Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Zaldibarren

Dokumentuaren akzioak

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Zaldibarren

2005/06/09 18:50

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna 1967tik ospatzen da. Gerediaga elkarteak antolatzen du eta urtero merinaldeko herri batean egiten da.

Durangaldeko dantza taldeek parte hartzen dute ekitaldi honetan. Eguerdiko 12.00etan kalejira egingo dute eta ondoren dantzari dantza egingo dute talde guztiek.

Durangaldeko ezpata-dantzari egunean dantza eta musika tradizionalaren alde lan egindako lagunak omentzen dira maiz. Aurten 50 urte betetzen dituen Durangaldeko txistularien elkartea sarituko dute, eta Zaldibako txistularia den Juanito Lasuen omenduko da.

Omenaldiaren ondoren dantza talde guztietako kideen artean osatuko dute soka eta erregelak dantzatuko dituzte.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.