Dokumentuaren akzioak
Australiara dantzak irakastera
Garikoitz Otamendi Añorgako Arkaitz eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria da, eta Lael Uberuaga berriz Boise-ko Oinkari dantza taldekoa. Australiako North Queensland-eko Euskal Etxean jardungo dute hilabetez bertako dantzariak prestatzen. Uztailaren 9an egingo dute estrainaldi emanaldia North Queesnland-eko Euskal Etxeko dantzariek.
Bi dantza maisu hauek Australiara egingo duten bidaiari buruzko artikulua dator Euskal Kultura gunean.
Bestalde, Aitor Alava arabarri Argentina aldean dabil aurten ere bertako hainbat Euskal Etxetan dantzak irakasten. 2004ko abuztutik abendura ere jardun zuen Aitor Alavak hegoamerikako hainbat euskal dantzari trebatzen.
Dokumentuaren akzioak