Orain arteko ekarpenak
Euskal Baleta Kulturaren Euskal Planean
2003/06/18
Zaila gertatzen zait hitzez adieraztea dantzari dagokion txostena irakurri ondoren sortu zaidan ezinegona eta sumindura. Ezin nezakeen imajinatu Kulturaren Euskal Plana izenburu handiko ekimenaren abiapuntuan, dantzaren alorrean behintzat, horrelako txosten kaskar eta hutsala azaltzea.
Dantzaren inguruko ikastaroak Bilbon
2003/06/10
Artea eta Kultura jardunaldiak antolatu ditu uztailerako Bilbon Euskal Herriko Unibertsitateak. Hainbat gai eta ikastaroren artean dantzaren inguruko zenbait ikastaro interesgarri ere eskaintzen dira.
Aiert Beobidek irabazi du Pasaiako Aurresku Txapelketa
2003/06/02
Aiert Beobidek eskuratu du Pasaian jokatutako aurresku txapelketa. Bigarren aldiz eskuratu du txapel hori, 2001ean eskuratu baitzuen baita ere.
Dantzaz egitaraua abian
2003/05/15
Ballet Biarritz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak abian jarri dute Dantzaz egitaraua. Gaur hasi eta maiatzaren 25 bitartean dantzaren inguruko hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak eta ikastaroak eskainiko dira. Egitarua hemen:
Maite Egiguren hil da
2003/05/08
Maite Egiguren dantza irakaslea hil da atzo auto istripuz. Uruñuelaren ikasle izandakoa, dantzari, eta dantza-irakasle izan da Maite Egiguren eta Errenteriako Dantza Eskolan irakasle zen hil den arte.
Bizkaiko Dantzari Eguna Basaurin
2003/05/08
Bizkaiko XXIII. Dantzari Eguna ospatuko da igande honetan Basaurin. 72 dantza taldetako 3.500 dantzari elkartzea espero ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak Basauriko Artunduaga kiroldegian.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2003
2003/04/28
Apirilak 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero. Aurten Mats Ek koreografo suediarrak idatzi du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Honelaxe dio:
Hemen dira Inauteriak!
2003/02/27
Zenbait herritan urtarrileko erdikaldetik hasita badaude ere 2003ko inauteriak ospatzen, herri gehienetan aste honetan iritsiko dira inauteriak. Hemen dituzu data horietako batzuk:
Inauteriak 2003, zenbait data
2003/02/06
Hona hemen 2003ko inauteriak ikusteko zenbait data eta toki interesgarri:
Puska biltzea Behobia eta Bidasoan
2003/02/06
Martxoaren 1ean, inauterietako larunbatean, aterako dira Eraiki dantza taldeetako kideak urteroko "Puska biltzea" egitera Behobia eta Bidasoako auzoetan.
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Bost dantza-maisu: Iriarte, Larralde, Elizalde, Izeta eta Aldekoa
2013/11/19
A zer boskotea! Bai gustura entzun dudala dena. MIla esker berriz ere Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeari, aurretik egindako lanaz gain, orain lan horien grabazioak [...]
Oier Araolaza - ETB Seguran 30 urte
2013/10/24
Argi dago erreportajea auto-satisfakziotik abiatzen dela, eta beraz, Telleriarena da 45 minutuetan entzun daitekeen ahots kritiko (horrela deitu baldin badaiteke behintzat) bakarra. Pena da, erreportajean [...]
Oier Araolaza - Carmen Cortes: Yerma 1996
2013/10/21
Urteak pasa arren (17 hain zuzen ere) zapore gozoa gordetzen dut emanaldi honetaz. Indartsua iruditu zitzaidan, zintzoa, sendoa. Baina bada bitxikeria bat maiz gogoratzen dudana. [...]
Oier Araolaza - Nori kopiatu zion Michael Jackson-ek moonwalk famatua?
2013/10/04
Bereziki gustatzen zait mota honetako kontuak "tradizioaren" ikuspegitik begiratzea. Normalki Michael Jackson-en dantzakera hori "modernotzat" joko genuke, tradizioarekin oposizioan. Eta ostera, Michael Jakson-en dantzakera bere [...]
Oier Araolaza - Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora
2013/09/30
Nik ere ez dut datu gehiago Aritz! Ea norbait animatzen den informazio bilketa egitera!
Oier Araolaza - Cetina: Contradanza 1991
2013/09/16
Niretzat ere, Zuberoako Pastoralak eta beste zenbait ekitaldi bezala, Cetinako Contradanza anakronismo zoragarria da. Ez dator bat gaur egun modan eta nagusi diren estetika, erritmo, [...]
Oier Araolaza - Dantza Auñamendi Eusko Entziklopedian - Sarrera
2013/07/12
Konturatuta dantzari buruzko zenbait sarrera interesgarri egiten ari zirela Auñamendi Eusko Entziklopediarako, eskatu nion Emilio Xabier Dueñasi ea zerrenda bat egin zezakeen, gida bezala, dagoen [...]
Oier Araolaza - Teknikaren gailurra eta dantzariaren linea
2013/07/09
Ondo kontuan hartzeko gauzak esaten ditu Roger Salas-ek artikulu honetan. Esango nuke, zenbaitetan euskal dantzan ere dantza klasikoaren "eredu" hori imitatu nahian ibiltzen garela, eta [...]
Oier Araolaza - Emakumeak Tolosako bordon-dantzarien artean lehen aldiz
2013/06/25
Zorionak Tolosako bordon-dantzariei emandako urratsagatik! Konturatu gara goizean, San Joan zortzikoa dantzatzera atera zirela neskak. Arratsaldean berriz, bordon-dantza egiten soilik mutilak ageri dira irudietan. Zergatik? [...]
Oier Araolaza - Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an
2013/06/21
Grabazio historiko bat da Emilio Xabier Dueñas-ek hemen eskaini diguna. Altxor bat. Kabalkadetako errepertorioaren inguruan ekarpen ederra egiteaz gain, zehazki dantza-jauziei buruz ezagutzen den dokumentu [...]