Orain arteko ekarpenak
2003/01/13
Elurtutako mendi artean eta hezurretaraino sartzen zen hotzarekin abiatu dira Maskaradak gaur Sohütan.
2003/01/03
Oihartzun handia izan du Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak eskuratu duen Nijinsky sariak. 2002ko munduko dantzari onenari hautatzen dute Nijinsky sariaren bidez.
2003/01/02
Sohütako gazteek prestatu dituzte 2003ko Maskaradak eta datorren urtarrilaren 12an abiatuko dira Sohütan bertan. Aurtengo nobedadeetako bat ez dela Bralia dantzatuko...
2003/01/02
Martxoaren 30ean, Izpurako Faustin Bentaberri gela ospatuko da Nafarroako Mutxikoaren Eguna.
2003/01/02
Dantzari ttiki Pauen Maiatzaren 8an
Lagunt eta Maita Paueko taldea laguntzarekin
2003/01/02
Xiberoko dantza eguna antolatu du Mauleko ikastolak otsailaren 9rako.
2002/12/10
Abenduaren 9tik 12ra bitartean zenbait hitzaldi antolatu ditu Algortako Itxartu elkarteak. Gaur bertan, Edu Muruamendiaraz-en hitzaldia izango da.
2002/12/06
Abendua nahiko oparo dator dantza eskaintzari dagokionean. Aste buru honetan bertan aipagarria da La Fundicion-ek antolatzen duen Dantzaldia egitarauan DACM konpainaik aurkeztuko duen Showroomdummies ikuskizuna Bilbon.
2002/12/06
Durango Folk eta Kriskitin 15 izenburupean bi dantza ikuskizun eskainiko ditu datozen bi asteburuetan.
2002/11/20
Lehena-Oraina-Geroa izenburupean lehengo eta oraingo dantzariekin jaialdia egingo du Itsasi dantza taldeak azaroaren 23an eta 25. urteurrena ospatzeko egitarua borobildu du horrela. Larunbatean, azaroak 23, gaueko 21.30etan Izarraitz pilotalekuan izango da jaialdia.
Orain arteko erantzunak
2016/09/01
Josu Garate-k aipatu dit ez dela antzematen urratsak markatzen dituzten. Halaxe da, ez zituzten markatzen, beraz, jauziak buruz zekizkiten denek.
2016/08/25
Oporretan Biarnon, Laruns-en dantza-jauziak ikusteko aukera izan dugu, eta Biarnoko jauzietan ohikoak izaten diren artazi edo ostikoak ikustean Piarres Adamen haixturrekin gogoratu naiz. Ez ote du horrekin lotura gehiago Zuberoakoekin baino?
2016/08/12
"haiztur"ak aipatzen dituenean, urrats bakoitza bukatzean egin ohi den "korta" mugimenduaz ari ote da? Hala balitz modu polita da hori izendatzeko! Gaur egur erabiltzen ote da? Edo idazlearen burutazioa izan da?
2016/06/22
60 jaialdi, euskal kultur sarea osatzen dutenak, antzerkia, dantza, zinea, literatura, musika... kultura mugiarazten dutenak, diru-laguntzari gabe utzi ditu Jaurlaritzak eta gainera antolatzen hasi aurretik laguntzarik ez zela izango jakinarazi gabe. Donostia2016-ren albo-kalteak dira hauek? Baina orduan, zertarako da Donostia2016 horren eraginez kultura sarea deusesten bada???
2016/06/14
Ez, ez nion erantzun galderari, arrazoi duzu. Galderak "Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan" jartzen zuen fokoa, eta enfoke horretan dantza aintzat hartua izateko ditugun arazoak azaleratu nahi nituen. Algia, euskal kulturaren transmisioa hobetzeko neurri gehienek ez dutela balio dantza tradizionalarentzat definizio horretatik kanpo uzten dugun bitartean.
Zehazki tradiziozko dantzaren egoera ondo bidean jartzeko bost neurri? Ni bakarrarekin konformatuko nintzateke: euskal dantzarekiko gutxiespen eta kontsiderazio ezarekin bukatzea. Baztertzeari uztea alegia, horrekin dagoeneko hamaika neurri etorriko bailirateke natural: hezkuntzan, ikerketan, dokumentazioan, sustapenean, azpiegituretan,...
Alegia, dauden premia eta aukerak aintzat hartzea eta dagozkion erantzunak ematea, ez baztertzea. Dantza eskola bat sortzen bada euskal dantza ere kontuan hartzea; Sorkuntza, sustapen, ekoizpen edo biretarako diru-laguntzak ematen badira euskal dantza ere onartzea eta baloratzea; Mediateka, dokumentazio zentro edo artxibo bat sortzen bada euskal dantza aintzat hartzea. Ikerketa bultzatzeko asmoa dagoenean euskal dantzaren ikerketa ere aintzat hartzea.
Smithsonianekin gertatu dena euskal agintariek beren buruaz dituzten konplejuen erakusgarri aparta da. Beren herriko kulturaz, dantzaz eta folkloreaz lotsatzen diren agintariak ditugu. Diasporaren gain utzi dute euskal dantza tradizionalaren ordezkaritza Washingtonen eta asko pozten naiz diasporako lagunengatik. Baina diasporako dantzarie beraien poltsikotik ordainduko dute dena: bidaia, egonaldiak, jatekoak... dena! Hala ere pozik egingo dute, estatu-batuar hiritar batentzat Etxe Zuriaren aurrean zure kulturaren dantzak erakustea ohore handitzat dutelako, baina euskal agintarien lotsagabekeria antologikoa da.
2016/06/03
Mila esker gonbidapenagatik Jakes. Ezinezkoa zait bertan izatea dantza jarduera bat baitut ordu berean.
2016/05/13
Beraz, "jarduera guztiak laguntzea ezinezkoa" da eta deialdi orokorra "duela hiru urte desagertu zen Etxepareren aurrekontua %33 murriztu zenean". Beraz, euskal dantzaren egoera Etxeparen deialdietan hauxe da: musika zabaltzeko 140.000€, artearentzat 53.000€, dantza garaikidearentzat 33.000€ eta euskal dantzarentzat 0€.
2016/05/03
Bitxia da, Ingalaterran morris dantzariak (literalki, mairuak edo moriskoak) hedapen eta historia zabala baitute, eta Lapurdiko barnekaldeko kaskaroten tankera berak: 6-8 dantzari, xingola koloretsuz apainduak, txintxarriak soinean, makila-dantzak egiten dituzte... Ibarrak lotura horri tira egiten dio, baina dantza, musika eta janzkera eredu hori Europako beste hainbat tokitan ere aurki daiteke, beraz, bide bakarreko azalpenak sinpleegiak gertatzen dira.
2016/04/28
Bai, ulertzen dut diozuna Mikel. Ni saiatzen naiz ez planteatzen gizon eta emakumeen arteko auzi moduan, baizik eta feministen eta mat... tira, feminista ez direnen artean ;-) Beraz, bat nator gizonezkook monopolizatzen ditugun botere-eremuak utzi behar ditugula, baina hori egiterakoan jarrera feministak jarrera ez feministekin ordezkatzeko arriskua badago, eta hor kezka daukat horren onuraz. Alegia, parekidetasuna bultzatzeko prest dauden gizonezkoak botere guneetatik alboratzeak ez dakit aukera edo arrisku moduan identifikatu behar dugun. Ideala biak batera ematea litzateke, noski, gizonezkoak eta ez feministak botere guneetatik urrundu emakumezkoak eta feministak sar daitezen. Bestetik, niretzat gizonezkoak erabat desagertzeak ere ez dio mesederik egiten parekidetasunari, eta hori gertatzen ari da hainbat dantza taldetan, gizonezkook botere posizioan izan dugun protagonismoa parekidetasunarekin kolokan ikustean interesa galtzen dugula eremu horretan eta utzi. Horren ondorioak ere ez dut uste parekidetasunarentzat onak direnik, eta gutxiago "neskek dantzatzen dute mutilek ez dagoelako" moduko azalpenekin osatzen badira.