Orain arteko ekarpenak
Goi-herri dantza taldeak 25 urte
2002/03/12
Bilbo handiko, San Inazio auzoko Goi-herri dantza taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen dihardute.
Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...
2002/03/04
Oilaskoaren dantza euskal dantza al da? Galdera horri erantzuten dio Lisa Corcostegui-k dantzaldizkaria-ren martxoko zenbakian. Estatu Batuetako euskal komunitatean oso errotua omen dago Maria Jesus y su acordeón-ek Espainia osoan udako kantu bezala hedatu zuen Pajaritos por aqui... kanta.
Herri Musikaren Txokoa
2002/03/04
Juan Mari Beltran-ek Oiartzunen kudeatzen duen Herri Musikaren Txokoa ofizialki inauguratu da dagoeneko. 400 musika-tresna, 3.000 liburu, bideoak, grabazioak eta dokumentazio kopuru handia aurki daitezke Oiartzungo Ergoinenen kokatuta dagoen txokoan.
Xukan taldearen estrainekoa
2002/02/22
Xukan taldeak "Iturrian zer dago" izeneko ikuskizuna aurkeztuko du gaur 20.30etan Bilborock aretoan. Dantza, trikitia eta bertsoa uztartzen ditu ikuskizunak.
Dantzaldizkaria
2002/02/12
Dantzariak.net-ekin batera beste ekimen interesgarri bat bultzatu du Lisa Corcosteguik: Dantzaldizkaria. Euskal-amerikar dantzarientzat
euskal dantzari buruzko ziber-aldizkari bat da. Otsaileko zenbakiarekin hasi da aldizkaria eta hilean behin berrituko da.
Dantzariak.net eta Dantzariak.com
2002/02/12
Lisa Corcosteguik euskal-amerikar dantzariak, ikertzaileak eta euskal dantzari buruz Interneten dagoen gune txukunetakoa den Cyber Dantza egileak, Renoko Unibertsitatearen auspoan ere bai
sortutako Zenbat Gara dantza taldearen webgunea berritu dute orain.
Musika Bira Kulunka Getxon
2002/01/29
Txistulari.com-en irakurri daitekeenez joan den asteburuan ikuskizun berri bat aurkeztu da Getxon. 'Musika Bira Kulunka' izena omen du ikuskizunak, eta urtarrilaren 25ean, Getxoko Musika Eskolan aurkeztu zen Xaramel txistu taldea eta Kulunka Dantza Taldearen eskutik.
Urbeltzek liburu berria aurkeztu du
2002/01/17
Juan Antonio Urbeltzek liburu berria aurkeztu du: "Danza Vasca. Aproximación a los símbolos" Liburua Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu du, eta "Euskal Herria emblematica" bildumako bosgarren liburua da. Bilduma horrek aurretik argitaratu zen Etor enziklopediaren formato antzekoa du: liburu handiak, pasta gogorrekoak, kalitate handiko papera, argazki asko, taimana handikoak eta koloretakoak...
Jauzien eta mutil-dantzen eguna
2002/01/14
Dantza-jauzi eta Mutil-dantzak Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditu Bizkai Folklor Elkarteak ekimen honen bidez. Aipatzekoa da, Migel Angel Sagasetaren Luzaideko dantzak liburuaren berragitalpen zuzendua eta osatua egingo dela eta hau albiste oso pozgarria da, liburu hori Luzaideko dantzetarako dagoen erreferentzia bikainena izateaz gain, aspaldian agortua baitago. Hona ekimen zabal honetaz Bizkai Folklor elkarteak prestatzen diharduena:
Bilbon Dantzan
2002/01/14
Bizkai Folklor Elkartearen Euskal erromeria,
ohiko dantzarako gunea hilaren lehen larunbatetan izango da Bilboko Arenalean edo Areatzan.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Badatoz Altzürüküko maskaradak
2005/01/28
Altzürüküko maskaradei buruz prentsan argitaratu direnak: Maskarada gaztea Altzürüküko bizilagunek prestatu dute aurtengo maskarada; haur eta gazte asko daude tartean Berria, Allande Sokarros / Altzürükü, [...]
Anonimoak - Jon Mayak irabazi du Pasaiako XXIV. Aurresku Txapelketa
2004/05/31
Hona hemen Pasaiako Aurresku txapelketak 1981etik izan duen irabazle zerrenda: 1981 Mikel Pontesta 1982 Xabier Mendizabala 1983 Iñaki Arregi 1984 Mikel Sarriegi 1985 Mikel Sarriegi [...]
Anonimoak - Aurtzakaren 25 urteurreneko ospakizunak
2004/05/18
Unidos por la danza Dantzaris y ex dantzaris participaron en el alarde del grupo Aurtzaka Diario Vasco, Juantxo Unanua / Beasain, 2004/05/18. Aurtzaka.com
Anonimoak - Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2004
2004/05/17
Deialdi osoa EHAAeko lotura honetan duzue. Aurreko urteetan diru laguntza horiek nortzuk eskuratu dituzten ikusi nahi baduzu berriz begiratu hemen 2003koak eta hemen 2002koa [...]
Anonimoak - Pasaiko aurresku txapelketa 2004
2004/05/03
Mexico aldean ere antolatu dute aurresku txapelketa aurten. Eta saria ez da nolanahikoa! Acapulco-ko hotel batean 3 egun gastu guztiak ordainduta. Gainera, aurreskua ez dakitenek [...]
Anonimoak - Dantza egitarua zabalan Dantzaz 2004ekin
2004/03/23
Afrikako hiru ikuspegi ekarriko dituzte dantzariek Donostiara Berria / Donostia, 2004/03/17. Un espectáculo en el Topo abrirá las jornadas Dantzaz el día 24 Diario Vasco, [...]
Anonimoak - Donostia Antzerki Saria 1937 lanarentzat
2004/03/23
Donostia saria 36ko gerran erbesteratutako umeentzat Berria, Ainara Gorostitzu / Donostia, 2004/03/19. 1937, gogoaren bidezidorretatik lana gailendu da Donostia Antzerki Sarian Gara / Donostia, 2004/03/19. [...]
Anonimoak - Euskal dantzen katalogoa
2004/02/24
Hona prentsako errepasoa: Euskal dantzen katalogoa egin du Kepa Fernandez Larrinoak Berria / Donostia, 2004/02/24. Catalogadas 300 danzas vascas tradicionales Gara, Martin Anso / Donostia, [...]