Orain arteko ekarpenak
Jose Inazio Sarasua: herria dantzan jarri zuen gizona
2018/10/03
Aita Donostiak esana zuen dantzaren arauak eta estiloa tradizioz gorde izan direla eta, “su sakratu hori bizirik irautearen erantzulea”, ia beti, txistularia izan dela. Jose Inazio Sarasua Garatek bere egin zuen ardura hori. Dantzaren transmisioan danbolinteroek, ttunttuneroek izandako garrantziaz ...
Marian Arregi, argi-itzalak
2018/03/14
Argia eta itzala saihestu ezineko irudia gertatu zaigu egunotan Marian Arregi Sarasolak (Donostia, 1944-2018) euskal kulturari egindako ekarpenak goraipatzeko. Argia dantzari taldearen barruan ardura, gidaritza eta ekarpen oparoz betetako ibilbidea egin du Arregik, baina, hala ere, itzalean geratu...
Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela
2017/10/20
Orain hamar urte Euskal Herrian ez zen Halloween ia-ospatzen. Domu Santu eguna bai, Arimen gaua toki gutxi batzuetan ere bai. Baina Halloween filmeetako eta telebistako kontu amerikarra zelakoan lasai egiten genuen lo Domu Santu Egunaren inguruan. 2007ko urrian Bilbon, merkekariak saltzen zituen ba...
Il Circo Italiano: Gaurko saltinbankiak, moixigangak eta giza-dorreak
2017/07/07
Antion, Zumarragan, Santa Isabel eguneko ezpata-dantzaz beste behin gozatuta (ikuskizun eta festa bikaina berau) Eibarrera etorri eta Il Circo Italianor en emanaldira joan ginen. Emanaldi dotorea, ikusgarria, duintasunez betea ikusi genuen. Sarreran bertan, azafatari sarrerak erakutsi eta "eskumak...
Agur Jose Inazio
2017/05/18
Argia aldizkariaren orriotan argitaratutako artikulu guztiak irakurri eta estimatzen zenizkidan, eta orriotatik bidali nahi dizkizut esker on hitzak. Kultur sistemaren bazterreko eremuetan, maiz gutxietsiak diren horietan, kulturaren sustapenean eta antolaketan nabarmendu zara, eta euskal kulturari...
Arnaldo Patterson, Euskal Herrian aztarna utzi zuen dantza-maisu kubarra
2017/05/12
Kubako dantza garaikidean erreferentzia, Kubako Konpainia Nazionaleko dantza-maisua izandakoa, Kubako Dantza Garaikide Konpainiaren sortzaileetakoa... 1981. urtean iritsi zen Euskal Herrira Arnaldo Patterson (1936-1995), euskal dantzari baten, Ana Mendiolarekin eskutik. Hainbat ikastaro eta eskol...
Itxurakeria dantzan
2017/01/25
Telebistan, sarean, oholtzan eta plazan, itxurakerian erorita ageri gara dantzariak. Beldurra diot telebista pizteari, gure lotsak agerian jartzeko gaitasuna baitu ispilu makur horrek. Alperrik da ostrukarena egitea, berehala dut uasapa agintari: “ Jarri telebista! Ikusi zelako dantzak! ”. Eta obe...
Ikerketa dantzan kongresua Valentzian
2016/11/29
Azaroaren 25, 26 eta 27an Ikerketa Dantzan nazioarteko kongresua ospatu da Valentzian, Danza más Investigación elkarteak antolatuta. Bertan izateko aukera izan dut eta zakua ideiez eta aukerez beteta ekarri dut bueltan.
Mamitsua
Hiru egun bete-bete izan dira Valentzian eman ditugunak. Dantza...
"Sorkuntza gainbaloratu egin dugu; hutsetik ez du inork ezer sortzen"
2016/10/24
Hazi Hezi aldizkarirako elkarrizketa egin dit Arantzazu Muñoak eta 18. zenbakian argitaratu da. Dantzak hezkuntzan duen tokiaz, transmisiorako aukera eta arazoetaz, tradizioaz eta sorkuntzaz, eta kulturaren infantilizazioaz eta disneylizazioaz aritu ginen besteak beste. Hik Hasi-ren webgunean da...
Aldapako San Fermin jaiak 2016
2016/09/25
Aldapako San Fermin jaiak, ezpata-dantza. Iruñea, 2016-09-25. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA
Aldapako San Fermin jaiak, ezpata-dantza. Iruñea, 2016-09-25. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA
Aldapako San Fermin jaiak, ezpata-dantza. Iruñea, 2016...
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Iruriko 2004ko Maskaraden datak
2004/02/04
> Gaur berriz Berrian atera da Allande Sokarros-en artikulua Bi herri batuta maskaradetan izenburupean.
Anonimoak - Iruriko 2004ko Maskaraden datak
2004/02/02
Iruri eta Zalgizeko herriek elkarrekin antolatu dituzten maskaradei buruzko erreportajea GARA egunkarian.
Anonimoak - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak
2004/01/22
Ikusi hemen 2002ko diru-laguntzak.
Anonimoak - dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/09
Saria hartzerakoan esandako hitzak entzuteko aukera duzu ondoko mp3 artxiboan.
Anonimoak - dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/09
Erantsitako artxiboan duzue Buber saridun guztien argazkia Euskaldunako ekitaldian.
Anonimoak - dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/04
Sari emate ekitaldiaren kronika eta beste saridunen zerrenda Sustatuko artikulu honetan
Anonimoak - Euskal dantzari txikien argazkia sarituta
2003/11/04
Hona hemen Editor & Publiser-en gunea gainontzeko argazkiak ikusteko.
Anonimoak - Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
2003/11/04
Euskal Fundazioaren buletinean ere jaso dute albiste honen berri
Anonimoak - Pirmin Treku: euskal dantzari baten bizitza harrigarria
2003/10/16
Hona hemen Luis Iriondok Dantzak liburuaren Hitzaurrean Pirmin Trekuri buruz idatzitakoa. Hemen berriz Xabier Etxabek egindako elkarrizketa Zarauzko Txaparro aldizkarirako: Eta azkenik horra Portoko Espresso [...]
Anonimoak - Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
2003/10/15
eitb.com webgunean jaso dute dantzan.com-eko artikulu honen berri. Hemen euskaraz eta hemen gazteleraz