Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Dantzaldiak eta kulturen arteko soka-dantza San Andres festetan

2019/11/28

Gathubi taldearekin eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin erromeria bana ospatuko dugu asteburu honetan ospatuko diren San Andres jaietan. Eta igandean, Kulturen Arteko Festan, kulturen arteko soka-dantza egingo dugu. San Andres azokan Plazara Dantzara Ohi bezala, eta 25 urtetik gorako tra...

Gehiago irakurri

Jose Ugarteburu, koko-dantzei irribarrez Barrundin

2019/11/12

2019ko San Martin egunez zendu da Jose Ugarteburu, 66 urteko gizona, baserritarra, Mandiola Azpikotik Barrundira ezkondu zena, eta orain bietan familiak utzi dituena. Koko-dantzak Barrundin izan diren azken aldian ere bere irriparrearekin harrera egin zigun eta berotasun horren oroitzapena utzi dig...

Gehiago irakurri

San Joan soka-dantza 2019

2019/10/30

  Urtero bezala, ekainaren 24an, San Juan egunean, gaueko 23:30etan soka-dantza egin genuen, Jainaga eta Narbaiza trikitilariek erromeria bukatu bezain pronto. San Joan soka dantza, 2019-06-24. Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA Bostgarrenez sartu ginen Kezka Da...

Gehiago irakurri

Biharrian Dantzan ber-inaugurazio festa

2019/10/22

Egoitza ezagutu, musika, dantza eta pintxopotea Kezka, eMePebo5t eta Dantzan-ekin. Urriak 24, osteguna, 19:30etatik aurrera, Ubitxa 16-18an. Gonbidatuta zaudete! ...

Gehiago irakurri

Soka erakusketa Eibarren

2019/10/17

Urriaren 31tik abenduaren 15era Eibarren izango dugu "Soka, Euskal Dantzaren Urratsetan"  izeneko erakusketa, Dantzan Biharrian-en egoitzan. Erakusketa multimedia honek 150 metro karratutan euskal dantzari begirada zabal eta sakona eskaintzen dio 400 bat ilustrazio (artxibo bideoak, elkarrizketa z...

Gehiago irakurri

Ertza: Janeten titia [Dantza Coliseoan]

2019/09/25

Ertza konpainiak bere azken lana aurkeztuko du Eibarren, Coliseo antzokian, ostiral iluntze honetan (2019ko irailak 27, ostirala, 20:30ean). Asier Zabaletak zuzentzen duen konpainiak Janet Jakcsonen titia mundu osora erakutsi zen uneko irudia hartu du abiapuntuan: "Janet Jackson-ek ikuskizun batet...

Gehiago irakurri

Dantza pelikula Untzagan

2019/08/07

Bihar, abuztuak 8, osteguna, Telmo Esnalen "Dantza" filma eskainiko da Eibarko Untzaga plazan Zinema Kalean programan. Esnalen zuzendaritzaz gain Koldobika Jauregiren zuzendaritza artistikoa eta Juan Antonio Urbeltzen eta Argia dantzari taldearen ondare koreografikoa biltzen ditu Dantza filmak, eta...

Gehiago irakurri

Astebetez Lapurdin dantzan

2019/07/29

Ezpeletan kanpamendu-basea jarrita, Gauargi nazioarteko foklore jaialdiaren baitan, astebete Lapurdin dantzan eta festan aritu da Kezka dantza taldeko gaztetxo talde bat uztailaren 17tik 23ra bitartean.  Palestina, Argentina, Bolivia, Txetxenia eta Ukrainiako folklore taldeekin batera, eta beste e...

Gehiago irakurri

Kezkako dantzari gazteak Gauargi nazioarteko folklore jaialdian

2019/07/17

Egoitza nagusia Ezpeletan hartuta, Lapurdiko zenbait herritan ospatuko da uztailaren 17ik 23ra Gauargi, munduko haurren folklore jaialdia.  Palestina, Argentina, Bolivia, Txetxenia eta Ukrainia izango dira jaialdian, eta haiekin batera Euskal Herriko dantza taldeak, tartean Kezkako dantzari gaztee...

Gehiago irakurri

Euskal Jaia 2019 lagun artean

2019/07/04

Euskal jai berezia izan da aurtengoa, ezberdina, baina ederra. Ez da hainbeste atzerritar izan herrian, ezin izan ditugu Euskal Herritik kanporako dantzen eta gureek dituzten atzekotasunak bilatu, baina Dugunako lagunek eta Kezka Dantza Taldeko kide guzti guztiek bete genuen plaza. Fernando Abanzab...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com