Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lucia Lacarra dantzaren gailurrean

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lacarra dantzaren gailurrean

2003/01/03 19:23

Abenduaren 14an, Monacon eman zitzaion Nijinsky saria Lucia Lacarrari. Bost sari nagusi izaten dira Nijinsky sarietan: Emakume dantzari onena, Gizon dantzari onena, koreografo onena, koreografo berria, eta dantza ekoizpen onena.

Lucia Lacarra-rekin batera Alina Cojocaru, Tamara Rojo, Diana Vishneva, Nina Ananiashvili eta Aurelie Dupont ziren emakume dantzari onenari ematen zaion Nijinsky sarirako hautagaiak.

Hona 2002ko Nijinsky saridunak:
Emakume Dantzaria: Lucia Lacarra
Gizon Dantzaria: Vladimir Malakhov
Koreogorafoa: William Forsythe
Ekoizpen Koreografikoa: La Belle, Les Ballets de Monte Carlo, Jean-Christophe Maillot
Koreografo Berria: Sidi Larbi Cherkaoui

Dokumentuaren akzioak

2003/01/03 21:27

Monaco Dance Forum antolatzen ditu Nijinsky sariak eta 150 kazetarik eta 60 dantza adituk hautatzen dituzte saridunak. Publikoak ere eman dezake bere iritzia internet bidez eta ikusleen iritziak azken emaitzean % 10eko pisua du.

Lucia Lacarraren jaioterrian, Zumaian ere omenaldia egin diote gabonetan: Ongietorri beroa eskaini zion Zumaiako herriak Lucia Lacarra dantzariari

Gara-n elkarrizketatu dute: El premio me abrirá muchas puertas y lo voy a aprovechar para seguir trabajando

Hona hemen iaz Argiarako egin zioten elkarrizketa: Orain gai naiz eszenara irten eta aske dantzatzeko

2003/01/04 00:44

Hemerotekatik beste pare bat elkarrizketa:

«Ahal ditudan Europako eskaintza guztiak hartzen ditut, nitaz ahatz ez daitezen » Lucia Lakarra, Dantzaria Euskaldunon Egunkaria, Amagoia Mujika/Donostia, 2001/08/22.

«Bailar es una profesión de nómada » Lucia Lacarra Diario Vasco, Jesus P. Ruano, 2001/08/22.

2003/01/06 21:36

Elkarrizketa Diario Vascon:

«El premio me abrirá muchas puertas y lo voy a aprovechar para seguir trabajando» Lucía Lacarra, Bailarina Gara, 2003/01/03.

Los mil y un pasos de una bailarina

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.