Orain arteko ekarpenak

Nacho Duatoren Txalaparta Bilbon

2003/10/14

La Fundicion-eko taldeak "Dantzaldia" izeneko egitarua prestatu du aurten ere Bilbon eta goi mailako dantza ikuskizunak eskainiko dira bertan: Farruquito, Danza Hoy eta Nacho Duatok zuzendauta Espainikoa Dantza Konpainia tartean. Txalaparta koreografia erakutsiko du Nacho Duatok.

Gehiago irakurri 1

Dantzak elizetan debekatu?

2003/10/02

Vatikanoak prestatu duen testu zirriborro batek elizetan egiten diren hainbat gehiegikeria debekatzeko asmoa agertu du, tartean txaloak, neskatilek monagillo egitea eta... dantzak.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita

2003/09/29

Aurtengo udan AEBtako kazetari bat Bilboko Aste Nagusian izan da eta euskal dantzak ikusi zituen Plaza Barrian. Gauza bitxiak esaten ditu ikusitako dantzariei buruz.

Gehiago irakurri 3

Gipuzkoako dantzak CDa argitaratuko du EDBk

2003/09/11

Elkar diskoetxeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak "Gipuzkoako dantzak" CD bikoitza plazaratuko dute azaroan. Bertan Gipuzkoako dantzen doinuak plazaratuko dira dantza taldeek erabil ditzaten.

Gehiago irakurri

Dantza eta Musika tradizional ikastaro eskaintza zabala Ikasfolken eskutik

2003/09/10

BilbaoMusika zentroak Ikasfolk ikastaro multzoa jarri du abian dantza eta musika tradizionalaren inguruko hainbat eskaintzarekin. Dantzari-dantza, soka-dantza, jotak eta kontradantzak ikasteko aukera izango da eta baita trikitixa, txistua, alboka edo biolinarekin lotutakoak ere.

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2003

2003/09/01

Abuztuaren 11an argitaratu da Eusko Jaurlaritzak dantza sustatzeko ematen dituen diru-laguntzen deialdia. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpenan, EAEtik kanpo egitekoak diren bira artistikoak eta prestakuntza ikastaro eta tailerrak egiteko eskaintzen dira diru-laguntzak.

Gehiago irakurri

Agur Txilibrin

2003/08/02

Uztailaren 30ean hil da Txilibrin, molde zaharreko azken albokaria. Albokari bezala nabarmendu zen batez ere Txilibrin, baina dantzariok ere baudakagu zorrik Igorrekoarekin.

Gehiago irakurri 3

Izena duen guztia omen da... Aukeranen lan berria

2003/07/08

"Izena duen guztia omen da" izenburua du Aukeran dantza konpainiak estreinatuko duen ikuskizun berriak. Uztailaren 12an, Donostiako antzerki ferian estreinatuko da ikuskizuna.

Gehiago irakurri 1

Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia

2003/07/03

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdiaren egitarua prestatu du dagoeneko. Serbiako Djido eta Mexico-ko Tenochtitlan taldeek parte hartzen dute Galdakaokoekin batera Bizkaian egingo diren 7 jaialditan:

Gehiago irakurri

Murixka dantza taldearen webgunea

2003/07/03

Lezoko Murixka Dantza taldeak taldeari buruzko webgunea jarri du martxan. Historia, Ekitaldiak, Txapelketak, Irteerak, Argazkiak eta Kontaktuak izeneko atalak aurki daitezke bertan. Helbidea: http://murixka.galeon.com

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Commando Dantzan: Dantzan Bizi

2012/10/01

Mila esker eta zorionak Arrabots taldeari ekimenagatik, parte hartu duzue dantzazale guztioi zuen dantza-pozagatik eta Eire Vilari edizio lan ederrarengatik.

Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude

2012/01/01

Mila esker egindako lanarengatik eta ea azkar berriz ere martxan ikusteko aukera dugun! Zorte on!

Anonimoak - Pedro Esat: Otsagabiako dantzak

2011/11/08

Aupa Julen! Oso interesgarriak zure azalpenak! Otsagabian Arrarasek egindako aldaketen inguruan informazio dezente Rosa Villafranca eta Angel Aldaia-ren "Las Danzas de Ochagavia. 300 años de [...]

Anonimoak - Pedro Esat: Otsagabiako dantzak

2011/11/07

Guk ere buelta bakarrarekin ikasi genuen Argia dantzari taldearekin, Urbeltz eta konpainia Otsagabian ikasten izan zirenean, 1969 inguruan, horrela egiten baitzuten. Irudi zaharretan modorroa buelta [...]

Oier A. - IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA

2011/09/18

joooeeeee, itxuraz gafatuta nago!!!! Ezin nire mezuak ager arazi!!! Mikel, lehenengo mezua ez da nirea. Nik bigarrena idatzi dut, baina testua ez da ageri, ez [...]

Anonimoak - Sestaoko XXV. Folklore erakustaldia

2011/06/22

Horri gehitu behar diogu kaskarots dantzaren jatorria ez dela oso argia, eta "arrantzaleak", "sardinerak", "matelota" eta "pescadoras" izenekin zabalkunde handia izan duela, eta indar handiz [...]

Anonimoak - Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen

2011/06/20

Mila esker argibide gehigarriengatik Karlos! Gehitu ditut testu nagusira. Horrez gain, artikulua argitaratu eta gero jaso ditudan beste zenbait informazio gehitu dizkiot testuari. Mintxo Garaikoetxeak [...]

Anonimoak - San Lorentzoko danzanteen kofradiak boletina estreinatu du Online

2011/05/26

Eskerrikasko San Lorentzoko danzanteei boletin mamitsu eta interesgarriagatik. Artikulu gehienak zorrotzak eta argigarriak dira, baina penaz irakurri dut Erronkariko ttun-ttunari buruzkoa, dantza horren azken mendeko [...]

Anonimoak - L`Arboç: Festa Major 2009

2011/05/24

Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren [...]

Anonimoak - Peromingo 2011: Fandango Serrano

2011/05/09

Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak [...]