Orain arteko ekarpenak
Maitaldia abiatzeko prest
2002/08/30
Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.
Baigorriko Arrolak 60 urte
2002/08/19
Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.
Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak
2002/07/26
Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7.
zenbakia argitaratu du.
Portugaleteko Folklore Jaialdia
2002/07/21
Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Folklore Bizian jaialdia
2002/07/14
Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.
Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian
2002/06/28
Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.
Dantza ikastaroak UEUn
2002/06/06
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Gorpuzti Eguna
2002/05/31
Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.
Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak
2002/05/16
Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.
Dance-en berpizkundea
2002/05/13
Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Dantza hitz egiten dugu
2021/08/03
Bai, niri Venezuelako musikari bat gogorarazi dit. Euskal Herrian lehen emanaldia eskaini zuenean zur eta lur geratu zela esaten zidan, beraiek jotzen eta jendea geldi, [...]
Oier Araolaza - Mikel Pontesta lezoar dantzari eta dantza-maisuak azken kabriola eman du
2021/07/23
Dantzari bikaina, pertsona atsegin eta alaia. Doluminak familia eta lagunei.
Oier Araolaza - "Dantzaren industria" oximoron bat da
2021/04/07
Pandemiak kaltetutako kulturgileei Jaurlaritzak eskainitako diru-laguntzekin gertatut dena oso adierazgarria da guzti honekin lotuta. Berrian erreportajeak dioenez EJk 4,5 miloi zituen kulturgileei banatzeko eta 845.000 [...]
Oier Araolaza - Agur Dantza Zaharra
2020/12/28
Eskerrik asko Anartz bukaera tristeko historia eder hau ekartzeagatik. Euskal dantza taldeak hain lotuta eta gutxietsita dauden garaiotan, ekonomia, migrazioa, kultura-txokea, urbanismoa, deserria, artikulazio soziala, [...]
Oier Araolaza - Genero identitatea euskal dantzan I
2020/11/13
Aupa Lide! Oso ezagunak ez badira ere, hainbat eremutan mantendu dira aurreskuan sokan. Batez ere testuinguru erritualetan, baina tarteka protokolo batzuetan ere egiten dira. Gure [...]
Oier Araolaza - Eta orain zer?
2020/11/02
Eskerrik asko Aritz eta Xabier zuen erantzunengatik. Gerrilla eta basamortua, baduzue metaforarik errealitate gordinari aurre egiteko! Basamortuan predikatzen nabilen sentipena izaten dut maiz, bai! Kar, [...]
Oier Araolaza - Dantza kinka larrian jarri du pandemiak
2020/09/17
Dantzaren-munduan zailtasun gutxi bagenituen lehen, oraingo hau benetan latza gertatzen ari da. Okerrena zer egin dezakegun eta zer ez, hori argitzeko ezintasuna da. Gu ere [...]
Oier Araolaza - Pastoralari emazte baten soa
2020/07/30
Mila esker informazio bilketa eta gogoeta hauek guztiak partekatzeagatik Ihitz! > "gizon baten historia kontatzeko haütüa egin badü herriak, zentako düdarik ez den pausatzen süjet [...]
Oier Araolaza - Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian
2020/04/17
Mila esker zuen iruzkin eta animoengatik, Patxi eta Xabier. Bai, Patxi, nekosoa izan da, baina gozagarria ere bai, asko ikasi dudalako. Orain ikasitakoa partekatzeko ardura [...]
Oier Araolaza - Ez dago aurreskurik sokarik gabe
2019/12/20
Jakina, lehen ardura gurea da. Eta horretan dihardugu. Orain gutxi adibidez: https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/hitzaldia-soka-dantza Gai hau oso argi izan arren eta aurresku desitxuratu eskaerak zientoa izan arren, [...]