Orain arteko ekarpenak
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Zaldibarren
2005/06/09
Igandean, ekainaren 12an, ospatuko da Zaldibarren Durangaldeko ezpata-dantzari eguna. Merinaldeko ezpata-dantzari taldeak bilduko dira eta ohiko dantza saioaren ondoren Juanito Lasuen omenduko dute.
Australiara dantzak irakastera
2005/06/08
Garikoitz Otamendi eta Lael Uberuagarra dantzariak Australiarantz abiatuko dira igandean bertako Euskal Etxe batean hilabetez dantzak irakastera.
Handitxik gora dago
2005/06/03
Izarrei bezelaxe, persona batzuei gertatzen jakue munduko bizi-urtien briztaria behin gastau arren, argitxasuna zabaltzen irauntzen dabela gerora be, luze. Ez da itxutu eraitxen daban tximistia, argi epela dakixe emoten, gozuagua, aho barruan erabiltzeko modukua. Argi noblia. Gaur atsaldian Juan Sa...
Euskal dantza irakasleak Musika Eskoletan
2005/05/30
Orioko Udalak lehiaketa librea deitu du Danbolin Musika Eskolako irakasleak ordezkatzeko zerrendak osatzeko. Flauta, Saxoa, Klarinetea, Perkusioa edo Biolineko irakasleei zuzenduta dago, baina baita Euskal Dantza ere.
Joxemiel Bidadorrek dantzari buruzko lan batekin irabazi du Unamuno saria
2005/05/25
Dantzaren erreforma Euskal Herrian izeneko lanarekin irabazi du Joxemiel Bidador-ek Bilboko Udalak antolatzen duen Miguel de Unamuno saiakera saria.
Dantza historikoa eta dantza tradizionalari buruz
2005/05/24
Joan den astean Le Basque izeneko ikuskizuna aurkeztu zen Errenterian, Musikasten . dantzan.com-en argitaratutako aurkezpen albistean dantza historikoa eta dantza tradizionalaren arteko uztarketa da Le Basque esaten zen. Ostiralean emanaldiari buruz Jon Mayak idatzitako artikulua argitaratu...
Dantza tradizionaleko irakasleen lan-poltsa deialdia Bilbao Musikan
2005/05/16
Dantza eskolak emateko dantza tradizionaleko irakasleekin lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Bilbao Musikak. Hona hemen deialdiaren xehetasunak:
Gaizka Barandiarani omenaldia
2005/05/11
Gaizka Barandiarani omenaldia egingo zaio datorren igandean, maiatzaren 15ean, Donostian. Dantzaren alorrean egindako ikerketa eta idazlanengatik nabarmendu da 89 urte dituen jesuita. Hona Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteak presatu duen egitaraua:
Bizkaiko Dantzari Eguna Erandio Goikoan
2005/05/10
Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da datorren maiatzaren 15ean Erandio Goikoan. Ekitaldiak bezperan hasiko dira, bailarako dantza taldeek egingo duten emanaldiarekin, eta igandean berriz Bizkaia osotik etorritako dantza taldeen jaia.
Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2005
2005/05/09
Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak. 150.000 euro banatuko dira (iaz 135.000) koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, bira artistikoak eta prestakuntza eta ikastaroetarako.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Lucia Lacarra dantzaren gailurrean
2003/01/03
Monaco Dance Forum antolatzen ditu Nijinsky sariak eta 150 kazetarik eta 60 dantza adituk hautatzen dituzte saridunak. Publikoak ere eman dezake bere iritzia internet bidez [...]
Anonimoak - Zuberoako Maskaradak abiatzear
2003/01/03
Sohütako Maskaradei buruz Allande Sokarros-ek Euskaldunon Egunkariarako idatzitako artikulua hemen.
Anonimoak - Sohütan abiatuko dira 2003ko maskaradak
2003/01/02
Mila esker Allande, egin ditugu zuzenketak eta Euskaldunon Egunkarian argitaratuko duzun artikuluaren zain gaituzu orain. Ondo segi!
Anonimoak - San Juan jaiak
2002/06/21
Eibarren San Juan egunean, ekainaren 24an, gaueko 23.30etan dantzatzen da soka-dantza edo aurreskua Untzaga Plazan. Kezka Dantza Taldeko dantzariak, Eibarko Udalaren txistulariak eta Udal-batza, hau [...]
Anonimoak - Bi maskarada aurten Zuberoan
2002/01/07
Allande Sokarros-ek aurtengo Maskaradei buruzko erreportajea argitaratu du Euskaldunon Egunkarian. Irakurri hemerotekan
Anonimoak - Irungo aurresku txapelketa
2001/12/18
Kemen-eko Patxi Pagolaren bidez iritsi zaigu txapelketaren emaitza: 1. Aiert Beobide 2. Jon Maya 3. Ibon Huarte Ikusi erantsitako artxiboan irabazlearen argazki bat.