Dokumentuaren akzioak
Pipe and Tabor jaialdia Ingalaterran
International Pipe and Tabor jaialdia Stephen Rowley danbolinteroak antolatzen du. Ingalaterra aldeko makina bat danbolintero hurbilduko dira asteburuan Stroud aldera, eta tartean morris dantzak ere izango dira. Mintegiak, musika emanaldiak, jatorduak, kalejirak eta eskolak, dena batera izango da asteburuan Gloucestershire aldean.
Hiru aditu
Aurten hiru aditu gonbidatu ditu Stephen Rowleyk jaialdian beren ekarpena egin dezaten. Batetik, Angel Vallverdu, kataluiniarra. Bastoners (kataluinan paloteaoak egiten dituzten dantza taldeak) dantza taldeekin jo ohi du Angel-ek baina baita erreportorio modernoa ere.
Bestetik, Rose Moresk izango da bertan. Morris dantzen tradizioa hurbil-hurbiletik ezagutzen du Moresk-ek. Lehenengo dantzari izan zen, eta XV. mendeko morri dantzan nolakoak izango ziren ikertzen saiatzen da. Antzinako morris dantzen musikak erakutsiko ditu jaialdian.
Hirugarren gonbidatua Bill Tuck izango da. Tuck-ek ere antzinako dantza errepertorioa du aztergai, XV. mendeko Italia, Frantzia eta Ingalaterrako gorteetako dantzak ikertzen ditu.
Pipe and Tabor
Pipe and Tabor bikoteak biak batera jotzen diren bi musika-tresan deskribatzen ditu. Esku bakarrarekin jo daitekeen flauta edo txirula batean eta danbor edo perkusiozko musika-tresna bat beste eskuan.
Esku bakarrarekin jotzeko hezurrezko txirulak ezagutzen diren musika tresna zaharrenetakoak omen dira. Erdi Aroan Txirula eta Danborra musika tresna oso garrantzitsua izan da ia Europa osoan. XVIII. mendean hasi zen musikatresna sofistikatuagoen aurrean baztertua geratzen. Euskal Herrian txistua eta danbolina dugu horren ondorio. Ingalaterran morris dantzarien eskutik berpiztu da XX. mendean.
Ttunttunero, danbolintero edo txistulariek izendapen ugari dituzte euskaraz, baina baita beste herrialdeetan ere. Kataluinan Flabiol I Tambori eta Frantzian Galoubet et Tambouraine adibidez. Espainiako Tamborileroei buruzko webgune bikaina du Juanma Sanchez madrildarrak tamborileros.com helbidean.
The International Pipe and Tabor Festival 2004ko uztailaren 9tik 11ra Stroud, Gloucestershire, Ingalaterra
Dokumentuaren akzioak