Orain arteko ekarpenak

Tio Javier, ttunttunero ijitoa

2004/07/08

Tio Javier, edo Javier Echeverria, 1830eko hamarkadatik 1908ra, 70 urte baino gehiagoz, San Ferminetako erraldoien konpartsari ttunttunaren musika jartzen ibili zen. 97 urte zituen erretiroa hartu zuenean.

Gehiago irakurri

Jalgi Hadi dantzara Berrizen

2004/06/18

Berrizko Iremiñe dantza taldearen 35. urteurrena dela eta Berrizen egingo da "Jalgi Hadi dantzara" Euskal Erromeria Nazionala EDBren laguntzarekin.

Gehiago irakurri

Korpus dantzak asteburuan

2004/06/11

Ekainaren 10ean izan zen Korpus eguna, eta beraz, asteburuan izango dira han eta hemen Korpus inguruko ospakizunak. Euskal Herrian ezagunenetakoa Oñatikoa noski, eta dantzarientzat zita erakargarria.

Gehiago irakurri

Iztuetaren 1824ko liburua online

2004/06/10

Juan Inazio Iztuetaren Gipuzkoako dantza gogoagarrien kondaira edo historia liburua, 1824koa, osorik digitalizatuta irakurri daiteke Interneten.

Gehiago irakurri

Euskal dantzak morris dantzari baten begietan

2004/06/04

Euskal Herrian dantzan izan den Morris talde bateko dantzari batek bere esperientziaren berri eman du Morrisen eztabaida talde batean. Getxoko Itxas Argia taldeak gonbidatuta etorri ziren eta badirudi Abadiñon egindako Dantzari Eguna ikusteko aukera izan zutela.

Gehiago irakurri

Leitzako ingurutxoa bizi-bizirik

2004/06/03

Leitzako ingurutxoa bizi-bizirik dagoela frogatu genuen joan den larubatean, maiatzaren 29an, Leitzako plaza ederrean. Leitzako Aurrera dantza taldeko kideak ingurutxoaren oinarriak sendotzeko ahaleginetan dabiltza. Horrela, Galdakaoko Andra Mari dantza taldekoekin emanaldi berezia antolatu zuten.

Gehiago irakurri

Dantza bultzatzaileei omenaldia Ibilialdian

2004/05/31

Atzo Ibilaldia ospatu zen Leioan. Urtero euskal kulturaren alor bateko sustatzaileak omentzen dituzte. Aurten dantzaren alorrekoa izan dira eta 12 pertsona eta elkarteri egin zieten omenaldia goizeko 11.00tan. Hona hemen omenduen zerrenda:

Gehiago irakurri

Ereintza Kaliforniara

2004/05/26

Errenteriko Ereintza Dantza taldea Kaliforniara dihoa Bakersfield-en ospatuko den NABOren bileran dantza egitera.

Gehiago irakurri

World Sword Spectacular 2004

2004/05/25

Datorren maiatzaren 28tik 31ra World Sword Spectacular 2004 jaialdia ospatuko da Ingalaterran. 7 herrialdetako 40 talde eta 700 ezpata-dantzari espero dira datozen egunotan Whitbyn.

Gehiago irakurri

Aurtzakaren 25 urteurreneko ospakizunak

2004/05/18

Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen 25. urteurrena ospatzen ari dira 2004an, eta hori dela eta asteburuan izan da ospakizun egitarauko ekitaldi garrantzitsuenetakoa.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Oñati 1967 aurreskua

2019/10/09

Ze polita! Eta Alejandro Irizar kapitaina dantza-maisu moduan soka-dantza zuzentzen ikustea ze ona! Eta aizue, aurreskuak (hasieran ezkerrean dagoena) egiten dituen jirak ez dira oso [...]

Oier Araolaza - Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak

2019/10/09

Halaxe da bai, Xabier! Dena den, dantza taldeetan sikiera negozioa egiten asmatu izan bagenu! Baina hori ere ez! ;-)

Oier Araolaza - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Ezagutza, ekarpen eta intuizio handiko gizona joan da. Danzanteen eta ezpata-dantzen tradizioen ezagutzaile bikaina, ez testuetan bakarrik, baita tokian tokiko erritoetan ere, penintsulan hainbat kilometro [...]

Oier Araolaza - Dantza-espezie bat galzorian?

2019/07/01

Hernaniko Kronikak argitaratutako artikulu honetan Carlos Sanchizek esplikatzen du 54 urte pasa dituela aurreskua antolatzen eta aurten ebakuntza egin diotela. Hori ikusita otsailean jarri zela [...]

Oier Araolaza - Akademizismora konbertituak, kolonialismo kulturalaren borreroak

2019/03/21

Mila esker zuen erantzunengatik Xabier eta Agustin. Azken aldian bi musikari gazteren berri izan dut, bata jazzaren munduan murgildua, bestea musika experimentazioan ari dena, eta [...]

Oier Araolaza - Arizkun 1974 Zortzikoa eta soka-dantza

2019/01/23

Beste behin dantza grabaketa ederra Raices-en altxorretik, Manuel Garrido Palacios-i esker eta Baztango dantza ondare zoragarriaren erakusgarri. Hainbat kontu azpimarratu litezke. Zortzikoa zein ederki markatzen [...]

Oier Araolaza - Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)

2019/01/22

Alegia, Gabonetako izpiritua 2 milioi euro direla.

Oier Araolaza - Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/28

Eskerrik asko zuri Patxi, iruzkinagatik. Bigarren desafioko une horri buruz, kasualitate hutsa izan zen. Gurutzatutako desafioa horrela dantzatzen da Oñatin: aurrera begira hasi, elkarri begira [...]

Oier Araolaza - Bilaka: Saio Zero

2018/11/20

Euskal dantzarion konplexuak eta lotsak azken batean. Ez ditugu gure dantzaren gaitasunak ezagutzen eta ez dugu gure dantzaren gaitasunetan sinesten, beraz, modernizatu, mestizatu, nahasi, homologatu [...]

Oier Araolaza - Lizartza 2018 dantza-soka

2018/09/13

Asko poztu nau Lizartzan aurreskua bizi-bizi mantentzen dutela ikusteak. - Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, [...]