Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza tradizionaleko irakasleen lan-poltsa deialdia Bilbao Musikan

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionaleko irakasleen lan-poltsa deialdia Bilbao Musikan

2005/05/16 20:02

Bilboko Musika Eskolan aldi-bateko kontratuetarako erabiliko da lan-poltsa. Lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesua aurreikusi da eta honako ariketa hauek egingo dira:

  • 1. ariketa

Hautagai bakoitzak erro tradizionaleko dantza zerrenda bat aurkeztu beharko du idatziz, eta dantza horien grabaketa CD-Audio formatoan. Epaimahaiak aurkeztutako errepertorioaren maila eta aniztasuna baloratuko ditu. Epaimahaiak zerrenda horretatik aukeratutako dantza edo zatiak dantzatu beharko ditu hautagaiak, eta dantza horien koreografia, testuinguru, metodologia edo teknikari buruz epaimahaiak egiten dituen galdereri erantzu beharko die.

  • 2. ariketa

Epaimahaiak aukeratutako ikasle-talde bati dantza eskola bat eman beharko dio hautagaiak. Ariketa elkarrizketa pertsonal batekin osatuko da eta bertan emandako eskolaren inguruko gai pedagogiko eta teknikoen inguruan jardungo dute.

  • 3. ariketa

Bilbo moduko hiri batean dantzaren transmisioa, irakaskuntza eta hedapena aztertuz, eta Bilboko Musika Eskolan dantzaren irakaskuntzaren antolaketa eta dantzaren metodologia pedagogikoaren inguruko txosten baten defentsa egin beharko du hautagaiak. Txostenak gehienez 5.000 hitzeko luzera izango du eta hiru kopia aurkeztu beharko dira eskaera orriarekin batera ekainaren 10a baino lehen.

  • 4. ariketa. Hautazkoa

Euskara perfil linguistikoaren ariketa izango da.

Probak gainditzen dituzten hautagaiek eta jasotako puntuazioaren arabera ordenatuta osatuko dute eskolan aldi-bateko zerbitzuak eskaintzeko lan-poltsa.

Deialdian parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

  • 18 urte izatea.
  • Diziplina-espediente baten bidez administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izana, eta funtzio publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea.
  • Batera ezintasun edo ez gaitasun kausa legalen batean sartuta ez egotea, Herri Administrazioko Langileen Batera ezintasuna arautzen duen 53/1984Legean ezarritako xedapenen arabera.

Ekainaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira deialdian parte hartzeko eskaera orriak.

Epaimahaiak ondokoek osatuko dute:

Presidentea: Bilbao Musikako presidentea, Bilbao Musikako gerentea, Bilboko Udal Musika Eskolaren zuzendaria, Bilboko Udalaren Txistulari taldeko zuzendariak, epaimahaiko presidenteak izendatutako bi teknikari espezialista, IVAP-eko teknikaria euskara-frogarako eta langileen batzordeko ordezkaria.

Frogak 2005eko ekainaren 27an egingo dira, goizeko 10.00etan Bilbao Musikaren egoitzan.

Informazio xeheagoa eta eskabide orriak Bilbao Musika webgunean bertan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.