Orain arteko ekarpenak

Euskal Aste arrakastatsua Rosarion

2002/10/30

Argentinako krisi ekonomikoak ez du euskal-argentinarren ilusioa zapuztea lortu eta Rosarioko Euskal Astea arrakastatsua eta hunkigarria gertatu da.

Gehiago irakurri

Gaur hasiko da Rosarioko Euskal Astea

2002/10/25

Gaur hasiko da Rosarion Argentinako milaka euskaldun bilduko dituen euskal astea. Bihar, urriak 26, larunbata, Rosarioko Fundacion Astengo antzokian euskal dantzen erakustaldi handia egingo da Argentinako 20 dantza talde baino gehiagoren eskutik. Hona egitarua:

Gehiago irakurri

Euskal dantza saio handia Argentinan

2002/10/22

Argentinako Euskal Aste Nazionala edo “Semana Nacional Vasca Argentina” ospatuko da Rosarion aste honetan bertan. “Elkartasuna da gero” lemapean Argentinako hainbat tokitan bizi diren euskaldunen milaka ondorengo bilduko dira Rosarion. Tartean hogei dantza talde baino gehiago elkartuko dira Rosarion eta hainbat emanaldi iragarri dituzte hiru egun hauetarako.

Gehiago irakurri

Sarrerak agortuta Zamalzain ikusteko

2002/10/22

Larunbatean Maulen aurkeztuko den "Zamalzain" ikuskizunerako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko Euskaldunon Egunkarian argitaratu denaren arabera. Pier Paul Berzaitzek idatzitako komedia musikala urriak 26, larunbat arratsaldean, aurkeztuko da Mauleko Jai Alai-ean, eta igandean izango du bigarren emanaldia.

Gehiago irakurri

euskaldantzarienbiltzarra.com martxan

2002/10/04

Dagoeneko martxan dago Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunea: http://www.euskaldantzarienbiltzarra.com

Gehiago irakurri

Folklore Ikerketa Beka

2002/09/30

CIOFF-en Espainiako atalak eta INAEM-ek, kultura tradizionalaren eremuan ikerketa lanak sustatzeko, Folklore Ikerketa beka baten deialdia egin ohi du ondoko gaiak harturik: Dantza, kanta, musika, janzkera, ipuin eta ele-zaharrak, artisautza, kirolak, jaiak eta ohiturak, hizkuntza eta literatura eta gastronomia.

Gehiago irakurri

Pas de Basque, Urbeltzen ikuskizun berria

2002/09/13

Euskal Dantza tradizionalean oinarritutako koreografia berriak prestatu ditu Argia dantzari taldeko zuzendariak.

Gehiago irakurri

Dantza ikastaroak Maitaldian

2002/09/06

Munduko dantza konpainia garrantzitsuenetakoak izango dira datozen 15 egunotan Miarritzen, baina horrekin batera, hainbat ikastaro prestatu ditu Maitaldiaren antolaketak. Hona hemen ikastaroen zerrenda:

Gehiago irakurri

Munduko euskal dantzariak Euskal Herrian: GAZTEMUNDU

2002/09/03

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen GAZTEMUNDU egitarauak aurten munduko Euskal Etxeetako euskal dantzariei Euskal Herrira etortzeko gonbidapena luzatu die. Hamabost egunez, irailaren 7tik 21era, Euskal Herrian bertan dantzak ikusi eta ikasteko parada izango dute.

Gehiago irakurri

Basauriko 30. Dantza Agerketa

2002/09/02

Irailaren 14 eta 15ean ospatuko da Basauriko 30. Dantza Agerketa. Tokian tokiko dantzak mantentzen dituzten taldeak, garai batean autoktonoak bezala izendatu zirenak, dantzatu ohi dute Basauriko Dantza Agerketan.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Dantza biretarako diru-laguntza deialdia

2013/05/27

Ez dago esan beharrik dantza tradizionaleko birak deialdi honetatik kanpo daudela. Izaera amateurra dutenak, 15 partaide baino gehiago dituztenak, herriko festa eta berbenak, eta kaleko [...]

Oier Araolaza - Zergatik dantzatzen dut?

2013/05/24

Bideoa ederra da, baina niri inbidia Ontario Arts Council-ek ematen dit, 50 urtez Ontarioko dantza jarduerak babesten dituen erakundearen lanak. Eta erantzunen artean honekin geratzen [...]

Oier Araolaza - Aizpea Goenaga: "Uste dut garrantzitsua litzatekeela Basque Dance marka kanpoan sustatzea"

2013/05/20

Nik esango nuke "Basque Dance" marka, egon badagoela zabalduta, eta aspalditik gainera. Orain arte, behintzat, "Basque Dance" euskal dantza tradizionala nazioartean izendatzen duen terminoa izan [...]

OIer Araolaza - Seccion Femenina, jantzi eta dantza sorkuntza ideologiaren zerbitzura

2013/04/17

Euskal dantzen kasuan, horrez gain kontuan hartu beharrekoa da euskal abertzaletasunetik egindako berregite eta sorkuntza koreografikoa, adibidez, XX. mende hasierako ezpata-dantzari eta poxpolinak EAJren batzoki [...]

Oier Araolaza - Lin Hwai-min-en Dantzaren Eguneko mezua

2013/04/11

Bai, nik normalean ez diet grazia handirik ikusten mezu hauei, baina hau polita iruditu zait.

Oier Araolaza - Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/26

Gorago aipatu nituen Rosa Villafranca eta Angel M. Aldaiak idatzitako "Danzas De Ochagavia. 300 Años De Historia" liburua eta modorroko birei buruz hor ematen diren [...]

Oier Araolaza - Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean

2013/03/22

Bai. Susmoa daukat brokel-dantza guda tankeran deskribatzeko joera hau ez ote zen Bergarako Besarkadaren festarekin abiatu. Iztuetak bere liburuan ez dio horrelako airerik ematen brokel-dantzaren [...]

Oier Araolaza - Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/18

Rosa Villafranca eta Angel M. Aldaiak idatzitako "Danzas De Ochagavia. 300 Años De Historia" liburuan irakurrita dut Otsagabiko dantzetan XX. mendean zehar gertatzen joan diren [...]

Oier Araolaza - Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/15

Oso polita artikulua Aritz! Mila esker! Ikusten da XIX. mendean hainbat dantza eta moda berriz izan zirela eta horiek arrasto sakona utzi zutela folklorean.

Oier Araolaza - Atharratze: Maskaradak 1976

2013/03/12

Orain 37 urteko maskaradak ikustea ederra da beti, mila esker Andra Marikoei berriz ere. Atentzioa eman didaten kontu batzuk orain. Zalantza sortu zait ea zatiak [...]