Orain arteko ekarpenak

Maitaldia abiatzeko prest

2002/08/30

Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.

Gehiago irakurri

Baigorriko Arrolak 60 urte

2002/08/19

Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.

Gehiago irakurri

Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak

2002/07/26

Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7. zenbakia argitaratu du.

Gehiago irakurri

Portugaleteko Folklore Jaialdia

2002/07/21

Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.

Gehiago irakurri

Folklore Bizian jaialdia

2002/07/14

Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.

Gehiago irakurri

Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian

2002/06/28

Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.

Gehiago irakurri 1

Dantza ikastaroak UEUn

2002/06/06

Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.

Gehiago irakurri

Gorpuzti Eguna

2002/05/31

Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak

2002/05/16

Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.

Gehiago irakurri

Dance-en berpizkundea

2002/05/13

Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Mutxiko Eguna Arrangoitzen

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak [...]

Anonimoak - Pirmin Treku hil da

2006/07/14

Pirmin Trekuren heriotzak oihartzun zabala izan du komunikabideetan. Atzo bertan Sustatuk jaso zuen albistea eta gaur hainbat egunkaritan argitaratu dira artikuluak: Pirmin Treku hil da [...]

Anonimoak - Badatoz maskaradak!

2006/01/13

Eta EKE-ren gunean Urdiñarbeko maskaraden lehen agerrialdiko argazkiak ikus daitezke: Maskaradak Urdiñarben, urtarrilaren 8ko argazkiak

Anonimoak - Badatoz maskaradak!

2006/01/13

Hona Garan aurtengo maskaradei buruz argitaratu den erreportajea

Anonimoak - Dantza taldeak nazioartera begira

2005/10/21

Tagzania gunearen aukera berri eta zoragarri bati esker dantza taldeak atzerrian ibili direneko mapa hemen bertan bizirik, hau da, batera eta bestera mugitu eta hurbiltzeko [...]

Anonimoak - Dantzari Eguna Hazparnen

2005/09/22

Aupa eta eskerrikasko abisuagatik. Jaso genuen lehen egitarauan ez zegoen eta berria jasotzean ez ginen horretaz ohartu. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi, oier.

Anonimoak - Dantza taldeak nazioartera begira

2005/08/25

Beasaingo Aurtzaka Dantza taldeak Istanbulen jardungo du dantzan. Abuztuaren 25etik 31ra bitartean izango dira Turkiako hiriburuan. El grupo Aurtzaka acude al Festival Internacional de Euroasia [...]

Anonimoak - Lehen maskaradak urtarrilaren 30ean

2005/05/12

Kaixo Asier! Ba uste dut aurten ere ez dela izango... Izan ere maskaradak neguan izaten dira, urtarrilean hasi eta aste santura bitartean, eta dagoeneko aurtengoak [...]

Anonimoak - Badatoz Altzürüküko maskaradak

2005/02/09

Bai, normalean lehenengo eta azken maskaradak herrian bertan egin ohi dira. Baina aurtengo data zerrendan azken maskarada hori ez da agertu. Altzürüküko auzo batean egiteko [...]

Anonimoak - 2005eko inauterien datak

2005/02/04

Diario de Noticias egunkariak Nafarroako inauterien egutegi-ordutegia prestatu du. Hemen duzue