Orain arteko ekarpenak

Dantzarekin lotutako bi blog berri

2005/10/19

Dantzarekin lotutako bi blog berri sortu dira Iruñealdean. Batetik Duguna dantza taldeak lehendik zuen webguneaz gain bloga du orain.

Gehiago irakurri

Zuzendari berria Jaurlaritzan

2005/10/19

Asteburuan Berriak argitaratu zuenaren arabera Iñaki Gomez izango da aurrerantzean Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari berria. Iñaki Gomezek Jose Antonio Arbelaitz ordezkatuko du kargu horretan.

Gehiago irakurri

Menchu Medel-i omenaldia

2005/10/07

Menchu Medel-i omenaldi bat prestatzen ari dira Donostialdean urtarrilerako. Donostiako Thalia dantza akademiako irakaslea da Menchu Medel eta berarekin ikasitako hainbat dantzari dabil gaur egun Europako dantza konpainia nagusienetan dantzan.

Gehiago irakurri

Pospisil-en arrastoaren atzetik

2005/10/05

Frantiset Pospisil dantza-ikertzaile txekiar bat izan zen. Europako hainbat lurralde bisitatu zituen tokian tokiko dantzak ikusiz eta 1920ko hamarkadan Euskal Herrian ere izan zen.

Gehiago irakurri

336 km dantzan

2005/10/04

Ben Dauncey Ingalaterrako morris-dantzari bat da. Ero samarra gehitu genezake. 2006ko apirilaren 15tik 20ra 336 km egin nahi ditu dantzan, morris-dantzan, Tunbridge Wells-etik Worcester-era. Iraupen luzeko morris dantzetan errekor berria egiteaz gain bi karitate elkarterentzat 100.000 Libra bildu nahi ditu. Hauxe da bere istorioa:

Gehiago irakurri

Urri gorri hura

2005/09/27

Larunbatean Ortuella-ra goaz dantzara. Badakit Bizkaiko mendebaldean dagoela Ortuella, Barakaldotik haratago, baina egia esan hortik aurrera gauza gutxi dakit Ortuellari buruz. Hala ere Ortuella trajediarekin lotuta dago nire oroimenean. Umetako oroitzapenen artean urri gorri bat daukat iltzatuta e...

Gehiago irakurri

Aurreskuaren ohorea

2005/09/23

Honek ez dauka neurririk. Oraintxe bertan jaso dut eskaera gure herriko udaletik. Herri malkartsua da gurea, mendiari lapurtutako aldapetan bizi gara, eta orain Corte Inglesean bezala ibiltzen gara gora eta behera, eskailera mekanikoetan. Asteburuan eskailera mekanikoen zati berri bat irekiko dute ...

Gehiago irakurri 5

Ez dago gastauta!

2005/09/19

Egualdixakin entretenimientua euki dogu aurten Arraten. Batek Ama Birjiñari eguzkirik ez ote gentsaun eskatu preguntatzen eban, baiña segiduan entzun eban Felixen erantzuna: Amabirjiñia lagaizue pakian! Eskatu eta eskatuta, gastauta darabigu barren! Bateko Eibarrek irabazi deixala, hurrenguan Arrat...

Gehiago irakurri

Dantzari Eguna Hazparnen

2005/09/15

Euskal Herriko Dantzari Eguna antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak datorren irailaren 25erako Hazparnen. Goizean talde guztien kalejira eta emanaldia, eta arratsaldean erromeria.

Gehiago irakurri 3

Euskal Herriko dantzen jaialdia Galdakaon

2005/09/05

Aurrera doa Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak 50 urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarau zabala. Larunbat honetan Euskal Herriko dantzen jaialdia ospatuko dute eta sei dantza talde gonbidatu dituzte horretarako.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

2015/05/11

Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan da Martin Garitano azken lau urteotan, eta agintaldia bukatzen ari zaion honetan Berrian elkarrizketatu dute agintaldiari errepasoa eginez. Elkarrizketa bukaeran kontatzen [...]

Oier Araolaza - Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

2015/04/14

Bai Patxi, nire erantzunean jarri dudan bezala "amorratuta" nago "funtzio horren inflazioan geuk dugulako ardura puska eder bat". Dena den, "prostituzio merkeari" buruz, niretzat okerrena [...]

Oier Araolaza - Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

2015/04/14

Ni gero eta ipurterreago naiz kontu hauekin. Kokoteraino nago gizarte honetan dantzarioi ezarri diguten loreontzi funtzioarekin eta amorratuta funtzio horren inflazioan geuk dugulako ardura puska [...]

Oier Araolaza - Alan Lomax-ek 1952an grabatutako euskal dantzen doinu eta irudiak sarean

2015/04/01

Grabazio interesgarriak dira Alan Lomax-enak. Dena den, badira gauza bitxiak edo nahasteak fondo horretan. Adibidez, xiru-larru jotzaile hau: http://research.culturalequ[…]oto-details.do?photoId=2758 Zeanurin egindako argazkia dela jartzen du [...]

Oier Araolaza - Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Ederki! Misterioa argituta. Oikiako oilasko-biltzea da beraz! San Bartolome jaietan bi urtetik behin egiten dute. Mila esker Gari!

Oier Araolaza - Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Zahagi-dantzak eta puska-biltzeak Aizarna eta Oikian egiten dira, baina ez dirudi horietako bat denik, Aizarna ez behintzat, dantzarien jantziagatik. Goizuetako mozorroak izan litezke inauterietan? Berastegin [...]

Oier Araolaza - Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Euskal dantzaren alorrean berdintasunerako urratsak ematea gure buruari, gure dantzarieri eta ondotik etorriko direnei zor diegu. Orain 10 urte Arrateko ezpata-dantzan neskak eta mutilak genero [...]

Oier Araolaza - Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat"

2015/01/08

Arrazoi du Guilcherrek, "dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat", baina hala ere... zenbat ikasten den dantzaz liburuetan eta zenbat ikasi dugun gure dantzetaz [...]

Oier Araolaza - Lekaio-dantza Arraten 1620an: soka-dantzatik ezpatetara

2015/01/08

Itzela da herrietako gazte kuadrilen arteko liskarretarako joera. XX. mende hasieran, Arraten bertan eibartar eta elgoibartar gazteek elkarrekin haserretzen jarraitzen zuten soka-dantzaren bueltan, batzuk txanda [...]

Oier Araolaza - Lorenzo San Juan: Erromeriak eta dantzak 1951-1955

2014/12/10

Urteterdi pasa da Susana Beltran de Heredia bere aitonak 1950 inguruan egindako filmazio batzuekin etorri zitzaigunetik. Hura sorpresa dantza irudi eder haiek ikusita! Dantzan-en argitaratzeko [...]