Kezkako dantzari gazteak Gauargi nazioarteko folklore jaialdian

2019/07/17
Kezkako dantzari gazteak Gauargi nazioarteko folklore jaialdian

Egoitza nagusia Ezpeletan hartuta, Lapurdiko zenbait herritan ospatuko da uztailaren 17ik 23ra Gauargi, munduko haurren folklore jaialdia. Palestina, Argentina, Bolivia, Txetxenia eta Ukrainia izango dira jaialdian, eta haiekin batera Euskal Herriko dantza taldeak, tartean Kezkako dantzari gazteen talde bat.

Dagoeneko Ezpeletan dira Kezkako dantzariak, aste osoan beren egoitza izango den etxean egin dute lehen gaua, eta datozen egunetan Basusarri, Senpere, Donapaleu, Ainhoa, Larresoro, Zuraide eta Biarritz bisitatuko dituzte dantza emanaldiak eskainiz.