Orain arteko ekarpenak
Akabo Jazzman-eko akondia berdeak
2004/08/02
Bukatu dira akondia berdeak Jazzmanean. Azken aldian gero eta aukera gutxiago izaten genituen hanburgesaren ogitartean jarritako oilasko paparra plantxan, pipar berdea, gazta, letxuga eta maionesa konbinazio ikaragarria gozatzeko, baina oraindik irekita harrapatzen genituenean ez genuen barkatzen. ...
Soka-dantza Azurtzan
2004/07/27
Toki ederra da Azurtza. Goimendi ere deitzen diote. Eibar, Elgeta eta Soraluze artean dago, eta administratiboki Elgetari dagokio.
Honela ikusten da Eibar Azurtzatik.:
Uztailaren 25a, Santiago eguna, auzoko jaiak ospatzen dira eta bertako ermita ederrera eraman gintuen Josuk soka-dantza egitera...
Euskal Etxeetan bira kulturalak egiteko dirulaguntzak
2004/07/23
Munduan barrena dauden Euskal Etxeetara emanaldi kulturalak egiteko 2004an emango dituen dirulaguntzen zerrendan argitaratu du Eusko Jaurlaritzak.
Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia
2004/07/16
Galdakao-ko Andra Mari dantzari taldeak Folklore Bizian izeneko jaialdia antolatu du. Uztailaren 18tik 25era ospatuko da eta Txileko eta Eskoziako taldeak gonbidatu ditu.
Gauargi jaialdia Ezpeletan
2004/07/16
Nazioarteko dantzari gazteen jaialdia ospatzen ari da Ezpeletan. Uztailaren 18a bitartean Grezia, Costa Rica, Taiwan, Bielorrusia, Irlanda eta Senegaleko gaztetxoen dantza taldeak ikusteko aukera izango da.
Portugaleteko folklore jaialdirako etorritako taldeak han eta hemen
2004/07/15
Portugaleteko Elai-Alai taldeak antolatzen duen Folklore jaialdia laster hasiko da. Aurten Europako herrialde berriak izango dira jaialdiko protagonista, bai Portugaleten eta baita Euskal Herriko hainbat txokotan ere.
Erromerien erokeria
2004/07/10
Argia, Oier Araolaza, 2004/07/09.
Aurretik eta ondoren beste hainbat ekimen izan badira ere, nabarmendu nahiko nuke badirela ia 15 urte Gasteizko Folklore Eskolak hiri handi bateko plaza eder bat fandango, arin-arin eta larrain-dantzen dantzaleku bihurtzeko estrategia interesgarria bideratu zuela...
Morris dantzariak eta euskal dantzak
2004/07/10
Ez dut ezagutzen dantza munduan beren dantzen jatorriaz morris dantzariak baino jakinmin handiagorik duenik. XX. menderen hasieran morris dantzak ia erabat utzita zeuden Ingalaterran, baina Cecil Sharp eta beste ikertzaile batzuen ekarpenen ondoren beraiek "revival" bezala izendatzen duten berpizku...
Pipe and Tabor jaialdia Ingalaterran
2004/07/08
Uztailaren 9tik 11ra, Nazioarteko Flauta (edo txistu) eta Danbor Jaialdia ospatzen da Stroud-en, Ingalaterran. Bertan, euskal txistua eta danbolina bezala, munduan barrena jotzen diren Pipe and Tabor aldaera desberdinak ezagutzeko aukera izaten da.
Webgunea berritu du Txistulari Elkarteak
2004/07/08
Euskal Herriko Txistularien Elkarteak bere webgunea berritu du. Agendako ekitaldiak eta albiste berriak hobeto ikusteko aukera eskaintzen du diseinu berriak.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Lucia Lacarra dantzaren gailurrean
2003/01/03
Monaco Dance Forum antolatzen ditu Nijinsky sariak eta 150 kazetarik eta 60 dantza adituk hautatzen dituzte saridunak. Publikoak ere eman dezake bere iritzia internet bidez [...]
Anonimoak - Zuberoako Maskaradak abiatzear
2003/01/03
Sohütako Maskaradei buruz Allande Sokarros-ek Euskaldunon Egunkariarako idatzitako artikulua hemen.
Anonimoak - Sohütan abiatuko dira 2003ko maskaradak
2003/01/02
Mila esker Allande, egin ditugu zuzenketak eta Euskaldunon Egunkarian argitaratuko duzun artikuluaren zain gaituzu orain. Ondo segi!
Anonimoak - San Juan jaiak
2002/06/21
Eibarren San Juan egunean, ekainaren 24an, gaueko 23.30etan dantzatzen da soka-dantza edo aurreskua Untzaga Plazan. Kezka Dantza Taldeko dantzariak, Eibarko Udalaren txistulariak eta Udal-batza, hau [...]
Anonimoak - Bi maskarada aurten Zuberoan
2002/01/07
Allande Sokarros-ek aurtengo Maskaradei buruzko erreportajea argitaratu du Euskaldunon Egunkarian. Irakurri hemerotekan
Anonimoak - Irungo aurresku txapelketa
2001/12/18
Kemen-eko Patxi Pagolaren bidez iritsi zaigu txapelketaren emaitza: 1. Aiert Beobide 2. Jon Maya 3. Ibon Huarte Ikusi erantsitako artxiboan irabazlearen argazki bat.