Euskal Herriko dantzen jaialdia Galdakaon
Irailaren 10ean, arratsaldeko 20.00etan Galdakaon, Urretako kiroldegian egingo da Andra Mari dantzari taldeak antolatu duen Euskal Herriko dantzen jaialdia. Honako talde hauek parte hartuko dute:
- Elai Alai (Portugalete)
- Udaberri (Tolosa)
- Haritz (Elgoibar)
- Beti Jai Alai (Basurto)
- Ortzadar (Iruñea)
- San Lorentzo(Berriz)
Irailerako prestatu dituzten beste ekitaldiak hauek dira:
- Irailak 11: Txistularien eguna.
- Irailak 14: Andra Mari Taldearen urteroko saioa.
- Iraila 17: Galdakoztarron eguna: Trikitrilarien eguna. Herri bazkaria.
- Irailak 18: Dantzari-txiki taldeen Jaialdia: Albokarien eguna. Dultzaineruen eguna.
Orain arte egindako ekitaldietako hainbat argazki Andra Mari dantzari taldearen webgunean ikus daitezke.
Oier Araolaza