XXI. menderako tradizio bat
Gure dantza taldearen behar bati erantzunez sortu ditugu Arrateko
Amaren dantzak. Eibarko Udalari, komunikabideei, Arrateko jaietako
antolatzaileei, parrokoari eta hurbildu zitzaizkigun guztiei beste
pelikula bat kontatu genien. Arratek dantza errepertorio propioa
merezi zuela esan genien. Horrelako erromeria eder batek, Arrateko
Ama Birjinak Debabarrenan duen predikamentuak eta historian zehar
Arratek herri musika eta dantzarekin izan duen lotura estuak merezi
zutela dantza tradizio eder bat. Eta gu prest geundela ahalegin hori
egiteko, gure indar eta tresna guztiak lanean jarriko genituela
Arratek merezi duen tamainako dantza errepertorio bat eskaintzeko.
Baina ez, ez zen hori izan bidaia honetara bultzatu gintuen arrazoi
nagusia. Gure dantza taldeari, Kezka dantza taldeari komeni zitzaiola
pentsatu genuelako ekin genion dantza sorta berria prestatzeari. Ia
mende erdiz Euskal Herriko bazter guztietako dantzak ikasten eta
eskaintzen jardun ondoren, gure dantza tradizio propioa izateko
garaia genuela erabaki genuen. Konspiratzen hasi eta halako batean
konturatu ginen Arrate zela gure hegazkinarentzat aireportu
aproposena. Konspirazioaren lainoetatik Arrateko zelaian aterrizatu
arte egin dugun bide horren narrazio pertsonala da honako testu hau.
Horrelaxe hasten da 2006an Arrateko dantzak aurkezteko idatzitako testua. Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak antolatuta Festa Berriak izeneko jardunaldiak burutu ziren Donostian eta jardunaldi horretan aurkeztu nuen komunikazioa. Arrateko dantzak abiatu berri ziren, eta oraindik zer nolako harrera izango zuten jakin gabe, martxan jarritakoaren nondik norakoak azaltzen saiatu nintzen testu horretan.
Jentilbaratz aldizkariaren 11. zenbakian argitaratu da artikulua, eta horrekin batera sarean jarri dut, nahi duenak bertan irakur dezan osorik: