Dokumentuaren akzioak
Handitxik gora dago

Izarrei bezelaxe, persona batzuei gertatzen jakue munduko bizi-urtien briztaria behin gastau arren, argitxasuna zabaltzen irauntzen dabela gerora be, luze. Ez da itxutu eraitxen daban tximistia, argi epela dakixe emoten, gozuagua, aho barruan erabiltzeko modukua. Argi noblia. Gaur atsaldian Juan San Martin Eibarko seme noblienen arteko izentatzekua zan…
Juan San Martinen biharretatik, XVIII. mendeko Arrateko grabau baten barri emotia nahi dogu gaur aitxatzia. Grabau horretako miniaturen artian soka-dantza bat agiri da eta hori soka-dantziori oso oiñarrixan egon da Kezkaren dantzen inguruko jardunian, bai Sanjuanetako eta ostiango auzunetako soka-dantzia rekuperatzeruzkuan, baitxa Arrate egunerako preparau dan dantza protokolo barrirako. Eta gaur atsaldian Arraterako ezpata-dantzia estraiñekoz eiñ eta berari erakustia nahi genduan. Ze, hara, dantzarixoi sarritxan tokatzen jaku ekitaldi bat jantzi-edo ein bihar izatia, baiña gitxitxan sortu izan jaku gaurko omenaldirako genkaun laiñeko ilusiñua: Juan San Martinen aurrian dantzan eitxia eta bera goratzia baiño, geuretako zan harrotzeko arrazoi haundixagua. Aldia!
Azkenian ostera, gaur ezin geinkixo esker on ixilla baiño besterik erakutsi. Setienbriaren 8xan, orduantxe bai, orduantxe Arrateko zelaixan, hantxe jardungo dogu Amabirjiñaren floridadian eta Juanitoren ohoretan. Sekulan amatatzen ez dan Juanitoren argitxasun epelian.
Enrike Izagirre eta Oier Araolaza
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?