Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean

Dokumentuaren akzioak

dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean

2003/12/04 16:32
Atzo gauean banatu ziren Bilboko Euskalduna jauregian euskal webgune onenak saritzen dituen Buber sariak eta dantzan.com-ek Kulturako webgune onenaren saria eskuratu zuen. Eskerrik asko botatu duzuen guztioi!

Saria Iñigo Atxutegiren eskutik jaso dugu, eta segidan hitza batzuk egiteko aukera izan dugu. Bertan, 3 gauza nabarmendu nahi izan ditugu:

Lehenik eta behin dantzan.com dantzaren alorrean zegoen hutsune bat betetzeko sortu zela, hau da, dantzari eta dantzazaleak gure artean komunikatu ahal izateko tresna bat sortzea, gure ideia, informazioa, iritzi eta eztabaidak bideratzeko espazio bat. Eta horrelako gune bat dagoeneko martxan eta bizirik izatea dagoeneko saria dela guretzat. Horrez gain, gainera internauten errekonozimendua jasotzea oraindik sari handiagoa dela.

Bigarren. dantzan.com euskaraz egindako gunea dela azpimarratu dugu, eta euskara egunorokoan baztertua eta mezpretxatua den heinean, euskaraz izanagatik erreferentzia bihurtu izana benetan pozgarria dela.

Eta hirugarrenik. dantzan.com proiektua teknikoki gauzatu duen enpresari eskerrak eman nahi izan dizkiogu. Programazio, informatika eta abarrekorik jakin gabe, dantzari buruzko informazioa idatzi, bidali eta modu txukun, ordenatu eta argian, eta diseinu erakargarrian webguneratzen duen tresna jarri du gure eskuetan, eta gainera ez dugu informatikari-suhiltzailearen beharrik 5 minututik behin salba gaitzan. Milagro hori egin duen enpresa CodeSyntax enpresa da eta sariaren erdia gutxienez beraiena dela esan dugu.

Eskerrik asko dantzan.com bozkatu duzuen guztioi!

Dokumentuaren akzioak

2003/12/04 18:35

Sari emate ekitaldiaren kronika eta beste saridunen zerrenda Sustatuko artikulu honetan

2003/12/09 21:01

Saria hartzerakoan esandako hitzak entzuteko aukera duzu ondoko mp3 artxiboan.

2003/12/09 20:49

Erantsitako artxiboan duzue Buber saridun guztien argazkia Euskaldunako ekitaldian.

Roberto
2003/12/04 20:01

ZORIONAK!
ONDO MEREZITAKO SARIA.

Nora
2003/12/04 19:03

ZORIONAK!! (eta urte askotarako...)

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.