Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Soka-dantzaren inguruan Forumen

2007/01/05

Datorren urtarrilaren 9an, ETB2ko Forum saioan agertuko naiz David Barberok elkarrizketatuta. Orain pare bat aste grabatu genuen elkarrizketa Iurretan eta soka-dantzaren ingurukoa izan zen. Aurretik, David Barberorekin berarekin bildu nintzen arratsalde batez eta gaiaren nondik norakoak komen...

Gehiago irakurri

Elkarrizketak sukaldatzen

2007/01/04

Sukaldatzea izan daiteke manipulazio hitzak dituen konnotazio ezkorrik gabe gauza bera adierazten duen hitz bat. Kazetaritzan testuak, eta elkarrizketak, kozinatu egiten dira, sukaldatu. Ahozko diskurtsoa idatzira egokitzeko, bukatu gabeko esaldiak osatzeko, diskurtsoan saltoak saihesteko, maketaren...

Gehiago irakurri

Dantza ikasketak egiteko bekak

2007/01/04

Lucia Lakarra ri egindako elkarrizketa luzea argitaratu zuten atzo El Correon eta Diario Vascon. Urte berri eguneko kontzertuan egindako emanaldiak izugarrizko oihartzun mediatikoa izan du. Prentsa osoa telebistara begira jarri da. Hori baino makina bat emanaldi interesgarriago eta hobea...

Gehiago irakurri

Dantza 2006 urtean

2007/01/03

Argiaren Euskal Kulturaren Urtekaria 2007 Ibilbide distiratsua egin du, 14 urtez puntako dantza konpainia batean ari da, baina erretiroaren eguna hurbiltzen hasi zaionean iritsi zaio bere konpainiarekin etxean dantzatzeko aukera. Urtzi Aranburu da bera, eta bere betiko konpainiarekin, Nederlands ...

Gehiago irakurri

Nor zara zu, zer egin duzu Olentzerorekin?

2006/12/08

Argia, 2006-12-10 Hogeigarren mende hasierako Orentzago zarpail, mozkorti eta zakarra desagertu da Zarautzen. Haren tokia 70-80ko hamarkadetan hedatu zen Olentzero zintzo, garbi eta eskuzabalak hartu du. Xabier Alberdi eta Xabier Etxaberi esker ezagutu dugu Olentzero eta Erregeek Zarautzen izan d...

Gehiago irakurri

Zubereratik gaztelaniara

2006/11/16

Barkoxen batez ere frantsesez entzungo genuelakoan joan nintzen Zuberoako Dantzak jardunaldietara. Batzuk frantsesez eta bakarren batek zubereraz, ulermen eta konzentrazio gaitasunak aproban jartzeko tokia izango zela uste nuen. Baina primeran konpondu ginen. Barkoxeko alkatearekin hasi, Eusko Ika...

Gehiago irakurri

Dantzaren sektorea eta administrazioaren arteko bilera

2006/11/15

Oharra: Barkamena eskatu nahi diot EDBko Santi Rodriguez-i bileran parte hartu dutenen zerrenda osatzerakoan bere izena jartzea ahaztu (uste dut idatzi ondoren borratu zaidala, gogoan baitut idazten aritu izan, baina berdin dio horrek) zaidalako. Zuzendu dut zerrenda. oier. Astelehen goizean, Kult...

Gehiago irakurri

Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/14

Zuberoako dantzen munduan barrena bidaia ederra eskaini digute pasa den larunbatean Barkoxen burutu diren jardunaldiek. Eusko Ikaskuntzak antolatuta, atzoko, gaurko eta biharko zuberotar dantzarien bilerak dantza barru-barrutik bizi duen gizarte bati usaina hartzeko aukera eman digu manexoi ere bai. Bai usain ederra hartu ere!

Gehiago irakurri 12

Bilera sektoriala

2006/11/08

Kulturaren Euskal Plana dela eta, dantzaren inguruko bilera baterako gonbidapena jaso genuen atzo dantzan.com-en. Datorren astelehenean izango da bilera Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. Bilera sektoriala izena daraman mezuan etorri da gonbidapena. Telefonoz azaldu didatenez eta emailez bidalitak...

Gehiago irakurri

Festa Berriak jardunaldien kronika

2006/10/24

Asteburuan burutu dira Donostiako Miramar jauregian Eusko Ikaskuntzako Folklore sailak antolatu dituen jardunaldiak. "Festa Berriak. Antzinako folklorea eta gaur egungo ekintzak" zuen izenburua jardunaldiak eta besteak beste Josep Martí, foklore ikertzaile katalana entzuteko aukera ederra eskaini ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

batez ere dantza garaikidea

2007/06/26

Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko aipamen zehatzik. Estiloari dagokionez "bira artistikoen" atalean bakarrik dago aipamen bat:

"Ezin izango dira diruz lagundu jarduera hauek: – Izaera amateurra duten dantza folklorikoko erakustaldi edo jaialdietan parte hartzeko proiektuak."

Euskaltzaindiaren arabera Bilbo

2007/04/18

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id;=447

zirrara

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere inauteriak ez dira ume-jolasa. Eta umeek ere azkar ikasten dute beldurgarri bezain erakargarri gertatzen zaizkien jai horiekin gozatzen.

Ikusle bakoitzarengan inauteriak duen eragina ezin jakin nik. Giroa bizi-bizia antzematen da egoera horietan, eta urteroko errituala izan arren, pertsonaia eta egoera horiek adrenalina topera jartzen dutela antzematen da. Hortik aurrera onena bakoitzak bere esperientzia bizitzea da. Ondo bizi zuek ere!

datorren urtean ere

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago falta datorren urteko jaietarako.

Ur handiak dira horiek niretzat

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira niretzat. Egia da hasiera batean harrigarria gertatzen dela planteamendua, baina teoria bat esaldi bakarrean laburbiltzeak dakarren sinplifikazioa gainditu eta bere konplexutasun osora hurbildu ahala eskema nahiko modu lojikoan antzeman daiteke. Durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla esatea da gehiegizko sinplifikazio horren ondorioa. Oinarrian Urbeltzen proposamenak dio inauteriei lotutako hainbat tradizio (mozorrotzeak, puska biltzeak, kuestazioetan dabiltzan dantza taldeak, txintxarri eta ezkilak dantzarazten dituzten pertsonaiak, e.a.) alde batetik, eta udako jaietan agertzen diren beste zenbait tradizio (ezpata-dantzak, trokeo-dantzak, e.a.) nekazaritzaren arerio nagusiaren aurkako erritual babesle bezala hartu behar direla, eta etsai nagusi horiek intsektuak direnez, intsektuak uxatzeko errito konjuratorioak izango liratekeela tradizio horiek. Nekazariek intsektuen "mozorroak" jantzi eta haien jokabide batzuk baliatzen dituzte konjuro hori egiteko. Horixe litzateke muinaren sinplifikazioa, eta Durangaldeko ezpata-dantzariena testuinguru zabal batean ulertu beharreko adibide bat.

Teoria bere osotasunean baliagarria den? Ur handiak dira horiek niretzat. Azken baten Frazer-ek proposatutako teoriari buelta ematera dator Urbeltz. Frazerren teoriak eraman zituen Europako folkloristak ia-tradizio guztietan lurraren emankortasuna bilatzera. Horren ondorioak oraindik toki askotan irakurri eta entzun daitezke. Adibidez, Otsagiko dantzariek lurra kolpatzen dutenean makilekin, beti izango da norbait azalduko dizuna lurra esnatzen, iratzartzen ari direla, loratu eta uzta ona eman dezan. Azalpen hori Frazer-en teorietatik ateratako ondorioen aplikazio praktiko (eta sinplekeria) da. Erabiliaren erabiliaz topiko bihurtu dena. Adibideak zalantza handiak sor ditzake, eta hori bakarrak entzunda muturra okertuko luke batek baino gehiagok. Baina Frazerren teoria hori baino gauza askoz konplexuagoa da. Eta Frazer-en lanak kritikatzeko gai sentitzen ez naizen moduan, Urbeltzenak ere nire gaitasunetik kanpo daude.

Hala ere Urbeltzen liburu hauek irakurrita badago ideia bat nahiko argi geratzen zaidana. Europako bazter desberdinetan, hizkuntza, historia eta bizimodu desberdinak izanda ere, hainbat tradizioetan nabarmenak diren antzekotasunak harrigarriak gertatzen dira. Eta horien guztien atzean zer dagoen ez dakit, baina zerbait, eta itxura guztien arabera, zerbait komuna, badagoela begibistakoa gertatzen zait. Eta horretaz konturatzeko balio du gutxienez Urbeltzen lanak.

Arño Bordazaharre Etxahun beraz!

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

bai, konturatu naiz

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Martin Hegobürü

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

konformatu beharko

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.

Arratsaldean mutxikoak

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak ohi bezala goiz eta arratsaldez izango dira. Ondo pasa!