Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Txapelketak, ereduak eta mahainguru bat

2007/09/13

Ekain jaio bezperan, irailaren 6an, Donostian geunden Ainhoa eta biok, Trikitixa elkarteak antolatutako Infernuko Poza jardunaldietan . Txapelketak hartu dituzte gogoeta-gai trikitlariek aurtengo jardunaldietan. Miel Anjel Elustondo eta Joseba Tapiak hitzaldi bana eskaini zuten aurreko egunetan...

Gehiago irakurri

Errazagoa da dantza egitea

2007/07/27

Argia, 2007-07-29 San Fermin eguna da, eta ez gaude ez Iruñean ez Lesakan, baina dantzan ari gara. Miranda do Douron gaude , Portugalen, makila-dantzen nazioarteko jaialdi batean. Miranda inguruko pauliteiroak eta Zamora ko paloteoak dira nagusi jaialdian, eta gu urrutitik iritsitako euskald...

Gehiago irakurri

Ihesean korrika doan elefante taldea

2007/07/23

Aritz Ibañez -ek egin didan elkarrizketa argitaratu da asteburuan Berriako kontraportadan . Udako elkarrizketa fresko horietako bat izan nahi zuela esan zidan, eta saiatu nintzen erantzunetan serioegi ez aritzen. Orain elkarrizketa irakurrita konturatu naiz galdera batzuetan nahiko serio erantz...

Gehiago irakurri

Aurreskuaren bertsio ingelesa

2007/06/27

Ingalaterran bizi den lagun batek, Nereak, erakutsi dio bertako lagun ingeles bati gure dantzen bideo bat. Agurra dantzatzen ageri da dantzaria, gure ustez elegante asko. Michael bideoa ikusten hasi da eta berehala barrezka hasi da. "Aizu, hau gauza serioa da, hau aurreskua da!" esan dio Nereak, bai...

Gehiago irakurri

Jaietako biharginak eta Wifia

2007/05/24

Astelehenen goiza, Beasain, Loinaz jaiak. Goizeko prozesioa eta ezpata-dantza ikustera joan naiz. Prozesioa pasatzen ari zen kalean, eta espaloian, bi ijito globo saltzaile lanetan. Berriketa batean ari ziren eta burua jiratu dut. Sorpresa! Portatila zakarrontzi gainean jarrita serio demonio ari...

Gehiago irakurri

Handituta daukat atzamarra

2007/05/18

Berria, 2007-05-18 Ederra eman dit Enrikek. Gainera, aurreko astean Malen-ek eman zidan toki berean. Handi-handituta daukat atzamarra. Ez dakizue zeinen minbera den horrelako makilakada bat aurrekoak jo zuen hatz berean jasotzea. Eta ez dago ihes egiterik. Dantzariak emozionatuta dabiltza eta it...

Gehiago irakurri

Zergatik idazten dugun ‘makila-dantza’

2007/05/10

Dantza jaialdi bat antolatzen ari gara datorren maiatzaren 19 eta 20ko astebururako. Iaz ezpata-dantzen inguruan aritu ginen bezala makila-dantzen inguruan ibiliko gara aurten. Jaialdiaren inguruko xehetasunak horretarako propio sortutako blogean aurkituko dituzue, baina jaialdiaren izenburua...

Gehiago irakurri

Garizumaren ziabogan

2007/03/30

Argia, 2007-04-01 Zumarragara ezpata-dantza egitera azkenekoz gonbidatu zutenean, 61 urte zituen. Azkenekoz diot, baina ez dakit aurretik gonbidatu ote zuten, dakidana da gehiago ez zutela gonbidatzerik izan. Jose Antonio Olanok Antioko baselizan egin zuen bere azken dantza saioa. Iztuetaren ikas...

Gehiago irakurri

Dantzen bilakera desberdinak

2007/03/16

Argentinako euskal etxeetan hainbat euskal dantza egiteko molde desberdinak darabiltzate. Gerra Zibilaren ondoren iritsi ziren dantza eredu batzuk bertara, eta eredu haiekin jarraitu dute lanean gaurdaino. Euskal Herrian ordea dezente aldatu ziren kontuak 60-70ko hamarkadetan, dantzen sustraietara j...

Gehiago irakurri

Jimeno Jurioren kerizpe ederrean

2007/02/27

Badira hilabete batzuk kalean dela Jose Maria Jimeno Juriok Nafarroako dantzei buruz idatzitako artikuluen bilduma jasotzen duen liburua: Danzas tradicionales de Navarra . Historia, toponimia, etnografia, euskararen historia... denetarik jorratu zuen Artaxoako jakintsuak, eta beti zorrotz eta umil....

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Re: Sohütan abiatu dira 2003ko maskaradak

2003/01/02

Mila esker Allande, egin ditugu zuzenketak eta Euskaldunon Egunkarian argitaratuko duzun artikuluaren zain gaituzu orain. Ondo segi!

Re: San Juan jaiak

2002/06/21

Eibarren San Juan egunean, ekainaren 24an, gaueko 23.30etan dantzatzen da soka-dantza edo aurreskua Untzaga Plazan. Kezka Dantza Taldeko dantzariak, Eibarko Udalaren txistulariak eta Udal-batza, hau da, Udaleko zinegotziak alkatea buru dutela, parte hartzen dute soka-dantzan. Bizkaiko eta Gipuzkoako dantza tradizioen ezaugarriak biltzen dira Eibarko soka-dantzan.

Horretaz gain, aurten, ekainaren 22an, eta San Juanetako jaien egitarauan, Zuberoako dantzak eskainiko ditu Kezka Dantza Taldeak eguerdiko 13.00tean Untzaga Plazan bertan.

Re: Bi maskarada aurten Zuberoan

2002/01/07

Allande Sokarros-ek aurtengo Maskaradei buruzko erreportajea argitaratu du Euskaldunon Egunkarian. Irakurri hemerotekan

Re: Irungo aurresku txapelketa

2001/12/18

Kemen-eko Patxi Pagolaren bidez iritsi zaigu txapelketaren emaitza:

1. Aiert Beobide
2. Jon Maya
3. Ibon Huarte

Ikusi erantsitako artxiboan irabazlearen argazki bat.