Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...

Dokumentuaren akzioak

Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...

2002/03/04 17:45

Ameriketako Estatu Batuetako euskal komunitatean The Chicken Dance bezala ezagutzen dute dantza hori, baina The Duck Dance, Dance Little Bird, Vogel Tanz, La Danse des Canards edo El Baile de los Pajaritos bezala ere ezagutzen da.

Ezkontzetan ohiko dantza bihurtu omen da, eta Lisa Corcosteguik kontatzen duenez, dantza Thomas Werner-ek konposatu zuen 1970eko hamarkadan, Suizan. Mundu osoan hedatu da dantza eta 140 bertsio desberdin aurkitu ditu konposatzaileearen semeak, eta kantaren 40 milioi kopia saldu omen dira munduan.

Mariajesus y su acordeon-ek 80 hamarkadan Espainian zabaldu zuen kanta nola iritsi den Ameriketako euskal komunitatera ez dago jakiterik oraindik. Lisa Corcostegui-k baditu hipotesi batzuk, baina benetakoaren bila dabil. Zuk eraman bazenuen kontaiozu!

Bestalde, Euskal Herriko eta Atlantikoaz bestaldeko euskal dantza taldeen antolaketa eta funtzionamendu mota desberdinetaz idatzi du Lisa Corcostegui-k martxoko Dantzaldizkariaren zenbakian.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.