Dokumentuaren akzioak
Azkaindarrak, jauzi eta ebats!
Dantza-jauziak ez datoz bat azken hamarkadetan euskal dantzen inguruan indartu diren topikoekin. Ikusteko baino, dantzatzeko eginak daude. Ez da hanka ilargiraino altxatzeko ahaleginik egiten, eta ez da kabriola eta jira-bira konplikaturik egin beharrik ere. Ez dute adin mugarik, ez dago sasoian egon beharrik, eta lesionatzeko arriskurik ere ez dute. Eta hala ere —edo hain zuzen ere horregatik, besteak beste—, dantza egitearen plazera plazetara itzultzeko gaitasuna dutela frogatzen ari dira. Orain hamarkada batzuk ia desagertu ziren, baina orain loraldia bizi dute.
Mutxikoen edo dantza-jauzien arrakasta, dantzaldi irekien eta dantzazalearen figuraren indartzearekin lotuta dator. Kantu-zaleak bezala, dantza-zaleak ere elkar-antolatzen hasi dira, eta antolatzen ez direnean ere, dantzarako aukera guztiak baliatzen dituzte. Dantza taldeetako dinamikatik aparte, dantzaren alderdi ludikoa erreibindikatu dute. Dantzazaleek dantzan gozatzen dute, eta eremu formaletik aparte, dantzaren gozamena plazetara itzularazteko ahaleginetan dihardute.
Jaurlaritzan izandako aldaketak izan al du eraginik dantzaren alorrean? Ez igarri da ia ezer, tamalez. Lehen txanpa honetan ohartu gara kudeatzaile berriek dantza sustatzeko lehengoek adina gogo dutela. Alegia, borondaterik ez dagoela, eta beraz, alde horretatik berdin jarraitzen dugu. Lehendakaria dantzari-ohia izateak ez du ekarri gobernu dantzazalea. Dantzaren alorra ohitu da bere kasa moldatzen, trakets, dena esan behar bada, baina iraunbizitzen, eta ez dio askorik eragiten joera bateko zein besteko gobernuak, denekin nahiko kaskar moldatzen baita.
Dantzariak kudeatzaile, saltzaile eta politikari kaskarrak garela erakutsi dugu, baina hala ere, ez dugu dantza erabat zapuztea lortu, eta milaka lagunek gozatzen du dantzan gaur eta hemen. Foru Aldundiak bultzatutako ikerketa bati esker jakin dugu Gipuzkoan 10.000 lagun ari direla astero dantzan ikasten. Administrazioak beste aldera begiratu arren errealitatea egoskorra da, eta ikusten denez, errealitate honi dantza egitea gustatzen zaio.
Argia Urtekaria 2010
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?