Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Nafarroako dantzen erradiografia

2001/10/20

Joxemiel Bidador dantzari eta ikertzaileak Nafarroako folklore dantzen ikusmira bat eskainiko du Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatu duen Euskal Entografiaren XXII. Astean.

Gehiago irakurri

Kemen dantza taldea Japonian

2001/10/16

Irungo Kemen dantza taldeak Japoniako jaialdi batean parte hartuko du urriaren 17tik 22ra bitartean.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzak interneten

2001/10/16

Bizkaiko dantzen inguruko informazio osatua jarri dute interneten. Dantzeei buruzko idatzizko informazioaz gain, argazkiak, bideoak, animazioak, doinuak eta partiturak aurki daitezke bertan. Bizkaiko Foru Aldundia eta Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldearen ekimena da eta http://www.dantzak.com helbidean kokatu da.

Gehiago irakurri 2

Alkartasunak 25 urte

2001/10/12

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 25 urte ospatzen ditu aurten eta urte osoan hainbat ekitaldi burutu dituzte. Urteurreneko ospakizun handiena asteburu honetan, urriaren 12-14 bitartean egingo dute.

Gehiago irakurri

Ortzadarren Jardunaldiak

2001/10/11

Folklore eta Kultura Tradizionalari buruzko XVII. Jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Ortzadar elkarteak. Urriaren 22tik 27ra bitartean egingo dira jardunaldiak eta aurtengo gaia: "musika tradizionalak" da. Hona antolatzaileek aurreratu duten informazioa:

Gehiago irakurri 2

Ballet Biarritz Azkoitian

2001/10/04

Ballet Biarritz-ek "Ballet Mecanique" ikuskizuna aurkeztuko du Azkoitiko Baztartxo antzokian datorre urriaren 6an.

Gehiago irakurri

Goizaldi IV. Bikote Dantza Txapelketa

2001/09/14

Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek irabazi dute Goizaldik antolatzen duen bikote dantza txapelketa.

Gehiago irakurri

Basauriko 29. Dantza Agerketa

2001/09/11

Irailaren 15ean eta 16an egingo da Basaurin Euskal Herriko 29. Dantza Agerketa. Tokian-tokiko dantzak erakusten dira Basauriko Dantza Agerketan, hau da "autoktonoak" bezala izendatzen direnek parte hartzen dute, beren herriko dantza bereziari eusten diotenak.

Gehiago irakurri

Donostiako dantza solte txapelketa

2001/09/04

Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek osatutako bikoteak irabazi du Donostiako Euskal Jaietan ospatzen den Dantza Solte Txapelketa.

Gehiago irakurri

Maitaldia Miarritzen

2001/09/03

Mota guztietako dantza ikus ahal izango da Miarritzen, irailaren 7tik 22ra. Nazioarteko 21 konpainiaren eskutik dantza klasikoa zein garaikide erakutsiz 43 ikuskizun aurkeztuko dira.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Bai horixe!

2011/05/24

Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren bastonersak makila-dantzak eginez, ball de gitanes delakoak (zinta-dantza eginez), mota askotako musikariak, e.a. castellers-ak ere ikusgarriak, herriko kale estu horietan.

pausoak

2011/05/09

Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak jotzen ere a zer erakustaldia.

Bai horixe!

2011/03/02

Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.

horrela egiten da

2011/02/08

Esango nuke ereduak ez direla osotasunean hartu eta erabiltzen, baizik eta interesatzen zaizkigun zatiak bakarrik "bildu" eta "erabiltzen" direla. Bakoitzak "hautatu" egiten du garai eta eredu bakoitzetik zer jaso nahi duen eta horrekin osatzen du berea.

Beste gauza bat da zer esaten dugun egindakoaz, nola kontatzen dugun, baina praktikan materialak handik eta hemendik bilduta "berregiten" aritzen gara. Urbeltz-ek, Levi-Strauss-i jarraituz, "bricolage" bezala izendatzen du jarduera mota hori, eta gure zeregina horixe litzateke ondorioz, "bricoleur" onak izatea.

"Bricoleur" onak beste batzuk baztertutako materialak jaso eta erabilera berriak ematen artistak izaten dira. Larrain-dantzaren berregite prozesuan albo batera geratu ziren zenbait material berrerabiltzea oso interesgarria iruditzen zait, eta "seriean" ekoiztutakoren ondoan, dantzatu, erakutsi, gozatu eta sustatzeko modukoa iruditzen zait.

