Orain arteko ekarpenak
Dantza tradizionaleko mugimenduak
2004/01/19
Ikastaro berezia antolatu du Mugaz Gaindiko Dantza Zentroak Donostian. Euskal dantza tradizionaleko mugimendu baten azterketa abiapuntu hartuta, mugimenduaren trebetasuna eta mugimendu horren kalitatea landuko dira.
Marixe Euskaldunan Gabonetan
2003/12/15
Kresala dantza taldearen Marixe Panpinen Baleta Bilboko Euskaldunan eskainiko da Gabon jaietan 4 egunez. Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonak 2003 egitarau antolatu du, eta egitarau horretan Yuri Grigorovich-en konpainiak eskainiko dituen La Bayadère eta Intxaurhauskailua baletekin batera, Peter Pan ikuskizuna eta Marixe eskainiko dira.
dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/04
Atzo gauean banatu ziren Bilboko Euskalduna jauregian euskal webgune onenak saritzen dituen Buber sariak eta dantzan.com-ek Kulturako webgune onenaren saria eskuratu zuen. Eskerrik asko botatu duzuen guztioi!
Gaur jakinaraziko dira Buber sarien irabazleak
2003/12/03
Dakizuenez dantzan.com Interneteko euskal gune onenak saritzen dituen Buber sarietarako hautatuta dago Kultura atalean. Gaur, Bilboko Euskalduna jauregian egingo den ekitaldian jakinaraziko dira irabazleak.
Dantza elkarteei dirulaguntzak 2003
2003/11/28
Eusko Jaurlaritzak kultur elkarteen jarduerak laguntzeko 2003an eman dituen diru-laguntzetako batzuk argitaratu dira boletinean. Martxoaren 26ko aginduari dagokizkion diru-laguntzak dira eta tartean dantzako zenbait elkartek eskuratutako diru-laguntza ere daude.
Bozkatu dantzan.com!
2003/11/18
dantzan.com Buber sarietarako finalista hautatu dute kulturako atalean, eta orain azken bozketaren fasean sartu da. Abenduaren 2an amaituko da bozketa, eta hilaren 3an jakinaraziko dira irabazleak. Bozkatu dantzan.com eta bidali mezu hau zure ezagunei!
Euskal dantzari txikien argazkia sarituta
2003/11/04
Elko-ko dantzari txiki talde bat erakusten duen argazkia nazioarteko lehiaketa garrantzitsu batean saritu dute. Euskal jaian parte hartzeko prest zeuden Arinak taldeko dantzariak erretratatu zituen Ross Andresson-ek.
Manresako Firatik bueltan
2003/11/03
Katalunia aldean ibili gara asteburuan. Manresan antolatzen den Fira d'espectacles d'arrel tradicional-ean. Musika, dantza, antzerkia eta orotariko 125 ikuskizun inguru aurkeztu dira hiru egunetan.
Folklore mintegia Eusko Ikaskuntzaren eskutik
2003/10/24
Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak mintegi interesgarri bat antolatu du. "Musika eta dantza tradizionalei buruzko ikerketa gaurko egunean" du izenburua eta Donostiako Miramar jauregian burutuko da 2003ko azaroaren 8an.
Pirmin Treku: euskal dantzari baten bizitza harrigarria
2003/10/16
Pozez hartu nuen joan den astean Xabier Etxaberen emaila. Pirmin Treku izeneko bati elkarrizketa egin ziola herriko aldizkarirako eta abar... Ezin nuen sinestu. PIRMIN TREKU!!! Euskal dantzari bati buruzko istoria politenetako bat osatzeko nahikoa ezaugarri ditu Pirmin Trekuk.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Iruriko 2004ko Maskaraden datak
2004/02/04
> Gaur berriz Berrian atera da Allande Sokarros-en artikulua Bi herri batuta maskaradetan izenburupean.
Anonimoak - Iruriko 2004ko Maskaraden datak
2004/02/02
Iruri eta Zalgizeko herriek elkarrekin antolatu dituzten maskaradei buruzko erreportajea GARA egunkarian.
Anonimoak - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak
2004/01/22
Ikusi hemen 2002ko diru-laguntzak.
Anonimoak - dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/09
Saria hartzerakoan esandako hitzak entzuteko aukera duzu ondoko mp3 artxiboan.
Anonimoak - dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/09
Erantsitako artxiboan duzue Buber saridun guztien argazkia Euskaldunako ekitaldian.
Anonimoak - dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/04
Sari emate ekitaldiaren kronika eta beste saridunen zerrenda Sustatuko artikulu honetan
Anonimoak - Euskal dantzari txikien argazkia sarituta
2003/11/04
Hona hemen Editor & Publiser-en gunea gainontzeko argazkiak ikusteko.
Anonimoak - Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
2003/11/04
Euskal Fundazioaren buletinean ere jaso dute albiste honen berri
Anonimoak - Pirmin Treku: euskal dantzari baten bizitza harrigarria
2003/10/16
Hona hemen Luis Iriondok Dantzak liburuaren Hitzaurrean Pirmin Trekuri buruz idatzitakoa. Hemen berriz Xabier Etxabek egindako elkarrizketa Zarauzko Txaparro aldizkarirako: Eta azkenik horra Portoko Espresso [...]
Anonimoak - Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
2003/10/15
eitb.com webgunean jaso dute dantzan.com-eko artikulu honen berri. Hemen euskaraz eta hemen gazteleraz