/15
Bai, guri ere hala iruditu zaigu eta horregatik jarri dugu bideoa. Aipatu beharrekoa da txistularia Mintxo Garaikotxea dela, eta horrekin dantza egiten ez duenak ez [...]