Dokumentuaren akzioak
Ertza: Janeten titia [Dantza Coliseoan]
Ertza konpainiak bere azken lana aurkeztuko du Eibarren, Coliseo antzokian, ostiral iluntze honetan (2019ko irailak 27, ostirala, 20:30ean). Asier Zabaletak zuzentzen duen konpainiak Janet Jakcsonen titia mundu osora erakutsi zen uneko irudia hartu du abiapuntuan: "Janet Jackson-ek ikuskizun batetan bular bat erakusten du eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatzen du, eskandalu itzela sortuaz eta epaitegietaraino iritsiaz. Zerk eragiten du ekintza berberak hainbesteko garrantzia hartzea batzuetan, eta guztiz normala suertzatzea bestetan?". Hari horri tira egiten dio Ertzak lan honetan: "Gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten nork bere normalitatea; beti eritzi subjektikoetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere.".
Henrique de Souza dantzari eibartarra oholtzan
Zuzeneko soinua du ikuskizunak, hain zuen Jhana Beat-en eskutik, eta diziplina ezberdinetako lau dantzari batu ditu Zabaletak gizartean ezarritako arauak zalantzan jarri eta "ikuslea imaginario zoro eta lotsagabe batetan murgildu araziz". Ertzaren asmoa "gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio" egin eta "lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin" jostatzea da.
Dantzarietako bat Henrique de Souza eibartarra da, Meeting point kale-ikuskizunarekin Max saria jaso zuena iaz. Hain zuzen Ertza konpainiarekin eta ikuskizun honetan ere kide duen Thiago Luiz Almeidarekin egindako lana izan da Meeting point, beraz, lan-talde arrakastatsuaren beste emaitza batekin, Janeten titiarekin datoz oraingoan Eibarrera.
Ertza: Janeten titia
- Zuzendaria: Asier Zabaleta
- Dantzariak: Maria Andrés, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, Denis Martinez, Jhana Beat.
- Musika: Jhana Beat. Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz
- Argien diseinua: Junki Gonzalez
- Eszenografia: Asier Zabaleta, Pello Artola
2019ko irailak 27, ostirala, 20:30ean
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera: 8€ (6€ Coliseoaren laguna)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19