Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza irakasleak Musika Eskoletan
Aurrekoan BilbaoMusikako deialdia aipatu genuen. Interesgarria iruditu zitzaidan dantza tradizionaleko irakasleei begira egokitutako deialdia baitzen. Izan ere, beste musika alor horietarako irakasleek izan behar duten titulazioa zehaztuta dago, baina euskal dantzari buruzko titulaziorik ez dagoenez zer eskatu behar zaio euskal dantza irakasle bati?
Bilboko Musika Eskolan hautagaiaren ezagutzak eta prestaketa neurtzeko hainbat proba prestatu dituzte. Orioko deialdi honetan ez da zehazten zer eskatzen zaion euskal dantzako irakasleari. Deialdian hauxe esaten da bete behar diren baldintzen atalean: Erdi mailako musika irakasle edo maila berdineko titulua edo eskubideak ordainduta izatea edo instrumenturako gaikuntza izatea. Baina euskal dantzako irakasle titulorik ez dago.
Egoera bitxia da benetan, eta uste dut gero eta gehiago konplikatzen joateko arriskua dagoela lehen bait lehen euskal dantzako irakasle titulaziorik sortzen ez baldin bada. Horretarako ahaleginak egin izan dira Jaurlaritzarekin baina, orain 7-8 urte proposamen bat adostu eta planteatu zen Jaurlaritzak berak bultzatuta, baina ez da ezer egin.
Demagun Orioko lanpostu horretara bi lagun aurkezten direla, bata euskal dantza tradizionalaren irakaskuntzan eskarmentu handikoa eta bestea dantza klasikoko tituluduna baina dantza tradizionalaren ezagutzarik gabekoa. Nor izan behar da irakaslea?
Ekainaren 17rarte aurkez daitezke euskal dantza irakasle izateko eskabideak Orioko Danbolin Musika Eskolan:
Dokumentuaren akzioak