Orain arteko ekarpenak
Azkaindarrak, jauzi eta ebats!
2010/12/31
Urteak dantza alorrean zer eman duen pentsatzen hasi eta konturatu gabe dantzan hasi naiz. Azkaindarrak etorri zait oinetara, dantza-jauzi bat. Ez da harritzekoa, 2010a dantza-jauzien urtea izan baita, zalantzarik gabe. Garai batean Lapurdi, Nafarroa Beherean, Zuberoan, Baztan-en eta Biarnon dantzat...
Shanghaiko lezioa
2010/12/02
Sukaldariak eramango zituztenik ez nuen zalantza egiten. Txalapartariekin ez nintzen harritu. Eta dantzariak ere izango zirela aurreikusten nuen. Baina aizue, sorpresa hartu nuen zein dantzari eraman dituzten ikusitakoan. Baita poztu ere.
Joan da Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria Shan...
Joan da Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria Shan...
Profesionalak eta amateurrak
2010/07/30
Kultura alorrean, eta zer esanik ez dantzan, profesionalak behar ditugu. Iruditzen zait profesional gutxi izatea dela gure gabezia, arazo eta ezintasun askoren arrazoietako bat. Gaur eta hemen, dantza jarduera gehienak adibidez, ohiko lanaren ondoren, irakaskuntzan, enpresan edo kudeaketan zortzi o...
XXI. menderako tradizio bat
2010/07/27
Gure dantza taldearen behar bati erantzunez sortu ditugu Arrateko
Amaren dantzak. Eibarko Udalari, komunikabideei, Arrateko jaietako
antolatzaileei, parrokoari eta hurbildu zitzaizkigun guztiei beste
pelikula bat kontatu genien. Arratek dantza errepertorio propioa
merezi zuela esan genien. Horrelako...
Arrateko Amaren dantzak: XXI. menderako tradizio bat
2010/07/27
Dantza tradizio berri bat abian jartzeko ekimen baten nondik norakoak azaltzen dira artikulu honetan. 2005eko irailaren 8an dantza errepertorio bat aurkeztu da Eibarren. Arrateko Ama Birjinaren jai egunean, toki eta egun horretarako espreski moldatutako dantza sorta bat plazaratu da. Arrateko baselizaren inguruan ospatzen den jaian txertatuta, inguruko dantzekin ezaugarri komunak eta aldi berean bereizgarriak dituen dantza sorta apailatu du Kezka Dantza Taldeak.
Telefonoaren doinura
2010/04/23
Eskuko telefonoak edozertarako balio du. Argazki kamera da, bideoa, gpsa, irratia, jokoa, ordularia, mp3a, egutegia,... eta batzutan telefonoa ere bai. Gure etxepean gazte dezente biltzen da arratsaldetan. Jeniffer, Izaro eta Ainhoa aparte jartzen dira, segapotoan musika ipini eta dantzan aritzen di...
Euskal Kulturaz Antton Lukuren begiradapean
2010/04/21
Euskal Kultura? Antton Lukuk euskal kulturaren inguruan idatzitako saiakera lan zorrotz bezain dibertigarria da. Liburua argitaratu, irakurri eta pentsatu nuen zerbait idatzi behar nuela, benetan mamitsua eta zorrotza delako. Lerro batzuk idatzi nituen, beste lan batzuetan enredatu eta ia urtebete ...
Dni Baskijskie edo Euskal Jaia Polonian
2010/04/13
Urtero, Euskal Jaia antolatzen dute Poznan-en, Polonian. Adam Mickiewicz unibertsitatean euskara
irakasten da eta horixe da jaialdiaren antolaketa gunea. Amaia Dones euskara irakaslea da Poznan-en eta orain aste batzuk dantzan.com-en ditugun argazkietako batzuk erabiltzeko baimena eskatuz idatz...
Cakewalka ragtimearen garaian: dantza jazzaren hastapenetan
2010/04/08
Cakewalk-a jazzaren hastapen garaietako dantza da. XIX. mendearen erdialdean abiatu zen Ameriketako hegoaldean, esklabu beltzen kontzentrazio handiak zeuden lurraldeetan. Bere unerik gorenena XIX. Eta XX. mendeen arteko trantsizioan izango du. Hain zuzen ere, Jazz-aren sorreran garrantzitsua izan zen ragtime musika motarekin lotuta agertuko da cakewalk-a. Azken batean cakewalka dantza da eta ragtimea musika, eta ragtimearen doinura dantzatu ziren hainbat cakewalk bi mendeen arteko trantsizio garaietan.
Dantza kazetaritza eta zientzia komunikazioa
2010/03/22
Aste honetako Argian dantza tradizionalaren alorrean sorkuntza eta bilakaera nola gauzatzen diren aztertzen duen erreportaje bat dator. Unai Break idatzi du artikulua. Berangoko Otxandategi dantza taldeko dantzaria da Unai, eta azken urteotan Argian dantza eta tradizioei buruz argitaratu diren h...
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2007ko deialdia
2007/06/26
Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko [...]
Anonimoak - Bizkaiko Dantzari Eguna 2007 Bilbon
2007/04/18
Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=447
Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat
2007/02/21
Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere [...]
Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat
2007/02/21
Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago [...]
Anonimoak - Morris dantzak, jatorria eta metafora
2007/01/26
Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira [...]
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/22
Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/20
Bai, Jean Michel Guilcherren liburuan konsultatu eta berehala aurkitu dut. 308. orrian: Barcus, rival de Tardets, s'enorguieillit d'avoir possédé le dernier représentant de la lignée, [...]
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/17
Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/17
Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/15
Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.