Dokumentuaren akzioak
Gaur jakinaraziko dira Buber sarien irabazleak
Urteko euskal webgune hoberena aukeratzeaz gain hainbat sailetako sariak ematen dira: erakundea, norbanakoa, kirola, enpresa, komunikabidea, kultura, euskara eta webgunea. Dantzan.com kultura webgune onenaren sarirako dago hautagai.
Saria
Vicente Arnoriaga euskal eskultoreak bereziki ekitaldi honetarako egin duen garaikurra jasoko dute irabazleek. Bestalde, kolaboratzaile diren komunikabideetan agerpena izango dute eta Buber-en webgunean beren presentzia iraunkorra mantenduko da. Beraz, dirurik ez, baina fama piskat bat bai.
Sari hauei Buber izena Blas Pedro Uberuagaren ohoretan jarri zitzaien. Idahora emigratu zuten euskal artzainen semea da Blas Pedro, 1994an osoki Euskal Herriari eskeinitako lehen web-aren
sortzailea bera.
Gaur, abenduaren 3an egingo da sari emate ekitaldia Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 18.30etatik aurrera. Ekitaldian, Interneteko aditu diren hizlariak entzuteko aukera izango da. Amaitzeko, pintxo eta edariak dastatzeko aukera izango da. Ekitaldia Internet&Euskadi Elkarteak antolatu du Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren eta EITBren kolaborazioarekin.
Dokumentuaren akzioak