Izena "luzea", "motza", edo "ertaina" jarri ez zait horrenbeste ajola. Lizarrakoek "Lizarrakoa" dela jartzea nahi badute, primeran, dantzakera hori baztertua baitute, eta hala ere, beretzat errekonozitzen dutela esan nahi baitu horrek.

Hizkuntza adibide

2011/02/08

Julen, hizkuntza jarri duzu adibide eta niri gustatzen zait hizkuntza erabiltzea adibide moduan, baina beste modu batera planteatuta. Hizkuntzak tradizioak dira bai, eta etengabe bizi dute tradizio ororen tentsio bera: aldaketa eta zurruntasunaren artekoa. Ez da egia Euskaltzaindiak Etxepare-ren edozer ontzat ematen duenik. Iturritzat du, baina Euskaltzaindiak gaur egun egiten duen euskara asko aldatu da Etxeparek egiten zuenetik.

Hizkuntzak (eta dantzak) aldatzen doaz denborarekin batera, baina noizean behin aldaketa handiak gertatzen dira, eta beste batzuetan "atzeraka" saltoak egiten saiatzen gara. Arabako Laguardia herria adibidez, halako batean Euskaltzaindiak esan zigun Biasteri esan behar geniola euskaraz, eta horretara ohitu garenean, paper zaharrak aztertu dituztela eta etorkizunera begirako erabakia dela hemendik aurrera Guardia esan behar dugula. Eta gu txintxo-txintxo, historia eta etorkizuna biak uztartu nahian.

Dantzan ere antzera gertatzen da. Halako batean larrainetan egiten ziren erromerietako dantza guztiak suite batean batu eta larrain-dantza izena jarri zioten. Gerora, hasieran irekiago eta libreagoa zen dantza hori zurruntzen joan zen, eta halako batean eredu itxi eta zehatz bat adostu zuten zenbaitek. Baina, horren aurreko dantzatzeko moduak ere badira larrain-dantza, eta ez du esan nahi horrek beti zaharrena denik hoberena, baina bidean galdutako gauza interesgarriak (eta batzuetan, berriarenak baino hobeak) direnak berreskuratzea aberasgarria iruditzen zait zalantzarik gabe.

Inauteriak

2011/02/03

Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta joaldunak beti bezain ikusgarri aurkitu genituen. Hori bai, jendetza handia zegoen, eta argazkilariak zientoka. Santiago Yañiz argazkilariak ere egin du gogoeta horren inguruan: http://santiyaniz.blogspot.com/2011/02/disfrazados-de-fotografo.html

izenak eta izanak

2011/02/03

Ulertzen ditugu Mikelue eta Izar esandakoak, eta zinez eskertzen ditugu ekarpenak. Aipatzen dituzuen kontu horiek ezagutzen ditugu, eta horregatik jaso dugu bideo hau, horren berri ematen duelako, baina izena jartzerakoan beste kezka batzuk ere izan ditugu buruan. Akaso ez dugu asmatu, baina aitortu behar dizuegu ez zaigula iruditzen kontu erraza. Aldaketak egin ditugu eta orain "Lizarrako larrain-dantza" jarri diogu izenburua (lehen testuan ere aipatua zegoen Lizarrakoa zela, izenburua laburra jartzeagatik ez genuen jarri). "Luzea" den aipamena ere kendu dugu izenburutik, baina badakigu horrek "gaizkiulertuak" eragin ditzakeela dantzarien artean, gehienek ez baitute Lizarrako larrain-dantzaren atzean dagoen historia ezagutzen.

Ezagutzen dugu Ibai-Ega eta Lizarrako Gaiteroek egindako lana (DVDa) eta Izar, uste dut benetan interesgarria litzatekeela lan horri segida ematea, eta oraingo larrain-dantza "laburraren" aurretik egiten zen larrain-dantza ere ezagutzera ematen ahalegintzea.

Carnival king of Europe

2010/11/29

Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden kamera batekin italiar batzuk. Hauek bai dabiltzala pauso batzuk aurrerago!

Monika. Guk badugu DVD hori, Italiatik bidali ziguten eta. Nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan dantzari@dantzan.com helbidean eta konponduko gara.

Eskerrikasko Ortzadar!

2010/10/30

Eskerrikasko jardunaldiak antolatzeagatik eta bertan izan ez ginenontzat, bideo hauek ikusteko aukera emateagatik! Benetan interesgarriak eta jakingarriak bertan kontatutako guztiak. Eutsi goiari!

Irakaslea?

2010/10/08

Irakasle lanetan diharduena nor den badaki inork? Eta ze dokumental edo programarako, eta nork grabatu zuen?